Ohar legala
Webgune honetan eskaintzen den informazioa erantzukizun salbuespen-klausulari, Copyright oharrari, eta datu pertsonalen babeserako aplikatu daitezkeen arauei (erabilera-baldintzak barne) lotuta dago.Erantzukizun-Lege-oharra
Petronor-ek ez du bere gain hartzen web honetatik kanpo eta gure webmasterrak zuzenean kudeatzen ez duen informazioaren gaineko ardurarik. Orrialde honetan agertzen diren loturen funtzioa, erabiltzaileari gaiaren inguruan Interneten dauden beste informazio-iturrien berri ematea da, non webgune honetan eskainitako datuak handitu ahal izango dituen. Lotura horiek ez dira jomuga-lekuak bisitatzeko iradokizuna, gonbidapena edo aholkua, eta horregatik, Petronor ez da lotura hipertestual horien bitartez lortutako emaitzaren arduraduna izango. Petronor ez da, hirugarrenen aurrean, www.petronor.eus erabiltzeagatik gerta daitekeen edozein kalte zuzen edo zeharkako, ekonomiko, bezero galera edo irabazi galeren arduraduna izango.Copyright-en oharra
© www.petronor.eus, 2016 Baimendutako erreprodukzioa iturria aipatzen denean, kontrakoa adierazten ez bada, behinik behin. Erreprodukziorako edo datu testual edo multimedien erabilerarako aurre-baimena beharrezkoa den kasuetan (soinuak, irudiak, programak, etb.), baimen horrek aipatutako baimen orokorra bertan behera utziko du eta erabileran egon daitezkeen murrizketak aipatuko dira argi eta garbi.Datu pertsonalen babesa
PETROLEOS DEL NORTE, S.A. (PETRONOR) enpresak, webgune honetan argitaratutako hainbat formularioren bitartez, PETRONORREK eskainitako zerbitzu edo sustapenetan parte hartu edo haiei buruzko informazioa nahi dutenen datu pertsonalak batzen ditu, modu boluntarioan emandakoak beti ere. Datu horiek PETRONORREN fitxategi batean gordeko dira eta erabiltzaileek erakundeak eskainitako zerbitzuen eta sustapenen informazioan sartzea eta haien parte-hartzea kudeatzea da haren helburua, eta baita erabiltzaileentzat interesgarria izan daitezkeen PETRONORREK eskainitako merkatal produktuen, zerbitzuen edo sustapenen jakinarazpenak igortzea ere. Are zehatzago, eta formularioaren arabera, erabiltzaileek emandako datu hauen erabilera zehatzak:- Burutu diren zozketen kudeaketa eta ondoren irabazleen nortasun-datuak webgunean argitaratzea.
- Webgunean dauden blogetan erabiltzaileen parte hartzearen kudeaketa.
- PETRONORREK antolatutako bisitaldien kudeaketa.
- Erabiltzaileek egindako galderen eta iradokizunen kudeaketa.
Petroleos del Norte SAren pribatutasun-politika kontsulta ditzakezu, ataria eta/edo zerbitzuak erabiltzeari dagokionez, hemen
www.petronor.eus webguneak eskaintzen dituen zerbitzuen eta edukien inguruan
Zerbitzu bat (edo eduki bat) www.petronor.eus webgunean, Interneten eskura jarritako zerbitzua edo baliabidea da, indarrean dagoen legedia, fede ona, onartutako erabilerak eta orden publikoa urratu gabe erabiltzeko. Era berean, debekatuta dago Webgunea Petrono-en edo hirugarrenen kontra legez kanpoko edo kaltegarriak diren helburuetarako erabiltzea, edo edozein modutan, kalteren bat eragin edo Webgunearen funtzionamendu zuzena ekidin daitekeenean. Petronor bi zerbitzu mota daude edo egongo dira::- Informazio zerbitzuak: herritarrei, komunikabideei, enpresei, administrazioei eta gainerako arduradunei informazioa modu erraz eta eraginkorrean eskuratzeko aukera errazten die, horrekin batera Petronor-en politika eta jardueren gardentasuna eta ulermena handituz.
- Komunikaziorako zerbitzu interaktiboak: herritarrekin, komunikabideekin, enpresekin, gizarte zibilarekin eta aktore publikoekin harreman hobeak ahalbidetzen dituzte, eta Petronor-enekimen eta politikei buruz kontsultak erraztea ere bai.
Erabilera-baldintzak
- www.petronor.eus webgunearen erabilera gaur egungo ohar legalean ezarritako arauek zuzentzen dute. Erabiliz gero, erabilera-baldintzak onartuko dituzu.
- www.petronor.eus eta bere material guztia Petronor konpainiarena dira, Bizkaiko Merkataritza-erregistroan izena emanda du 1.085 liburukian, BI-249-A Orrialdea, 44 Orria, 1085 Liburukia, helbide honetan: San Martin 5-Muñatones Eraikuntza, 48550 Muskiz (Bizkaia) eta info@petronor.com helbide elektronikoarekin.
- www.petronor.eus webgunea edo horren edozein zati, ezingo da erreproduzitu, bikoiztu, kopiatu, saldu, birsaldu edo edozein helburu komertzial edo gure konpainiak baimentzen ez duen bestelakorako ustiatu.
- Materialak aldatzeak edo horiek beste helburu baterako erabiltzeak Copyright-a eta erregistratutako markaren beste eskubide batzuk urratzen ditu.