{"id":27282,"date":"2015-09-23T13:52:28","date_gmt":"2015-09-23T11:52:28","guid":{"rendered":"https:\/\/petronor.eus\/?p=27282"},"modified":"2015-10-22T17:43:16","modified_gmt":"2015-10-22T15:43:16","slug":"begona-romo-bizitza-oso-bat-petronorren","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2015\/09\/begona-romo-bizitza-oso-bat-petronorren\/","title":{"rendered":"Bego\u00f1a Romo, bizitza oso bat Petronorren"},"content":{"rendered":"<strong>-Nola hasi zinen lanean Petronorren?<\/strong>\r\n\r\n20 urterekin hasi nintzen bertan lanean, duela 41 urte jadanik, zuzendaritzaren idazkari modura. Ingalaterratik itzuli berria nintzen, han urtebete igaro ostean, eta lan hau sortu zitzaidan, eta baita beste bat ere Echevarriako fabrikan; Petronorren alde egin nuen, ordea. Etorkizun handiagoa zuela iruditzen zitzaidan, eta asmatu egin nuen. Petronor enpresa berri bat zen, nire ustez etorkizun handikoa, eta erabaki zuzena hartu nuen. Bertan geunden langileak gazteak ginen, gartsuak, lan egiteko eta gozatzeko gogo handiarekin. Bilboko bulegoan hasi nintzen lanean, Rekalde zumardian. Urte batzuk egin genituen han Mu\u00f1atonesera etortzeko erabakia hartu zen arte.\r\n\r\nHorren ostean, egungo Museoaren plazako sozietatearen egoitza okupatu egin behar zela erabaki zen eta, beraz, zuzendaritza eta departamentu batzuk bulego horietan finkatu ziren. Garai horretan hasi nintzen harreman publikoetako buru modura lanean, Mikel Ortiz de Arratiarekin batera eta, ondoren, Luis Lecuberekin.\r\n\r\nBilboko bulegoetan zenbait urtez egon ostean, 1996an Mu\u00f1atonesera pasa ginen behin betiko, industria-instalazioa eta sozietatearen egoitza leku berean izan behar zirela irizten baitzen.\r\n\r\n<strong>-Enpresaren lehen urte haietaz zer oroitzen duzu?<\/strong>\r\n\r\nOso garai atsegina izan zen, lan egiteko gogo handia zegoen, ikasitako teoriaren eta praktikaren artean zer-nolako aldea dagoen jabetzen zinen; ikasten ari ginen etengabe, beti ikasten; izan ere, bizitza bera etenik gabeko ikasketa da. Gainera, beti laguntzaileak izan ditut alboan, beti lagundu izan nauten pertsonak.\r\n\r\n<strong>-Harrezkero, enpresak nolako bilakaera izan du?<\/strong>\r\n\r\nTeknologia berrietan bereziki nabaritu da bilakaera, eta maila berean gauza bera egin behar izan dut neuk ere. Beti pentsatu izan dut ordenagailua ez zela nire lengoaia eta tresna, baina harekin lanean aritu naiz azken urteotan; orain ezingo genuke ordenagailurik gabe jardun.\r\n\r\nUne hauetan ere, zuzendaritzak komunikazio handiagoa, hobea du langile eta sindikatuekin, eta egoera horrek alde guztien arteko harremana errazten du.\r\n\r\n<strong>-Zenbat aldatu da ingurunearekiko komunikazioa? Lehen baino komunikazio eta informazio handiagoa dago gaur egun inguruko udalerri eta erakundeekin?<\/strong>\r\n\r\nEra edo maila berean aldatu da ingurunearekiko komunikazioa. Webgunea sortu da eta, haren bidez, langileei beraiei informazioa emateaz gain udalerriekin komunikatzeko bidea da, gure proiektu, ekintza, bisita, ekimen eta abarretan parte hartu ahal dezaten.\r\n\r\nAholkularitzako panel publikoa ere abian jarri da Muskiz eta Abanto-Zierbenako udalerrietan; hala, hura osatzen duten erakunde nahiz elkarteek eskatutako informazio-eskaerari erantzuten zaio.\r\n\r\n<strong>-Nolakoak izan dira eta nola aldatu dira ingurunearekiko harremanak?<\/strong>\r\n\r\nBeti izan dira gorabeherak. Elkarteek Petronorren beharra izan dute, eta une bakoitzaren arabera, garai onak eta ez hain onak bizi izan dira. Petronorrek proiektu berriei ekiten dienean harremanak gaiztotu egiten dira, eta ahalegin handia egin behar da bizilagunen artean egon beharreko konfiantza nahiz harreman egoki hori lortzeko.\r\n\r\n<strong>-Inguruko elkarte eta erakundeekin izandako 41 urteko harreman eta kolaborazio horretatik, zer azpimarratuko zenuke?<\/strong>\r\n\r\nUne gozoa bizitzen ari gara orain, nahiz eta egia den Petronorrek ahalegin handia egin behar duela ingurumenari ahalik eta gutxien eragiteko edo bizilagunei ahalik eta eragozpen txikiena sortzeko. Jakin badakigu industria-jarduera bat garatzen duen enpresa bat garela, eta horrek bere alde txar eta onak dituela aberastasun, jarduera eta garapenari dagokionez.\r\n\r\nInguruko elkarte-sarearekin dagoen harremanari dagokionez, esan behar dizut harremana azkenerako ez dela profesional hutsa; lan-eremua gainditzen duen konfiantza eta tratu batera iristen zara, eta haiek guztiek dituzten kezkak zure kezka ere bihurtzen dira, neurri batean. Lan hau egiteko zorte handia izan dut, eta zeregin horretan lana erraztu didaten klub eta elkarte guztiei eskerrak eman behar dizkiet. Konfiantzan oinarritutako harremana izateko lan egin dugu; hori dela-eta, haien ekimenetako bati ezezkoa eman behar izan diogunean erabaki hori ulertu dute. Ahal dugun guztian laguntzen saiatzen gara, haien beharrak zein diren jabetzen zara, beti asebete ezin direnak, baina aztertzen, analizatzen dituzula eta haiengatik interesatzen zarela ikusten dute.\r\n\r\n-Inguruko elkarteek eskainitako omenaldi eta maitasun-adierazpen horiek guztiak nola hartu dituzu?\r\nHunkituta nago, ez nuen halako erantzunik espero inondik inora; hunkituta nago, benetan. Ez dut halako aitortzarik merezi, nire lana da, eta lan hori egin dut hala egin behar nuela uste nuelako. Modu horretan baloratzeak poz handia ematen dit, eta ohore bat da niretzat. Gainera, konpainiaren erantzukizun sozial bat da inguruko ekimenak baloratzea eta haiei erantzun bat ematea.\r\n\r\n<strong>-Petronorren lan egingo duzun azken eguna da gaurkoa\u2026 Zer sentipen dituzu?<\/strong>\r\n\r\nPoza, osatutako etapa bat da, hori egiteko gogoa nuen 41 urtez aritu bainaiz beharrean, baina zapore gazia uzten du. Hala ez gertatzen saiatuko naiz, baina senak esaten dizu enpresa barneko eta kanpoko jendearekin harremana galduko duzula, buru-belarri lanean aritu naizen lankideekin. Harreman on hori guztia ez galtzea espero dut, familia baten antzekoa baikara.\r\n\r\n<strong>-Erretiroa hartu ostean zer plan dituzu?<\/strong>\r\n\r\nDenbora aprobetxatzea zenbait ekintzatan parte hartuz, lasai egotea, neure burua estutu gabe, betebeharrik gabe, denbora-erritmoak nik banatuz, bidaiak eta kirola eginez, familiarengandik hurbilago egonez\u2026 Lanean nengoela egin ezin nituen gauzak egitea, finean.\r\n\r\n<strong>\u00a0<\/strong>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"Gaur, 41 urte <strong>Petronor<\/strong>ren izan eta gero, <strong>Bego\u00f1a Romo<\/strong><strong> Findegia<\/strong>ren Kanpoko Harremanetako arduraduna, lankideei eta ilusio handiarekin bizitza osoa eskaini dion enpresari agur esango dio.","protected":false},"author":5,"featured_media":27283,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[70,111],"tags":[120],"class_list":["post-27282","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak","category-iritzia","tag-petronor"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v24.7 - https:\/\/yoast.com\/wordpress\/plugins\/seo\/ -->\n<title>Bego\u00f1a Romo, bizitza oso bat Petronorren<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2015\/09\/begona-romo-bizitza-oso-bat-petronorren\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Bego\u00f1a Romo, bizitza oso bat Petronorren\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Gaur, 41 urte Petronorren izan eta gero, Bego\u00f1a Romo Findegiaren Kanpoko Harremanetako arduraduna, lankideei eta ilusio handiarekin bizitza osoa eskaini dion enpresari agur esango dio.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2015\/09\/begona-romo-bizitza-oso-bat-petronorren\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Petronor\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2015-09-23T11:52:28+00:00\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2015-10-22T15:43:16+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/petronor.eus\/wp-content\/uploads\/2015\/09\/Petronor_bego\u00f1aromo2.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"750\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"500\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Petronor User\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Petronor User\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2015\/09\/begona-romo-bizitza-oso-bat-petronorren\/\",\"url\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2015\/09\/begona-romo-bizitza-oso-bat-petronorren\/\",\"name\":\"Bego\u00f1a Romo, bizitza oso bat Petronorren\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/es\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2015\/09\/begona-romo-bizitza-oso-bat-petronorren\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2015\/09\/begona-romo-bizitza-oso-bat-petronorren\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/petronor.eus\/wp-content\/uploads\/2015\/09\/Petronor_bego\u00f1aromo2.jpg\",\"datePublished\":\"2015-09-23T11:52:28+00:00\",\"dateModified\":\"2015-10-22T15:43:16+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/es\/#\/schema\/person\/fd6bd800e1733647d78fbc4108fd4a92\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2015\/09\/begona-romo-bizitza-oso-bat-petronorren\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2015\/09\/begona-romo-bizitza-oso-bat-petronorren\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2015\/09\/begona-romo-bizitza-oso-bat-petronorren\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\/\/petronor.eus\/wp-content\/uploads\/2015\/09\/Petronor_bego\u00f1aromo2.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\/\/petronor.eus\/wp-content\/uploads\/2015\/09\/Petronor_bego\u00f1aromo2.jpg\",\"width\":750,\"height\":500,\"caption\":\"Bego\u00f1a Romo.\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2015\/09\/begona-romo-bizitza-oso-bat-petronorren\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Bego\u00f1a Romo, bizitza oso bat Petronorren\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/es\/#website\",\"url\":\"https:\/\/petronor.eus\/es\/\",\"name\":\"Petronor\",\"description\":\"\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/petronor.eus\/es\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/es\/#\/schema\/person\/fd6bd800e1733647d78fbc4108fd4a92\",\"name\":\"Petronor User\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/es\/#\/schema\/person\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/b58c6f14d292556214bd64909bcdb118?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/b58c6f14d292556214bd64909bcdb118?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Petronor User\"},\"url\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/author\/petronor_us\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Bego\u00f1a Romo, bizitza oso bat Petronorren","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2015\/09\/begona-romo-bizitza-oso-bat-petronorren\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Bego\u00f1a Romo, bizitza oso bat Petronorren","og_description":"Gaur, 41 urte Petronorren izan eta gero, Bego\u00f1a Romo Findegiaren Kanpoko Harremanetako arduraduna, lankideei eta ilusio handiarekin bizitza osoa eskaini dion enpresari agur esango dio.","og_url":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2015\/09\/begona-romo-bizitza-oso-bat-petronorren\/","og_site_name":"Petronor","article_published_time":"2015-09-23T11:52:28+00:00","article_modified_time":"2015-10-22T15:43:16+00:00","og_image":[{"width":750,"height":500,"url":"https:\/\/petronor.eus\/wp-content\/uploads\/2015\/09\/Petronor_bego\u00f1aromo2.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Petronor User","twitter_misc":{"Written by":"Petronor User","Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2015\/09\/begona-romo-bizitza-oso-bat-petronorren\/","url":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2015\/09\/begona-romo-bizitza-oso-bat-petronorren\/","name":"Bego\u00f1a Romo, bizitza oso bat Petronorren","isPartOf":{"@id":"https:\/\/petronor.eus\/es\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2015\/09\/begona-romo-bizitza-oso-bat-petronorren\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2015\/09\/begona-romo-bizitza-oso-bat-petronorren\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/petronor.eus\/wp-content\/uploads\/2015\/09\/Petronor_bego\u00f1aromo2.jpg","datePublished":"2015-09-23T11:52:28+00:00","dateModified":"2015-10-22T15:43:16+00:00","author":{"@id":"https:\/\/petronor.eus\/es\/#\/schema\/person\/fd6bd800e1733647d78fbc4108fd4a92"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2015\/09\/begona-romo-bizitza-oso-bat-petronorren\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/petronor.eus\/eu\/2015\/09\/begona-romo-bizitza-oso-bat-petronorren\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2015\/09\/begona-romo-bizitza-oso-bat-petronorren\/#primaryimage","url":"https:\/\/petronor.eus\/wp-content\/uploads\/2015\/09\/Petronor_bego\u00f1aromo2.jpg","contentUrl":"https:\/\/petronor.eus\/wp-content\/uploads\/2015\/09\/Petronor_bego\u00f1aromo2.jpg","width":750,"height":500,"caption":"Bego\u00f1a Romo."},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2015\/09\/begona-romo-bizitza-oso-bat-petronorren\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Bego\u00f1a Romo, bizitza oso bat Petronorren"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/petronor.eus\/es\/#website","url":"https:\/\/petronor.eus\/es\/","name":"Petronor","description":"","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/petronor.eus\/es\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/petronor.eus\/es\/#\/schema\/person\/fd6bd800e1733647d78fbc4108fd4a92","name":"Petronor User","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/petronor.eus\/es\/#\/schema\/person\/image\/","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/b58c6f14d292556214bd64909bcdb118?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/b58c6f14d292556214bd64909bcdb118?s=96&d=mm&r=g","caption":"Petronor User"},"url":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/author\/petronor_us\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27282","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=27282"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27282\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":30492,"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27282\/revisions\/30492"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/27283"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=27282"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=27282"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=27282"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}