{"id":43460,"date":"2018-05-16T18:20:44","date_gmt":"2018-05-16T16:20:44","guid":{"rendered":"https:\/\/petronor.eus\/?p=43460"},"modified":"2018-05-16T19:12:02","modified_gmt":"2018-05-16T17:12:02","slug":"datozen-urteotarako-ikuspegi-eta-erronka-enpresarialak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2018\/05\/datozen-urteotarako-ikuspegi-eta-erronka-enpresarialak\/","title":{"rendered":"Datozen urteotarako ikuspegi eta erronka enpresarialak (Emiliano L\u00f3pez Atxurra &#8211; Cebek)"},"content":{"rendered":"<em>Hezkuntza, Ekimena eta Ikuspegia dira etorkizunari buruzko ikuspuntua zentzatzeko eta erronka enpresarialei aurre egiteko bektore estrategikoak.<\/em>\r\n\r\nAurreko guztia esanda, ez da erraza jardunaldi honetan luzatutako galderari erantzutea, izan ere, egun bizi dugunaren moduko ziklo historikoen aldaketetan zalantza dugu nagusi. Aldi berean, galdera zirraragarri horrek grinaz eta jarrera irekiaz birpentsatzera behartzen gaitu, gure gaitasunak hainbat mailatan \u2013teknologikoetatik sozialetara, finantzarioak eta industrialak ere barne hartuta\u2013 aldaketen azelerazio malapartatua frogatzen ari den mende honetara egokitu ahal izateko.\r\n\r\nTestuinguru honetan, egokia da \u2013industria munduarentzat nahiz honen jarduera hedatuta dagoen ekosistema industrialarentzat\u2013 egoera ekonomiko, teknologiko, industrial, sozial eta politiko globala ebaluatzea eta nazioarteko gizartea pairatzen ari den mutazio prozesu sakona aintzakotzat hartzea.\r\n\r\nGauza bat baino ez dut baieztatu nahi: joan den mendeko 42-48 epealdian eraikitako mundua koma egoera sakonean dago eta sortuz doan nazioarteko gizarte berriak europarrok ispiluaren aurrean kokarazi gaitu, Europaren integrazioan sakondu ezinik eta XXI. mendean bigarren mailako eragile bihurtzeko arrisku larrian.\r\n\r\nGomendagarria da nazioarteko gizartea zertxobait ezagutzea \u2013Internetek informazioa bilatzeko eta ebaki-itsatsi egiteko eskaintzen dizkigun aukeren gainetik\u2013, sakoneko mugimenduak bistaratu eta, esaterako, Txinaren Europako inbertsioari egiazko tamaina hartu ahal izateko:\r\n\r\n\u2022 Europa da Txinaren kanpo-inbertsioaren jasotzaile nagusia.\r\n\u2022 Txinak Europako nahiz Ipar Amerikako automobilgintzan duen funtsezko eginkizuna (adibidez, GMk % 80 ibilgailu gehiago saltzen du Txinak AEBetan baino).\r\n\u2022 Turkiak Europako ekonomian duen garrantzia (Balkanetako inbertsiogila nagusia).\r\n\u2022 Europaren eta AEBen arteko harreman atlantikoetan irekitzen ari den pitzadura sakona (gogoan izan Trump, Macron eta Merkelen arteko topaketen emaitza).\r\n\u2022 AEBen eta Txinaren arteko norgehiagoka teknologikoa (bateriak, adimen artifiziala, potentziako elektronika\u2026), etab.\r\n\r\nTestuinguru honetan, Europaren ahultasuna azalera atera eta berpizkunde teknologiko industrialaren indar-ideiak Macronen presidentziaren nahiz agenda franko-alemanaren agendaren lehentasunezko ardatz gisa duen garrantzia ulertzen laguntzen digu. Ezinbesteko premia da Europarentzat, AEBei eta Txinari aurre egiteko. Hortaz, ez da ideia erromantikoa, egiazko premia baizik. Eta ondo egingo genuke geure radarrean finkatu eta prozesu honetan sartzeko buru-belarri lan egingo bagenu.\r\n\r\nHorren guztiak garrantzi handiko ondorioak ditu gure ekosistema teknologiko eta industrialaren etorkizunerako. Batez ere gure ekosistemaren oinarri izan den energia eta mugikortasunaren merkatuan.\r\n\r\nTestuinguru honetan, Europako ekonomia industrialaren eragileak izaten jarraitzeko ditugun gabezien erakusgarri, zera nabarmendu behar dugu berriz ere:\r\n\r\n\u2022 Ona izatea ez da nahikoa.\r\n\u2022 Europako erabakitze-guneetan ez egotea egiazko oztopoa da.\r\n\u2022 Enpresa lider trakziogileak ez izatea egiazko eragozpena da.\r\n\u2022 Pentsatzen irakasten ez duen hezkuntza-sistema izatea egiazko ahulgunea da.\r\n\r\nHorren aurrean, bikaintasuna helburutzat hartu behar dugu, eta honi atxikita:\r\n\r\n\u2022 Prestakuntzaren alde apustu egin behar dugu, pentsatzen irakastea balio estrategikotzat lehenentsi beharko lukeen lehen hezkuntzari arreta ematez.\r\n\u2022 Ikuspegi glokala landu behar dugu, kudeaketa-tresnatzat erabili ahal izateko.\r\n\u2022 Herrialdeko aktibo guztien integrazio koherentearen aldeko erabakia hartu behar dugu.\r\n\u2022 Enpresa trakziogileak tresna estrategikotzat finkatu behar ditugu.\r\n\u2022 Eta laburbilduz, etorkizunera begiratu behar dugu, norberaren zilborrari edo atzerako ispiluari erreparatu gabe.\r\n\r\nAEB, Txina, Japonia, Korea, Alemania edo Frantziari begiratu azkarra egitea aski izan liteke esaten ari naizenaren balioaz konturatzeko, bereziki ezagutza teknologikoak, lankidetza publiko-pribatuak, enpresa trakziogileek, enpresa hornitzaileek, enpleguak eta finantza-giharrak osatutako zirkulu bertutetsuari dagokionez.\r\n\r\nToyota eta Samsung-en hiriak ikerketa, diseinua, kudeaketa eta osagaiak bertikalki integratuak dituzten ekosistemak dira: ehunka enpresa konpainia nagusiaren inguruan, honen luzapenak balira bezalaxe.\r\n\r\nZirkuluaren adibide horiek aipatuta, gogora ekarri nahi nuke zer ziren Bilbo eta Bizkaia Iberduero, BB eta BV enpresekin. Zirkulu hari esker lortu zuen gure Herriak, honaino iritsi eta planetako lekurik gehienetan nahi luketen ongizatearen gizartea izatea ahalbidetu digun ekosistema tekno-industriala. Baina erosotasunaren magalean, nondik gatozen ahazten hasiak gara, eta horrek arriskuan jar dezake gure ongizatea, baldin eta geure artean den mundu berri honetara moldatzen ez bagara. Betiere kontuan izanda herrialdeak horniketa-kateak osotasunean hartuta lehiatzen direla.\r\n\r\nBalio-kate globalak osotasun konplexu bezain integrala bihurtzen ari dira. Hartara, Europako korporazioen softwarea Estatu Batuetan garatzen da, ekoizpena Asian, administrazio-lanak Ekialde Hurbilean, eta tokiko bazkideekin batera eratutako enpresez baliatzen dira salmenta ondoko zerbitzuetarako \u2013konponketak eta bermeak\u2013 tokiko merkatu guztietan.\r\n\r\nEgungo munduan, iraganeko munduan bezalaxe, industria estrategikoak sortu eta mantentzea nahitaezkoa da enplegu-tasa handiak lortzeko eta pertsonen gaitasun teknikoei eusteko. Hementxe dugu inolaz ere ahaztu behar ez dugun beste ikasgai bat: gizartearen oparotasuna berrikuntza korporatiboaren eta aipatutako zirkulu bertutetsuaren emaitza da, nagusiki, ez inbertsio publiko hutsarena.\r\n\r\nAldarrikatu beharreko kapital erraldoia daukagu: pertsonak. Aldarrikatzeak bizitzeko aukerak eskaintzeko moduko giroa sortzea dakar, eta horretarako bitamina nagusia, askatasunez pentsatzeko, lankidetzan jarduteko eta ekimenaren eta ahaleginaren balioa aintzat hartzeko baldintza sozialak sortzea da.\r\n\r\nBadugu non ikasia eta, zorionez, etxean bertan ere bai. Hori dela eta, ezin dugu eta ez dugu desagertzen utzi behar, ikupegi, adore, erabakimen eta sakrifizioaren bitartez gure Herriko sistema tekno-industriala eraikitzen lagundu zutenen oroimena. Pedro Toledo, Sendagorta anaiak, G\u00f3mez de Pablos, Garrido, Ormazabal, Arteche, Garmendia, Belaustegui\/ Madariaga\/Gandiaga eta hainbat enpresari anonimoren ahaleginik gabe, Herri honek ez lituzke izango egun bizirik irauteko dituen aukerak.\r\n\r\nBizirik irauteko aukerak ditugu, BAI. Koherentziaz jokatu besterik ez dugu egin behar, herentzia kudeatzera mugatu gabe. Jasotako herentziarekin arduraz jokatzeak erabakimena dakar, arriskua kudeatzen jakitea eta, batez ere, zorroztasunez eta ikuspegi irekiaz lan egitea.\r\n\r\nIkuspegiaren arabera, erronka enpresarialek hurrengo hamarkada bizialdiko helmugatzat jotzera behartzen gaituzte. Era berean, teknologia, konektibitatea, iraunkortasuna eta hiri-globalizazioa indar eraldatzaileak direla jakinarazten digu. Eta energia, mugikortasuna eta ura eraldaketaren erdigunean kokatzen ditu.\r\n\r\nAurrean dugun erronka zirraragarria bezain erakargarria da, eta arriskugarria ere bai. Behar bezala oratu behar diogu eraldaketaren olatuari, izan ere, berandu hartuz gero, zurrunbiloak ongizatearen taula erauziko digu. Eta etorkizuneko belaunaldiek ez ligukete inoiz barkatuko eraldaketaren olatuari berandu oratu izana.\r\n\r\nMahai gainean utzi nahi dut inondik ere erretorikoa ez den galdera hau: zein da gure aktibo industrial eta teknologikoen egiazko sendotasuna datorren hamarkadako helmuga tekno-industrial berriaren aurrean? Garrantzitsua da galdera honi erantzutea. Herriaren ongizatea enpresa-sarearen sendotasunaren araberakoa baita. Eta hemen zintzotasunez jokatu behar dugu geure buruarekin, horixe baita aurrera egiteko eta etorkizuneko belaunaldiekiko arduraz jarduteko modu bakarra. Egoera orokorra besterik ez dut zirriborratu orain arteko oharretan, eta ondorio gisa, oraindik zer egin handia daukagula esango nuke. Batez ere, erabakiak hartu behar ditugu, gure sistema tekno-industrialari neurria eta giharra emango dion zirkulu bertutetsu berria lortzeko, hiri-ekonomia globalean lehiatzen jarraitu nahi baldin badugu. Gure sendotasuna estu-estu lotuta dago Europako ekonomiaren balio-katean dugun posizioarekin eta merkatuan erreferentziazkoak diren enpresa trakziogileen existentziarekin.\r\n\r\nHauxe da gure eginbeharra, gure Herriaren aktibo garrantzitsua \u2013Kontzertua eta Kupoa\u2013 paper bustia bihurtzerik nahi ez baldin badugu, ohituta gauden ongizatearen gizarteari eusteko gai ez izateagatik.","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<em>Lehenik eta behin, gogora ekarri nahi nuke Jos\u00e9 Mar\u00eda Arizmendiarreta zenaren oroitzapena, izan ere, munduak eskaintzen dizkigun leziorik onenak ikastea ona izanda ere \u2013maila akademikoan nahiz politika industrialen eta kudeaketa enpresarialaren arloko esperientziei dagokienez\u2013, ez da inondik ere onura txikiagokoa haren indar-ideiak ikusmolde irekiaz berrirakurtzea, horietan bilduta baitaude datorren hamarkadan gainditu beharreko erronka enpresarialei aurre egiteko beharrezko jarreretako asko. Zehazkiago esanda, hezkuntzaren aldeko apustua, hauxe baita gure bizimoduaren jabe izateko erabakiari aurre egiten lagunduko digun berezko eta nahitaezko euskarria. Bigarrenik, ekimenaren aldeko apustua, hobe baita ekin eta huts egitea ezer ez egitea baino, ekinaren ekinaz asmatzen ikas daitekeen heinean. Eta azkenik, ondo kontuan hartuz Pedro Axularrek XVII. mendearen hasieran idatzitakoa: \u201cOgirik ez dakusat biltzen, hazirik erein gabe\u201d.<\/em>","protected":false},"author":5,"featured_media":43475,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[111],"tags":[120],"class_list":["post-43460","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-iritzia","tag-petronor"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v24.7 - https:\/\/yoast.com\/wordpress\/plugins\/seo\/ -->\n<title>Datozen urteotarako ikuspegi eta erronka enpresarialak (Emiliano L\u00f3pez Atxurra -Cebek)<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2018\/05\/datozen-urteotarako-ikuspegi-eta-erronka-enpresarialak\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Datozen urteotarako ikuspegi eta erronka enpresarialak (Emiliano L\u00f3pez Atxurra -Cebek)\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Lehenik eta behin, gogora ekarri nahi nuke Jos\u00e9 Mar\u00eda Arizmendiarreta zenaren oroitzapena, izan ere, munduak eskaintzen dizkigun leziorik onenak ikastea ona izanda ere \u2013maila akademikoan nahiz politika industrialen eta kudeaketa enpresarialaren arloko esperientziei dagokienez\u2013, ez da inondik ere onura txikiagokoa haren indar-ideiak ikusmolde irekiaz berrirakurtzea, horietan bilduta baitaude datorren hamarkadan gainditu beharreko erronka enpresarialei aurre egiteko beharrezko jarreretako asko. Zehazkiago esanda, hezkuntzaren aldeko apustua, hauxe baita gure bizimoduaren jabe izateko erabakiari aurre egiten lagunduko digun berezko eta nahitaezko euskarria. Bigarrenik, ekimenaren aldeko apustua, hobe baita ekin eta huts egitea ezer ez egitea baino, ekinaren ekinaz asmatzen ikas daitekeen heinean. Eta azkenik, ondo kontuan hartuz Pedro Axularrek XVII. mendearen hasieran idatzitakoa: \u201cOgirik ez dakusat biltzen, hazirik erein gabe\u201d.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2018\/05\/datozen-urteotarako-ikuspegi-eta-erronka-enpresarialak\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Petronor\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2018-05-16T16:20:44+00:00\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2018-05-16T17:12:02+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/petronor.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/05\/Petronor_Emiliano_Cebek.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"593\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"381\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Petronor User\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Petronor User\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2018\/05\/datozen-urteotarako-ikuspegi-eta-erronka-enpresarialak\/\",\"url\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2018\/05\/datozen-urteotarako-ikuspegi-eta-erronka-enpresarialak\/\",\"name\":\"Datozen urteotarako ikuspegi eta erronka enpresarialak (Emiliano L\u00f3pez Atxurra -Cebek)\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/es\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2018\/05\/datozen-urteotarako-ikuspegi-eta-erronka-enpresarialak\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2018\/05\/datozen-urteotarako-ikuspegi-eta-erronka-enpresarialak\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/petronor.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/05\/Petronor_Emiliano_Cebek.jpg\",\"datePublished\":\"2018-05-16T16:20:44+00:00\",\"dateModified\":\"2018-05-16T17:12:02+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/es\/#\/schema\/person\/fd6bd800e1733647d78fbc4108fd4a92\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2018\/05\/datozen-urteotarako-ikuspegi-eta-erronka-enpresarialak\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2018\/05\/datozen-urteotarako-ikuspegi-eta-erronka-enpresarialak\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2018\/05\/datozen-urteotarako-ikuspegi-eta-erronka-enpresarialak\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\/\/petronor.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/05\/Petronor_Emiliano_Cebek.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\/\/petronor.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/05\/Petronor_Emiliano_Cebek.jpg\",\"width\":593,\"height\":381,\"caption\":\"Emiliano L\u00f3pez Atxurra, gaur, Cebek-en urteroko Enpresa Topaketan.\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2018\/05\/datozen-urteotarako-ikuspegi-eta-erronka-enpresarialak\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Datozen urteotarako ikuspegi eta erronka enpresarialak (Emiliano L\u00f3pez Atxurra &#8211; Cebek)\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/es\/#website\",\"url\":\"https:\/\/petronor.eus\/es\/\",\"name\":\"Petronor\",\"description\":\"\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/petronor.eus\/es\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/es\/#\/schema\/person\/fd6bd800e1733647d78fbc4108fd4a92\",\"name\":\"Petronor User\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/es\/#\/schema\/person\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/b58c6f14d292556214bd64909bcdb118?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/b58c6f14d292556214bd64909bcdb118?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Petronor User\"},\"url\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/author\/petronor_us\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Datozen urteotarako ikuspegi eta erronka enpresarialak (Emiliano L\u00f3pez Atxurra -Cebek)","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2018\/05\/datozen-urteotarako-ikuspegi-eta-erronka-enpresarialak\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Datozen urteotarako ikuspegi eta erronka enpresarialak (Emiliano L\u00f3pez Atxurra -Cebek)","og_description":"Lehenik eta behin, gogora ekarri nahi nuke Jos\u00e9 Mar\u00eda Arizmendiarreta zenaren oroitzapena, izan ere, munduak eskaintzen dizkigun leziorik onenak ikastea ona izanda ere \u2013maila akademikoan nahiz politika industrialen eta kudeaketa enpresarialaren arloko esperientziei dagokienez\u2013, ez da inondik ere onura txikiagokoa haren indar-ideiak ikusmolde irekiaz berrirakurtzea, horietan bilduta baitaude datorren hamarkadan gainditu beharreko erronka enpresarialei aurre egiteko beharrezko jarreretako asko. Zehazkiago esanda, hezkuntzaren aldeko apustua, hauxe baita gure bizimoduaren jabe izateko erabakiari aurre egiten lagunduko digun berezko eta nahitaezko euskarria. Bigarrenik, ekimenaren aldeko apustua, hobe baita ekin eta huts egitea ezer ez egitea baino, ekinaren ekinaz asmatzen ikas daitekeen heinean. Eta azkenik, ondo kontuan hartuz Pedro Axularrek XVII. mendearen hasieran idatzitakoa: \u201cOgirik ez dakusat biltzen, hazirik erein gabe\u201d.","og_url":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2018\/05\/datozen-urteotarako-ikuspegi-eta-erronka-enpresarialak\/","og_site_name":"Petronor","article_published_time":"2018-05-16T16:20:44+00:00","article_modified_time":"2018-05-16T17:12:02+00:00","og_image":[{"width":593,"height":381,"url":"https:\/\/petronor.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/05\/Petronor_Emiliano_Cebek.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Petronor User","twitter_misc":{"Written by":"Petronor User","Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2018\/05\/datozen-urteotarako-ikuspegi-eta-erronka-enpresarialak\/","url":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2018\/05\/datozen-urteotarako-ikuspegi-eta-erronka-enpresarialak\/","name":"Datozen urteotarako ikuspegi eta erronka enpresarialak (Emiliano L\u00f3pez Atxurra -Cebek)","isPartOf":{"@id":"https:\/\/petronor.eus\/es\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2018\/05\/datozen-urteotarako-ikuspegi-eta-erronka-enpresarialak\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2018\/05\/datozen-urteotarako-ikuspegi-eta-erronka-enpresarialak\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/petronor.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/05\/Petronor_Emiliano_Cebek.jpg","datePublished":"2018-05-16T16:20:44+00:00","dateModified":"2018-05-16T17:12:02+00:00","author":{"@id":"https:\/\/petronor.eus\/es\/#\/schema\/person\/fd6bd800e1733647d78fbc4108fd4a92"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2018\/05\/datozen-urteotarako-ikuspegi-eta-erronka-enpresarialak\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/petronor.eus\/eu\/2018\/05\/datozen-urteotarako-ikuspegi-eta-erronka-enpresarialak\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2018\/05\/datozen-urteotarako-ikuspegi-eta-erronka-enpresarialak\/#primaryimage","url":"https:\/\/petronor.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/05\/Petronor_Emiliano_Cebek.jpg","contentUrl":"https:\/\/petronor.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/05\/Petronor_Emiliano_Cebek.jpg","width":593,"height":381,"caption":"Emiliano L\u00f3pez Atxurra, gaur, Cebek-en urteroko Enpresa Topaketan."},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2018\/05\/datozen-urteotarako-ikuspegi-eta-erronka-enpresarialak\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Datozen urteotarako ikuspegi eta erronka enpresarialak (Emiliano L\u00f3pez Atxurra &#8211; Cebek)"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/petronor.eus\/es\/#website","url":"https:\/\/petronor.eus\/es\/","name":"Petronor","description":"","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/petronor.eus\/es\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/petronor.eus\/es\/#\/schema\/person\/fd6bd800e1733647d78fbc4108fd4a92","name":"Petronor User","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/petronor.eus\/es\/#\/schema\/person\/image\/","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/b58c6f14d292556214bd64909bcdb118?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/b58c6f14d292556214bd64909bcdb118?s=96&d=mm&r=g","caption":"Petronor User"},"url":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/author\/petronor_us\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/43460","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=43460"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/43460\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":43472,"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/43460\/revisions\/43472"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/43475"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=43460"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=43460"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=43460"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}