{"id":49077,"date":"2019-06-04T14:30:41","date_gmt":"2019-06-04T12:30:41","guid":{"rendered":"https:\/\/petronor.eus\/?p=49077"},"modified":"2019-06-04T14:30:41","modified_gmt":"2019-06-04T12:30:41","slug":"zubiaurretarrak-memoria-grafikoa-erakusketa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2019\/06\/zubiaurretarrak-memoria-grafikoa-erakusketa\/","title":{"rendered":"ZUBIAURRETARRAK. MEMORIA GRAFIKOA ERAKUSKETA"},"content":{"rendered":"<span style=\"font-size: medium\">Zubiaurre familiarengandik jasotako argazki eta filmen funtsak zentzu koherentea hartzen du, baldin eta aztertzen bada argazkilaritzaren gizarte erabileren ikuspegitik, argazkia espazio pribatuan txertatzearen fenomeno sozial eta kulturalaren interpretazio sendoa eskaintzen duen ikuspegi historiografiko batetik. Amateurrak izan ziren prozesu haren aitzindari, eta erabakigarria izan zen familia bizitzako kronikak osatzeko, aisia eta olgeta jardueretan oinarriturik, batez ere. Bi margolari itzaltsu hauen jarduera amateurra ezin azal daiteke beste ikuspegi tradizional batzuetatik, ikuspegi artistiko edo dokumentaletik, esaterako, eta, aitzitik, erabateko zentzua hartzen du familiak bere argazki eta filmez egin zuen erabilera pribatuaren irakurketaren bidez. Baina Ram\u00f3n eta Valent\u00edn ez ziren izan zale arruntak, kultura bisual oparoa baitzuten, pintura arloko beren prestakuntzari esker: errealitateari behatzeko eta irudiak sortzeko askoz ere gaitasun handiagoa zuten beren garaiko amateurren batez bestekoa baino.<\/span>\r\n\r\n<span style=\"font-size: medium\">Aipatzekoa da argazki ekoizpen horretan guztian familiak XX. mendearen hasieran osatutako albumetan adierazita daudela argazkilari haien asmoak, beren benetako argazkilaritza arloko diskurtsoa. Gaztetako lau albumek, Euskal Herrian egindako egonaldiei buruzkoek, hurbileko lurralde bat eraikitzen dute, oroimenaren lurralde bat, beren jardueren kronika eta oroitzapen diren kontakizunen bidez, aldi berean osatzen dutela beren bizitzari buruzko fikzio moduko bat. Kontakizun horietan, garrantzi handia aitortzen zaie familiaren jatorrizko lurraldeari eta han eraikitzen diren fikzioei. Izan ere, Zubiaurre anaiek gaztetatik erakutsi zuten argazki irudi finkoarekin kontakizunak eraikitzeko zaletasuna; zinematografia aurreko nolabaiteko irrika bat, zeinaren adierazpen aukerak biderkatzen baitziren, esparru honetan, argazkilarien amak albumetako argazkien oinetan idatzitako testuen laguntzaz. Handik mende laurdenera familiaren bizitza erregistratzeari ekin zioten Ram\u00f3n eta Valent\u00ednek, berriro, zinemako kamera amateur batekin, zeinarekin bete baitzuten istorioak kontatzeko zuten gaztetako irrika hura, irudi mugimendudunen bidez, oraingoan. Eta harrigarriena da hainbeste denbora igarota egonik ere gaztetan argazki bidez erakutsitako ia gauza bera filmatu zutela. Hala, jarraitutasun argia sumatzen da bi ekoizpenen artean, gaiei eta esparru geografikoari nahiz kontzeptualari dagokienez.<\/span>\r\n\r\nHala bada, beren argazki eta filmek osatzen duten memoria grafikoaren bidez, iruditeria berezi bat eratu zuten bi anaiek: imajinario bat, zeinaren bidez loturik ageri baitira argazkilaritza eta zinema beren pintura ekoizpenarekin. Zubiaurretarrek beren bizitza osoan hain hurbilekoa zuten gizarte, kultura eta paisaia errealitate beretik elikatzen baita guztia: Valent\u00edn eta Ram\u00f3nen obra artistikoa oro har biltzen duen unibertso tematikoaren iturburu izan zen errealitate horretatik.\r\n\r\n<strong>Erakusketa Garain<\/strong>\r\n\r\nBilboko museoko erakusketaz gainera, Garaiko Udalarekin lankidetzan, zubiaurretarrek hain hurbilekoa izan zuten lurralde horrekin lotutako argazki eta film hautatuen sorta bat jarriko da ikusgai. Larunbat eta igandeetan bisita daiteke erakusketa (2019-06-08\/2019-08-04), Garaiko San Juan Ebanjelariaren elizan. Ordutegia: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.\r\n\r\n<strong>Katalogoa<\/strong>\r\n\r\nErakusketa dela-eta, museoak katalogo bat argitaratu du, ikusgai jarritako argazki eta pelikulen artean hautatutako erreprodukzioekin, Ricardo Gonz\u00e1lez komisarioaren testu batzuek lagunduta. Euskarazko eta ingelesezko bertsio digitalak dohainik deskargatu daitezke, www.museobilbao.com webguneko Irakurketa Aretoa atalean.\r\n\r\n<strong>Erakusketaren ibilibidea. Sarrera<\/strong>\r\n\r\nValent\u00edn eta Ram\u00f3n de Zubiaurrek fotografiarako zaletasuna izan zuten 1898tik, eta zinemarako ere bai 1929tik. Amateurismo fotografikoari esker, kamera familia-esparruan sartu zen, eta hori lagungarria izan zen etxeko espazioari antzerti-forma emateko, dibertsioa eta astialdia nabarmenduta. Fotografiaren erabilera sozialen ikuspegitik, haren legezkotasun artistiko edo dokumentalaren logikak alde batera utzita, irudiek azalpen koherentea hartzen dute. Familia bera, egindako bidaiak, Euskal Herria eta fikzioak izan ziren jarduera honetan izan zituzten gai nagusiak.\r\n\r\nHarrigarria da, gaztaroan argazkian jasotako ia gauza bera filmatu baitzuten kamerarekin. Bi ekoizpenetan, jarraipen argia ikusten da, gai, geografia eta kontzeptu aldetik.\r\n\r\n<strong>1. Erakusgela. Familia eta prestakuntza<\/strong>\r\n\r\nZubiaurretarrak Madrilen bizi zen euskal jatorriko familia burges batekoak ziren; udan denboraldi luzeak ematen zituzten Garain eta Ondarroan (Bizkaia). Argazkietan eta filmetan, familiako bizitzaren kronika bat prestatu zuten, eta bi anaien ibilbide artistikoaren hasierako garaien erregistro zabala ere bai. Bestalde, irudietan hortik gainerako esanahia dago nolabait, garai, leku, klase sozial eta jarduera artistiko baten sinbologiaz mintzo baitira.\r\n\r\n<strong>-Proiekzioa: &#8220;Zubiaurretarren etxea eta lorategia&#8221;<\/strong>\r\n\r\nFitxa: c. 1929-1930. 9,5 mm-ko filma (Path\u00e9-Baby sistema), bideo digitalera transferitua. Bideoa, 15\u00b433\u00b4\u00b4 Familiaren etxearen kanpoaldeko ikuspegiak, Garain. Familiako kideen eguneroko bizitzako eszenak, etxeko lorategian, bisitan etorritako lagun batzuekin. Zubiaurretarren etxetik zegoen ikuspegia ere ageri da, gehienbat Durango aldeko gailurreria.\r\n\r\n<strong>-Proiekzioa: &#8220;Lurra, laugarren zatia&#8221;<\/strong>\r\n\r\nFitxa: c. 1929-1930. 9,5 mm-ko filma (Path\u00e9-Baby sistema), bideo digitalera transferitua. Bideoa, 17\u00b443\u00b4\u00b4 Zubiaurre familiaren eszenak (Valent\u00edn, Ram\u00f3n, Isolina, Pilar eta Pol\u00edn) Madrilgo hainbat tokitan (beren etxeko terrazan, Retiro parkean&#8230;), lagun batzuekin batera. \u00c1vila hiriburura eta El Tiemblo-ra (Guisandoko zezenak) egindako ibilaldi bateko irudiak. Eskiatzaileak elurretan, Manzanares el Real eta Mombeltr\u00e1n gazteluetara egindako txango bana, eta landa-gunean egindako bazkari bat.\r\n\r\n<strong>2. Erakusgela. Bidaiak<\/strong>\r\n\r\nKamera fotografikoari esker bidaia modernitatearen sinbolotzat hartu ahal izan zen, bidaiariaren begiradak bere autobiografiarekin betetzen baitzituen ibilitako lekuak. Horri dagokionez, zubiaurretarrak XX. mende hasierako beste burges batzuen antzekoak izan ziren, eta kamerarekin hasi ziren lekuak bisitatzen.\r\n\r\n1906an, familia Europako hainbat herrialdetan barrena ibili zen, gehienbat ondare artistikoaz eta monumentalaz arduratzen ziren XIX. mendeko bidaiarien ereduari jarraituz. 1929an erreportaje zinematografiko zabaletan jaso zituzten Espainian eta atzerrian egindako bidaiak.\r\n\r\n<strong>-Proiekzioa: &#8220;Sevilla&#8221;<\/strong>\r\n\r\nFitxa: 1929. 9,5 mm-ko filma (Path\u00e9-Baby sistema), bideo digitalera transferitua. Bideoa, 16\u00b419\u00b4\u00b4 1929ko udaberrian Sevillara abioiz egindako bidaia, airetik hartutako Toledo eta Sevilla hiriburuko ikuspegi batzuekin. Familiak hiri horretan egindako egonaldia, eta Alkazar lorategietara, Triana eta Santa Cruz auzoetara, eta Giraldara egindako bisita. Sevillako kaleetan zebiltzan hainbat tipo filmatu zituzten, bai eta Aste Santuko eta Apirileko Feriako eszenak ere. Azkenik, inauguratu berria zen Erakusketa Iberoamerikarraren egoitza jaso zuten.\r\n\r\n<strong>-Proiekzioa: &#8220;\u00c1vila, Toledo, Segovia&#8221;<\/strong>\r\n\r\n<span style=\"font-size: medium\">Fitxa: c. 1929-1930. 9,5 mm-ko filma (Path\u00e9-Baby sistema), bideo digitalera transferitua. Bideoa, 17\u00b459\u00b4\u00b4 \u00c1vila, Toledo eta Segovian barrena egindako txangoa. Hiru hirietako monumenturik garrantzitsuenak ageri dira, eta bidaiariek hara-hona ibilitako kaleetan zeuden bertako biztanleen hainbat hartze eta filmazio ere bai. <\/span><span style=\"font-family: Times New Roman,Times New Roman PSMT;font-size: medium\"><span style=\"font-family: Times New Roman,Times New Roman PSMT;font-size: medium\">4 <\/span><\/span>\r\n\r\n<strong>-Proiekzioa: &#8220;Lehenengo zatia. Bartzelona eta Danimarka&#8221;<\/strong>\r\n\r\nFitxa: 1929. 9,5 mm-ko filma (Path\u00e9-Baby sistema), bideo digitalera transferitua. Bideoa, 16\u00b436\u00b4\u00b4 Valent\u00edn eta Ram\u00f3n de Zubiaurrek amarekin, Pilar arrebarekin eta haren semearekin Bartzelonara egindako bidaia, 1929ko maiatzean, hark Bartzelonako Nazioarteko Erakusketan parte hartuko zuela-eta. Kataluniako hiriburuko hainbat ikuspegi daude, besteak beste, Erakusketako instalazioenak eta Espainiako Herriarenak. Familiak Montserrateko Santa Maria monasteriora egindako ibilaldi bat ere ikus daiteke. Urte bereko udazkenean, hiru anaia-arrebak Kopenhagera joan ziren, hiri horretan erakusketa bat egin zutelako elkarrekin. Zubiaurretarrak agertzen dira, haien anfitrioiekin batera, hiriburu nordikoko hainbat toki bisitatzen.\r\n\r\n<strong>-Proiekzioa: &#8220;Bigarren zatia. Candeleda, Zamora eta Alberca&#8221;<\/strong>\r\n\r\nFitxa: c. 1929-1930. 9,5 mm-ko filma (Path\u00e9-Baby sistema), bideo digitalera transferitua. Bideoa, 13\u00b443\u00b4\u00b4 Zamora hirira egindako ibilaldia, eta katedralaren, aldameneko kaleen eta Duero ibaiaren bisita. Probintzia bereko Toro herrira joan ziren, Erlojuaren dorrea eta Santa Mar\u00eda la Mayor kolegiata bisitatzera. Jarraian, filmean, beste ibilaldi bat agertzen da, \u00c1vilako Candeleda herrira egindakoa. Fokuaren ardatza dira herriko kaleetako bizitza, piperrautsaren bilketa, meza-irteera bat, Chilla Amabirjinaren ermitako igoera eta txerri iberikoaren hazkuntza. Herri berean, erregistro luzea egin zuten kaleetan pasieran zebiltzan emakumeekin, ezkontza batera joandako lagunen ohiko jantziekin eta herriko ohiko dantzekin. Bestalde, familiaren landa-eremuko bazkari bat agertzen da, lagun talde handi batekin egina.\r\n\r\n<strong>3. Erakusgela. Fikzioak<\/strong>\r\n\r\nFotografia eta zinemarekin izandako harremanean, Zubiaurre anaiek zaletasun nabaria izan zuten istorioak kontatzeko. Fikzio horietako gehienak Garai edo inguruetan eginda daude, eta garai hartako praktika fotografiko batzuekin zuten lotura, Espainiako pintura akademikoaren nolabaiteko eragina baitzuten.\r\n\r\nFikziorako joera hori gailurrera iritsi zen 1928. urtearen inguruan, kamera zinematografikoa erabili zutenean. Gaztaroan egindako argazki askotan aurrezinematografikoa zen zerbait zegoen; handik urte batzuetara haien film batzuetan sendotuko zen joera.\r\n\r\n<strong>-Proiekzioa: &#8220;Aitonaren ipuina&#8221;<\/strong>\r\n\r\nFitxa: c. 1929-1930. 9,5 mm-ko filma (Path\u00e9-Baby sistema), bideo digitalera transferitua. Bideoa, 12\u00b412\u00b4\u00b4 Film honetan Polin adin txikiko haurraren bahiketa kontatzen da. Leopoldo Guti\u00e9rrez de Zubiaurrek interpretatzen du (Pilarren semeak), eta andre zahar batek bahitzen du limosna eska dezan behartzeko. Haurraren familiak (berez, benetako familia denak, hau da, Pilar amak, Paz amonak eta Valent\u00edn osabak) nahigabe handiz sufritzen du bahitutako haurraren desagerpena, harik eta Valent\u00ednek, halabeharrak hartaratuta, iloba non dagoen jakin, eta bera askatzera amarekin batera joaten den arte. Andre zaharrak onartzen du gaitzesgarria dela egin duena, eta barkamena eskatzen du hil aurretik. Bost urteko flashback baten bidez, aditzera ematen da zaintzaileak nola utzi zuen haurra zaintzeko ardura, senargaia iristean, eta nola bahitu zuten haurra horrela. Lehen tristezia zegoen lekuan zoriona nagusitzen da, eta denek eskerrak ematen dizkie Sorospenetako Amabirjinari.\r\n\r\n<strong>-Proiekzioa: Alai dator, kantuan, eta pentsatzen du zerean&#8230;<\/strong>\r\n\r\nFitxa: c. 1929-1930. 9,5 mm-ko filma (Path\u00e9-Baby sistema), bideo digitalera transferitua. Bideoa, 10\u00b407\u00b4\u00b4 Film honek eta hurrengoak eratzen duten konposizioan, kontrastea sortzen da bizitzaren ikuspegi optimistaren eta ikuspegi pesimistaren artean, euskal lurraldearen eta bertako jendearen bidez. Lehen filmean, Valent\u00ednek begirada alaia eskaintzen du, zelaiak, mendiak, loreak, animaliak, itsas ikuspegiak, lagun alaiak eta onak, neska politak, pilota-jokoa, itsas ondoko kirolak, dantza tradizionalak eta erromeriak oinarritzat hartuta.\r\n\r\n<strong>-Proiekzioa: Misterioz dator, hitz egin eta pentsatzen du zerean&#8230;<\/strong>\r\n\r\nFitxa: c. 1929-1930. 9,5 mm-ko filma (Path\u00e9-Baby sistema), bideo digitalera transferitua. Bideoa, 16\u00b447\u00b4\u00b4 Aurreko filmean ez bezala, honetan Ram\u00f3nek paisaia malenkoniatsuak, hilerri mistiko eta bakarti eta guzti, bakardadea eta heriotza ditu ardatz, dena tonu ilun itzalietan edo argi-itzalen bidez filmatuta. Gatazka horretan existentziari buruzko ikuspegi baikorra garaitzen da, bi nekazari gazteren arteko amodioaren eskutik. &#8220;Bizitza baizik ez da amodioa, begira&#8230;&#8221;, esaten du Valent\u00ednek, negarrez ari den Ram\u00f3ni (pertsonaia ilunari) andre nekazari batek bihotza arintzen dion bitartean. Filmaren amaieran, ikuspegi garailearen irudiak errepikatzen dira.\r\n\r\n<strong>4. Erakusgela. Euskal Herria<\/strong>\r\n\r\nZubiaurretarrentzat lurralde honek izan zuen garrantzia oso nabaria da, haien jarduera fotografikoa, zinematografikoa eta piktorikoa blaitzen baititu. Familiak Euskal Herriarekin izan zuen lotura afektiboa dela-eta, haiek maite zuten errealitatera hurbildu ziren enpatikoki, eta bestelako esanahiak eman zizkioten errealitate hori eratzen zuen paisaiari. Lurralde bizia, fotografiatua eta pintatua izan zen haientzat, eta komunitate bateko kide izateko zentzua eta elementu sinbolikoak sartu zituen familiaren iruditerian.\r\n\r\n<strong>Argazki-albuma<\/strong>\r\n\r\nArgazki-albuma bere parte guztien batura baino askoz ere gehiago da; irudien multzokatzea da zentzua ematen duena. Album hauek dira, izan ere, haiek beren lan fotografikoa irakurtzeko egin zuten proposamen bakarra.\r\n\r\n<span style=\"font-size: medium\">Euskal Herriari eskainitako lau albumetan ikus ditzakegu haiek zerabilten eraikuntza-patroi zehatza eta kontakizunak ehuntzen dituen gaia, ibilbide bisual moduko zerbait, lurralde naturala, kulturala eta humanoa, fikzioak eta familiaren presentzia elkarren ondoan jartzen dituena. Familia horren bizitzaren kronika bat prestatzen da haietan, eta, aldi berean, leku hurbil bat eta oroimenerako espazio bat definitzen da.\r\n<\/span>\r\n\r\n<strong>5. Erakusgela. Euskal Herria. Filmak<\/strong>\r\n\r\n<strong>-Proiekzioa: Garai<\/strong>\r\n\r\nFitxa: c. 1929-1930. 9,5 mm-ko filma (Path\u00e9-Baby sistema), bideo digitalera transferitua. Bideoa, 16\u00b407\u00b4\u00b4 Bizkaiko herri honi buruzko ikuspegi berezia. Hasteko inguruan dituen mendiak agertzen dira; eta, ondoren, Angelusaren tradizio katolikoaren errepresentazioa, senideen eta nekazari batzuen eskutik. Era berean, herri-kulturako hainbat adierazpen daude ikusgai: zantzolarien talde bat, ehorzketa bat, erromeria bat, Garaiko baserriak eta zelaiak, eta familiak egindako pasierak eta ibilaldiak. Bestalde, landa-giroko zereginen eta jardueren eszenak azaltzen dira, esate baterako, iruleak. Filmaren amaieran, Valent\u00edn eta Ram\u00f3n agertzen dira, kartetan jokatzen.\r\n\r\n<strong>-Proiekzioa: Ondarroa eta Garai<\/strong>\r\n\r\nFitxa: c. 1929-1930. 9,5 mm-ko filma (Path\u00e9-Baby sistema), bideo digitalera transferitua. Bideoa, 17\u00b421\u00b4\u00b4 Bizkaiko udako egonaldietan, zubiaurretarrek denboraldiak ematen zituzten Ondarroan, itsaso ondoan. Film honetan, familiaren astialdia ikusten da Ondarroako hondartzan; portuko eta arrantza-jarduerako ikuspegiak, eta itsas adarretik itsasontzian egiten zituzten ibilaldiak ere bai. Gero, pilota-partidua agertzen da, eta, ondoren, berriro, Garai; han dokumentatzen dira erlijio-ospakizun bat, Santiago eguneko prozesioa, ezpata-dantzariak, aurreskua eta udaletxe aurrean egindako dantza bat.\r\n\r\n<strong>-Proiekzioa: Euskal lurra. 1.a<\/strong>\r\n\r\nFitxa: c. 1929-1930. 9,5 mm-ko filma (Path\u00e9-Baby sistema), bideo digitalera transferitua. Bideoa, 10\u00b433\u00b4\u00b4 Familia-ibilaldi baten edo batzuen kronika, gaztaroko argazki-album batzuetan prestatzen zituztenen antzekoa. Nafarroako Bera eta Lesaka bisitatzen dituzte. Gipuzkoan, Hondarribian, Errezilen (Paulino Uzkudunen ama eta senideak filmatzen), Donostian (Igeldo mendiaren eta Kontxako hondartzaren ikuspegiekin) eta Pasaian ibiltzen dira. Bizkaira itzulita, Lekeition gelditzen dira, Santa Katalinako itsasargiko ikuspegiekin, eta, amaieran, Ondarroako hainbat ikuspegi agertzen dira.\r\n\r\n<strong>-Proiekzioa: Euskal lurra. 3.a<\/strong>\r\n\r\nFitxa: c. 1929-1930. 9,5 mm-ko filma (Path\u00e9-Baby sistema), bideo digitalera transferitua. Bideoa, 10\u00b455\u00b4\u00b4 Film honetan, zubiaurretarrek Euskal Herrian egindako jarduera gehiena garatu zuten bi lekuak agertzen dira: Garai eta Ondarroa. Berriatura eta Izurtzara egindako ibilaldiko irudiak ere badira. Ondarroan, portuko bizitza eta familiak itsasadarrean zehar egiten zituen ibilaldiak azaltzen dira berriz. Horren ondoren, Durangoko merkatua eta hara doazen baserritarrak agertzen dira. Garaira itzulita, paisaia, herritarrak eguneroko zereginetan, herriko pertsonaia batzuk eta Zubiaurre familiaren Potokoa baserria daude ikusgai.\r\n\r\n<strong>6. Erakusgela. Pintura<\/strong>\r\n\r\nEzin da harreman (funtzional) zuzenik ezarri fotografiaren eta zinemaren artean, Ram\u00f3n eta Valent\u00ednen prozesu piktorikoan, baina haien koadroetan aurkitzen dugunaren zati handi bat haien fotografietan eta filmetan ikusi dugun errealitatea da. Izan ere, dena da haurtzarotik eraikitako iruditeria familiarraren parte, bizitza osoan barrena behin eta berriz bisitatutako lurralde bati buruz prestatutako oroimen grafikoa, azkenean haien lan artistikoaren zatirik handiena eratzen duen unibertso tematikoa.\r\n\r\n<strong>-Proiekzioa: Euskal Herria<\/strong>\r\n\r\nFitxa: c.1929-1930. 9,5 mm-ko filma (Path\u00e9-Baby sistema) bideo digitalera transferitua. Bideoa, 6\u00b441\u00b4\u00b4.\r\n\r\nBeste film batzuetan erabili gabe utzitako materialaren bilduma, kontaketaren ardatz eta benetako protagonista gisa Leopoldo Guti\u00e9rrez de Zubiarre (Pol\u00edn) harturik. Aitonaren ipuina laneko zatiak dauzka, beste eszena batzuekin tartekatuta: ezpata-dantzariak, ehorzketa bat, landa-lana, prozesio bat, Ondarroako portua, Gaztelugatxeko Doniane, familia Garaiko etxean eta hondartzan, eta Valent\u00edn kanpoalde bat margotzen.\r\n\r\n&nbsp;","protected":false},"excerpt":{"rendered":"Bilboko Arte Ederren Museoak Valent\u00edn eta Ram\u00f3n de Zubiaurrerekin loturiko argazki eta film funts oparoa jarri du ikusgai. Familiarengandik eskuratutako materialak dira, eta bi margolari ospetsuek beren bizitzako uneren batean argazkilaritza eta zinema landu zutela erakusten dute. Argazkiei dagokienez, mila eta berrehun aletik gora kontserbatu dira \u2013kristalezko xafla negatiboak eta kopia positiboak, koadernatuak nahiz solteak\u2013, eta filmak, berriz, hogeita zazpi.","protected":false},"author":5,"featured_media":49079,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[104],"tags":[113,120],"class_list":["post-49077","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-prentsa-oharrak","tag-babesa","tag-petronor"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v24.7 - https:\/\/yoast.com\/wordpress\/plugins\/seo\/ -->\n<title>ZUBIAURRETARRAK. MEMORIA GRAFIKOA ERAKUSKETA<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2019\/06\/zubiaurretarrak-memoria-grafikoa-erakusketa\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ZUBIAURRETARRAK. MEMORIA GRAFIKOA ERAKUSKETA\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Bilboko Arte Ederren Museoak Valent\u00edn eta Ram\u00f3n de Zubiaurrerekin loturiko argazki eta film funts oparoa jarri du ikusgai. Familiarengandik eskuratutako materialak dira, eta bi margolari ospetsuek beren bizitzako uneren batean argazkilaritza eta zinema landu zutela erakusten dute. Argazkiei dagokienez, mila eta berrehun aletik gora kontserbatu dira \u2013kristalezko xafla negatiboak eta kopia positiboak, koadernatuak nahiz solteak\u2013, eta filmak, berriz, hogeita zazpi.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2019\/06\/zubiaurretarrak-memoria-grafikoa-erakusketa\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Petronor\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2019-06-04T12:30:41+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/petronor.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/06\/Petronor_zubiaurretarrak2.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"751\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"500\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Petronor User\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Petronor User\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"10 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2019\/06\/zubiaurretarrak-memoria-grafikoa-erakusketa\/\",\"url\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2019\/06\/zubiaurretarrak-memoria-grafikoa-erakusketa\/\",\"name\":\"ZUBIAURRETARRAK. MEMORIA GRAFIKOA ERAKUSKETA\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/es\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2019\/06\/zubiaurretarrak-memoria-grafikoa-erakusketa\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2019\/06\/zubiaurretarrak-memoria-grafikoa-erakusketa\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/petronor.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/06\/Petronor_zubiaurretarrak2.jpg\",\"datePublished\":\"2019-06-04T12:30:41+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/es\/#\/schema\/person\/fd6bd800e1733647d78fbc4108fd4a92\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2019\/06\/zubiaurretarrak-memoria-grafikoa-erakusketa\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2019\/06\/zubiaurretarrak-memoria-grafikoa-erakusketa\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2019\/06\/zubiaurretarrak-memoria-grafikoa-erakusketa\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\/\/petronor.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/06\/Petronor_zubiaurretarrak2.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\/\/petronor.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/06\/Petronor_zubiaurretarrak2.jpg\",\"width\":751,\"height\":500,\"caption\":\"Ricardo Gonz\u00e1lez, argazkilaria, argazki historialaria eta erakusketaren komisarioa, Emiliano L\u00f3pez Atxurra, Petronorren presidentea, Miguel Zugaza, Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendaria, eta Mikel Urizar, museoaren Artxibo Sailaren burua.\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2019\/06\/zubiaurretarrak-memoria-grafikoa-erakusketa\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ZUBIAURRETARRAK. MEMORIA GRAFIKOA ERAKUSKETA\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/es\/#website\",\"url\":\"https:\/\/petronor.eus\/es\/\",\"name\":\"Petronor\",\"description\":\"\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/petronor.eus\/es\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/es\/#\/schema\/person\/fd6bd800e1733647d78fbc4108fd4a92\",\"name\":\"Petronor User\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/es\/#\/schema\/person\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/b58c6f14d292556214bd64909bcdb118?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/b58c6f14d292556214bd64909bcdb118?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Petronor User\"},\"url\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/author\/petronor_us\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ZUBIAURRETARRAK. MEMORIA GRAFIKOA ERAKUSKETA","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2019\/06\/zubiaurretarrak-memoria-grafikoa-erakusketa\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ZUBIAURRETARRAK. MEMORIA GRAFIKOA ERAKUSKETA","og_description":"Bilboko Arte Ederren Museoak Valent\u00edn eta Ram\u00f3n de Zubiaurrerekin loturiko argazki eta film funts oparoa jarri du ikusgai. Familiarengandik eskuratutako materialak dira, eta bi margolari ospetsuek beren bizitzako uneren batean argazkilaritza eta zinema landu zutela erakusten dute. Argazkiei dagokienez, mila eta berrehun aletik gora kontserbatu dira \u2013kristalezko xafla negatiboak eta kopia positiboak, koadernatuak nahiz solteak\u2013, eta filmak, berriz, hogeita zazpi.","og_url":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2019\/06\/zubiaurretarrak-memoria-grafikoa-erakusketa\/","og_site_name":"Petronor","article_published_time":"2019-06-04T12:30:41+00:00","og_image":[{"width":751,"height":500,"url":"https:\/\/petronor.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/06\/Petronor_zubiaurretarrak2.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Petronor User","twitter_misc":{"Written by":"Petronor User","Est. reading time":"10 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2019\/06\/zubiaurretarrak-memoria-grafikoa-erakusketa\/","url":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2019\/06\/zubiaurretarrak-memoria-grafikoa-erakusketa\/","name":"ZUBIAURRETARRAK. MEMORIA GRAFIKOA ERAKUSKETA","isPartOf":{"@id":"https:\/\/petronor.eus\/es\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2019\/06\/zubiaurretarrak-memoria-grafikoa-erakusketa\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2019\/06\/zubiaurretarrak-memoria-grafikoa-erakusketa\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/petronor.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/06\/Petronor_zubiaurretarrak2.jpg","datePublished":"2019-06-04T12:30:41+00:00","author":{"@id":"https:\/\/petronor.eus\/es\/#\/schema\/person\/fd6bd800e1733647d78fbc4108fd4a92"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2019\/06\/zubiaurretarrak-memoria-grafikoa-erakusketa\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/petronor.eus\/eu\/2019\/06\/zubiaurretarrak-memoria-grafikoa-erakusketa\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2019\/06\/zubiaurretarrak-memoria-grafikoa-erakusketa\/#primaryimage","url":"https:\/\/petronor.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/06\/Petronor_zubiaurretarrak2.jpg","contentUrl":"https:\/\/petronor.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/06\/Petronor_zubiaurretarrak2.jpg","width":751,"height":500,"caption":"Ricardo Gonz\u00e1lez, argazkilaria, argazki historialaria eta erakusketaren komisarioa, Emiliano L\u00f3pez Atxurra, Petronorren presidentea, Miguel Zugaza, Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendaria, eta Mikel Urizar, museoaren Artxibo Sailaren burua."},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2019\/06\/zubiaurretarrak-memoria-grafikoa-erakusketa\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ZUBIAURRETARRAK. MEMORIA GRAFIKOA ERAKUSKETA"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/petronor.eus\/es\/#website","url":"https:\/\/petronor.eus\/es\/","name":"Petronor","description":"","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/petronor.eus\/es\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/petronor.eus\/es\/#\/schema\/person\/fd6bd800e1733647d78fbc4108fd4a92","name":"Petronor User","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/petronor.eus\/es\/#\/schema\/person\/image\/","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/b58c6f14d292556214bd64909bcdb118?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/b58c6f14d292556214bd64909bcdb118?s=96&d=mm&r=g","caption":"Petronor User"},"url":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/author\/petronor_us\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/49077","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=49077"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/49077\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":49080,"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/49077\/revisions\/49080"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/49079"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=49077"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=49077"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=49077"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}