{"id":68997,"date":"2022-02-28T16:15:24","date_gmt":"2022-02-28T15:15:24","guid":{"rendered":"https:\/\/petronor.eus\/?p=68997"},"modified":"2022-03-01T11:21:02","modified_gmt":"2022-03-01T10:21:02","slug":"euskal-herriko-atlas-etnografikoa-bizimodu-tradizionala-jasotzen-duen-ikerketa-euskarri-digitalera-ekarri-da","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2022\/02\/euskal-herriko-atlas-etnografikoa-bizimodu-tradizionala-jasotzen-duen-ikerketa-euskarri-digitalera-ekarri-da\/","title":{"rendered":"Euskal Herriko Atlas Etnografikoa, bizimodu tradizionala jasotzen duen ikerketa, euskarri digitalera ekarri da"},"content":{"rendered":"<strong>-Labayru Fundazioak eta Etniker Euskalerria Taldeek aurkeztu dute egitasmoa. Ondoan izan dituzte, alde batetik, Petronorreko burua sareratzeko lanaren babeslea, eta bestetik Bizkaiko Ahaldun Nagusia, izan ere, proiektuaren babesle izan dira Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.<\/strong>\r\n\r\n<strong>-Euskal Herriko bizimodu, ohitura eta sinesmenen inguruko proiektu honek 8 liburu tematiko, 8.000 orrialde eta 2.000 irudi inguruko emaitza utzi du. Hori dena 100 ikertzailek baino gehiagok egindako lanari esker sortu da.<\/strong>\r\n\r\n&nbsp;\r\n\r\nGaur goizean Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren webgunea aurkeztu da Itsasmuseumeko Daniel Zuloagaren muralaren aurrean: <a title=\"\" href=\"https:\/\/atlasetnografico.labayru.eus\/index.php\/Main_Page\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">atlasetnografico.labayru.eus<\/a>. Atlas Etnografikoa osatzen duten zortzi liburukiak digitalizatu dira, orain edonoren eskura daudelarik.\r\n\r\nAurkezpenean hauek parte hartu dute: Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Emiliano L\u00f3pez Atxurra Petronorreko presidenteak, Francisco Javier Zubiaur Etniker Euskalerria Taldeen ordezkariak eta Igone Etxebarria Labayru Fundazioaren zuzendariak.\r\n\r\nEuskal Herriko Atlas Etnografikoa euskal kultura eta bizimoduari buruzko ikerketa da, hainbat gai batzen ditu zortzi liburutan. Ikerketaren eduki osoa webgune bakar batean jaso da, lan honen emaitza kontsultatu nahi duen orok informazioa eskuragarri izan dezan sarean. Lan honek Euskal Herriko ondare kulturala hobeto ezagutzeko aukera emango du.\r\n\r\n<strong>40 urtetan egindako lanaren digitalizazioa <\/strong>\r\n\r\nOrain arte Euskal Herriko Atlas Etnografikoa liburu euskarrian zabaldu da. Labayru Fundazioaren eta Petronor enpresaren arteko lankidetza hitzarmenaren ondorioz, ordea, zortzi liburuak digitalizatu egin dira, liburuki guztiak batera egon ahal izateko, eta gaien kontsulta eta bilaketak errazteko. Horretarako, webgune bat sortu da: <a title=\"\" href=\"https:\/\/atlasetnografico.labayru.eus\/index.php\/Main_Page\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">atlasetnografico.labayru.eus<\/a>.\r\n\r\nTestua osorik gaztelaniaz badago ere, kapitulu eta atal garrantzitsuenen sarrerak hiru hizkuntzatan itzuli dira: ingelesez, frantsesez eta euskaraz. Proiektuaren digitalizazioak lau helburu nagusi ditu:\r\n\r\n\u25cf Euskal Herriko ondarearen erreferentziazko bilduma bilakatzea.\r\n\u25cf Hezkuntzarako baliagarri izatea ondareari buruzko transmisioa bideratzeko.\r\n\u25cf Euskal Herriko bizimodua, sinesmenak eta ohiturak modu erraz batean zabaldu\r\neta kontsultatzeko ataria izatea.\r\n\u25cf Eta, azkenik, euskaldunon ondarea eta izaera mundura zabaltzea.\r\n\r\n<strong>XX. mendean Jos\u00e9 Miguel de Barandiaranek abiatutako egitasmoa, 2022ra ekarri da <\/strong>\r\n\r\nEuskal Herriko Atlas Etnografikoa\u00a0Jos\u00e9 Miguel de Barandiaran lantzen hasi eta Etniker Taldeek Araban, Bizkaian, Gipuzkoan, Iparraldean eta Nafarroan egindako ikerketa da. Honen helburua XX. mendeko bizimodu tradizionala jasotzea izan da, gero, gizarteari transmititzeko eta edonoren eskura jartzeko.\r\n\r\nIkerketa hau 70eko hamarkadaren hasieran abiatu zen. Industrializazioak eraginda, bizimodu tradizionalean aldaketa handia gertatu zela eta, ordura arteko bizimoduaren berri jasotzeko helburuarekin sortu zen egitasmoa. Harrezkero 100 ikertzailek baino gehiagok parte hartu dute ikerketan. Bertatik, 8 liburu tematiko, 8.000 orrialde eta 2.000 irudi inguru argitaratu dira.\r\n\r\nEuskal Herriko Atlas Etnografikoak gai hauek jorratu ditu: Elikadura (1990, 2. arg. 1999), Haur jolasak (1993, 2. arg. 2005), Heriotza ohikuneak (1995), Ohikuneak jaiotzatik ezkontzara (1998), Abeltzaintza eta artzaintza (2000), Herri medikuntza (2004), Etxea eta familia (2011) eta Nekazaritza (2018).\r\n\r\n<strong>Zortzi liburutan antolatutako bizimoduen, sinesmenen eta ohituren bilduma oparoa<\/strong>\r\n\r\n<strong>\u2022 Elikadura:<\/strong> Liburuki honetan etxeko elikadurari heltzen zaio, hainbat testuinguru kontuan hartuta: familia, etxea, alderdi erritualak, ospakizunak eta bizimodua. Familiako elikadura tradizionala eta XX. mendean etxeko jateko jenero eta ohituretan izandako aldaketak aztertzen dira bereziki.\r\n\r\n<strong>\u2022 Haur jolasak:<\/strong> XX. mendean zehar lurralde osoan umeek egindako zortziehun haur-jolas baino gehiago deskribatzen dira liburuki honetan, horietako asko belaunaldiz belaunaldi transmitituak. Gainera, telebistaren, bideo-jokoen eta abarren zabalkundeak ekarritako aldaketak ere jaso dira.\r\n\r\n<strong>\u2022 Heriotza ohikuneak:<\/strong> Tomo honek etxeko hileta-errituak aztertzen ditu: heriotzaren iragarpenak, hilzorian dagoena zaintzea, gorpua etxean dagoen bitartekoak, hil ostekoak (mezak, dolua, lutua, familia elkartzea\u2026).\r\n\r\n<strong>\u2022 Ohikuneak jaiotzatik ezkontzara:<\/strong> Lan honek bizitzako errituen hiru atal nagusi batzen ditu:\r\n\r\n<em>o Jaiotza eta haurtzaroa:<\/em> haurren jatorriari buruzko sineskerak, erditzea, bularra ematea, bataioa, umezaroko jolasak, eskola-aldia.\r\n\r\n<em>o Gaztaroa:<\/em> gazteen arteko harremanak, erromeriak eta herriko jaiak elkartzeko topaleku, mutilen soldadutza.\r\n\r\n<em>o Ezkontza:<\/em> nobio-nobien arteko harremana, ezkontza bera, oinordekoen ezkontzaren gorabeherak, arreoa, dotea, ezteia\u2026\r\n\r\n<strong>\u2022 Abeltzaintza eta artzaintza:<\/strong> Liburuki honen hasieran animalia arraza desberdinak aztertzen dira, behiak eta ardiak bereziki. Gainera, animalien hazkuntza tradizionala ikertzen da, isurialde atlantikoa eta mediterraneoa bereiziz. Artaldeak mendira eroatea, herri-basoak, ermandadeak ere landu dira. Horrekin batera, esnea jaistea, gazta egitea, feriak eta artzainen bizimodua. Erleak ere aztertzen dira.\r\n\r\n<strong>\u2022 Herri medikuntza:<\/strong> Lana hasteko herri-pentsaeran gorputza ulertzeko modua aipatuta, beste hainbat jakingarri batu dira: sukarra; artikulazioetako, giharretako eta arnasketako minetarako oinarrizko erremedioak; azaleko, odoleko eta gainerako gaixotasunak zelan zaindu izan diren; begizkoaren eragina; ermita eta santutegi jakinen gaineko sineskerak eta abar.\r\n\r\n<strong>\u2022 Etxea eta familia:<\/strong> Bi gai zabal jorratzen dira liburuki honetan, etxea eta familia hurrenez hurren. Etxea ez da eraikin hutsa, bizitzaz betea baino, familia baten bizilekua. Batez ere nekazaritza- eta abeltzaintza-bizimoduari lotutako landetxe tradizionala deskribatzen da, baina hiriguneetako etxeak (hiribilduetakoak eta arrantzale-etxeak) ere kontuan hartu dira.\r\n\r\nFamiliari dagokionez, lehen zabala izaten zen, gehienetan hiru belaunaldi etxe berean bizi zirela. Bakoitzaren zereginak, ardurak eta pisua antzera antolatu izan dira gehienetan. Oinordekotza, etxe barruko egitekoak, etxeko heziketa eta transmisioa familiari eta etxeari lotuta aztertu dira.\r\n\r\n<strong>\u2022 Nekazaritza:<\/strong> Ikerketa honetan nekazaritza tradizionala eta XX. mendeko azken hamarkadetatik aurrera bizi izan diren aldaketak aztertu dira, kasurako nekazaritzako egutegia, lurra prestatzea, ereitea, batzea eta gordetzea. Belarrak eta ganaduen jatekoak atal berezia osatzen dute. Fruta-arbolak, olibondoak eta mahastiak beren-beregi eta zabal landu dira.\r\n\r\nHorrez gainera, erremintak, sororako tresnak, neurriak eta abar hartu dira kontuan. Mekanizazio gero eta handiagoaren eragina ere jasota dago.\r\n\r\n<strong>Ekimenak erakundeen eta Petronor enpresaren babesa izan du<\/strong>\r\n\r\nEuskal Herriko Atlas Etnografikoa proiektua martxan jarri zenetik finantzaziorako hainbat ekarpen izan ditu, erakundeetatik batez ere. Denboran luzaroen lagundu izan dute Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Nafarroako Gobernuak. Horrez gainera, beste laguntza puntual batzuk izan dira, batez ere liburuen argitalpenetarako (Akitaniako Lurralde Kontseilua, BBK Fundazioa, HAZI, Arabako Foru Aldundia\u2026).\r\n\r\nAzkenik, Petronorrek babestu du (2017-2019) liburuki guztiak digitalizatzea eta sarean batuta zabaltzea.","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<strong>-XX. mendeko bizimodua erakusten duen 40 urte baino gehiagoko ikerketa oparoa sarean da. Euskal Herriko ondarea ulertzeko eta ezagutzeko aukera ematen du, adituen nahiz interesdunen eskura jarriz.<\/strong>","protected":false},"author":5,"featured_media":69012,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[104],"tags":[113,116,120],"class_list":["post-68997","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-prentsa-oharrak","tag-babesa","tag-ingurunea","tag-petronor"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v24.7 - https:\/\/yoast.com\/wordpress\/plugins\/seo\/ -->\n<title>Euskal Herriko Atlas Etnografikoa, bizimodu tradizionala jasotzen duen ikerketa, euskarri digitalera ekarri da<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2022\/02\/euskal-herriko-atlas-etnografikoa-bizimodu-tradizionala-jasotzen-duen-ikerketa-euskarri-digitalera-ekarri-da\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Euskal Herriko Atlas Etnografikoa, bizimodu tradizionala jasotzen duen ikerketa, euskarri digitalera ekarri da\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"-XX. mendeko bizimodua erakusten duen 40 urte baino gehiagoko ikerketa oparoa sarean da. Euskal Herriko ondarea ulertzeko eta ezagutzeko aukera ematen du, adituen nahiz interesdunen eskura jarriz.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2022\/02\/euskal-herriko-atlas-etnografikoa-bizimodu-tradizionala-jasotzen-duen-ikerketa-euskarri-digitalera-ekarri-da\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Petronor\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2022-02-28T15:15:24+00:00\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2022-03-01T10:21:02+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/petronor.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/petronor-atlas-1.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"780\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"500\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Petronor User\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Petronor User\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2022\/02\/euskal-herriko-atlas-etnografikoa-bizimodu-tradizionala-jasotzen-duen-ikerketa-euskarri-digitalera-ekarri-da\/\",\"url\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2022\/02\/euskal-herriko-atlas-etnografikoa-bizimodu-tradizionala-jasotzen-duen-ikerketa-euskarri-digitalera-ekarri-da\/\",\"name\":\"Euskal Herriko Atlas Etnografikoa, bizimodu tradizionala jasotzen duen ikerketa, euskarri digitalera ekarri da\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/es\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2022\/02\/euskal-herriko-atlas-etnografikoa-bizimodu-tradizionala-jasotzen-duen-ikerketa-euskarri-digitalera-ekarri-da\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2022\/02\/euskal-herriko-atlas-etnografikoa-bizimodu-tradizionala-jasotzen-duen-ikerketa-euskarri-digitalera-ekarri-da\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/petronor.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/petronor-atlas-1.jpg\",\"datePublished\":\"2022-02-28T15:15:24+00:00\",\"dateModified\":\"2022-03-01T10:21:02+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/es\/#\/schema\/person\/fd6bd800e1733647d78fbc4108fd4a92\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2022\/02\/euskal-herriko-atlas-etnografikoa-bizimodu-tradizionala-jasotzen-duen-ikerketa-euskarri-digitalera-ekarri-da\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2022\/02\/euskal-herriko-atlas-etnografikoa-bizimodu-tradizionala-jasotzen-duen-ikerketa-euskarri-digitalera-ekarri-da\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2022\/02\/euskal-herriko-atlas-etnografikoa-bizimodu-tradizionala-jasotzen-duen-ikerketa-euskarri-digitalera-ekarri-da\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\/\/petronor.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/petronor-atlas-1.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\/\/petronor.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/petronor-atlas-1.jpg\",\"width\":780,\"height\":500,\"caption\":\"Francisco Javier Zubiaur, Lorea Bilbao, Unai Rementer\u00eda, Igone Etxebarria eta Emiliano L\u00f3pez Atxurra, gaur, Itsasmuseumean.\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2022\/02\/euskal-herriko-atlas-etnografikoa-bizimodu-tradizionala-jasotzen-duen-ikerketa-euskarri-digitalera-ekarri-da\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Euskal Herriko Atlas Etnografikoa, bizimodu tradizionala jasotzen duen ikerketa, euskarri digitalera ekarri da\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/es\/#website\",\"url\":\"https:\/\/petronor.eus\/es\/\",\"name\":\"Petronor\",\"description\":\"\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/petronor.eus\/es\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/es\/#\/schema\/person\/fd6bd800e1733647d78fbc4108fd4a92\",\"name\":\"Petronor User\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/petronor.eus\/es\/#\/schema\/person\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/b58c6f14d292556214bd64909bcdb118?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/b58c6f14d292556214bd64909bcdb118?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Petronor User\"},\"url\":\"https:\/\/petronor.eus\/eu\/author\/petronor_us\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Euskal Herriko Atlas Etnografikoa, bizimodu tradizionala jasotzen duen ikerketa, euskarri digitalera ekarri da","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2022\/02\/euskal-herriko-atlas-etnografikoa-bizimodu-tradizionala-jasotzen-duen-ikerketa-euskarri-digitalera-ekarri-da\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Euskal Herriko Atlas Etnografikoa, bizimodu tradizionala jasotzen duen ikerketa, euskarri digitalera ekarri da","og_description":"-XX. mendeko bizimodua erakusten duen 40 urte baino gehiagoko ikerketa oparoa sarean da. Euskal Herriko ondarea ulertzeko eta ezagutzeko aukera ematen du, adituen nahiz interesdunen eskura jarriz.","og_url":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2022\/02\/euskal-herriko-atlas-etnografikoa-bizimodu-tradizionala-jasotzen-duen-ikerketa-euskarri-digitalera-ekarri-da\/","og_site_name":"Petronor","article_published_time":"2022-02-28T15:15:24+00:00","article_modified_time":"2022-03-01T10:21:02+00:00","og_image":[{"width":780,"height":500,"url":"https:\/\/petronor.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/petronor-atlas-1.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Petronor User","twitter_misc":{"Written by":"Petronor User","Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2022\/02\/euskal-herriko-atlas-etnografikoa-bizimodu-tradizionala-jasotzen-duen-ikerketa-euskarri-digitalera-ekarri-da\/","url":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2022\/02\/euskal-herriko-atlas-etnografikoa-bizimodu-tradizionala-jasotzen-duen-ikerketa-euskarri-digitalera-ekarri-da\/","name":"Euskal Herriko Atlas Etnografikoa, bizimodu tradizionala jasotzen duen ikerketa, euskarri digitalera ekarri da","isPartOf":{"@id":"https:\/\/petronor.eus\/es\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2022\/02\/euskal-herriko-atlas-etnografikoa-bizimodu-tradizionala-jasotzen-duen-ikerketa-euskarri-digitalera-ekarri-da\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2022\/02\/euskal-herriko-atlas-etnografikoa-bizimodu-tradizionala-jasotzen-duen-ikerketa-euskarri-digitalera-ekarri-da\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/petronor.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/petronor-atlas-1.jpg","datePublished":"2022-02-28T15:15:24+00:00","dateModified":"2022-03-01T10:21:02+00:00","author":{"@id":"https:\/\/petronor.eus\/es\/#\/schema\/person\/fd6bd800e1733647d78fbc4108fd4a92"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2022\/02\/euskal-herriko-atlas-etnografikoa-bizimodu-tradizionala-jasotzen-duen-ikerketa-euskarri-digitalera-ekarri-da\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/petronor.eus\/eu\/2022\/02\/euskal-herriko-atlas-etnografikoa-bizimodu-tradizionala-jasotzen-duen-ikerketa-euskarri-digitalera-ekarri-da\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2022\/02\/euskal-herriko-atlas-etnografikoa-bizimodu-tradizionala-jasotzen-duen-ikerketa-euskarri-digitalera-ekarri-da\/#primaryimage","url":"https:\/\/petronor.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/petronor-atlas-1.jpg","contentUrl":"https:\/\/petronor.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/petronor-atlas-1.jpg","width":780,"height":500,"caption":"Francisco Javier Zubiaur, Lorea Bilbao, Unai Rementer\u00eda, Igone Etxebarria eta Emiliano L\u00f3pez Atxurra, gaur, Itsasmuseumean."},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/2022\/02\/euskal-herriko-atlas-etnografikoa-bizimodu-tradizionala-jasotzen-duen-ikerketa-euskarri-digitalera-ekarri-da\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Euskal Herriko Atlas Etnografikoa, bizimodu tradizionala jasotzen duen ikerketa, euskarri digitalera ekarri da"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/petronor.eus\/es\/#website","url":"https:\/\/petronor.eus\/es\/","name":"Petronor","description":"","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/petronor.eus\/es\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/petronor.eus\/es\/#\/schema\/person\/fd6bd800e1733647d78fbc4108fd4a92","name":"Petronor User","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/petronor.eus\/es\/#\/schema\/person\/image\/","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/b58c6f14d292556214bd64909bcdb118?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/b58c6f14d292556214bd64909bcdb118?s=96&d=mm&r=g","caption":"Petronor User"},"url":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/author\/petronor_us\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68997","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=68997"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68997\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":69000,"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68997\/revisions\/69000"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/69012"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=68997"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=68997"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/petronor.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=68997"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}