Lehengoak

Fair Saturday 2017
- Azaroaren 24(e)tik Azaroaren 25(e)ra
- Bilbao Arena
Fair Saturday 2017
- Azaroaren 24(e)tik Azaroaren 25(e)ra
- Bilbao Arena
Mundu osoko 100 hiri inguruk parte hartu zuten Fair Saturday deritzon ekimen sozio-kulturalean. Kulturaren laguntzaz kausa sozialak babestea da Bilbon 2014an sortutako ekimen honen helburua; adibidez, gizarte-bazterketa arriskuan dauden umeei laguntzea.
Bilbon antolatuko ziren ekitaldi guztien artean, garrantzitsuena Mikis Theodorakis konpositorearen “Zorba el Griego” balletaren eszenaratzea izan zen, Igor Yebra dantzari bilbotarraren eskutik eta Bilbao Arenako oholtza gainean 200 artista baino gehiago bilduz.


Kukai Dantza “Lotuneak”
- Otsailak 3
- Meatzari Aretoa, Muskiz
Kukai Dantza “Lotuneak”
- Otsailak 3
- Meatzari Aretoa, Muskiz
Kukai Dantza Taldeak, 2017ko Dantza Sari Nazionalak, “Lotuneak” ikuskizuna eskainiko du, Muskizko Meatzari Aretoan, Petronorren babesaz.
"Lotuneak" proiektu integratzaile honek, dantzaren eta musikaren bitartez, artista-sorta zabala batuko du.


Ate irekien jardunaldiak asteazkenero Petronorren
- Martxoaren 5(e)tik Abenduaren 31(e)ra
- Petronor findegia
Ate irekien jardunaldiak asteazkenero Petronorren
- Martxoaren 5(e)tik Abenduaren 31(e)ra
- Petronor findegia
Findegia modu hurbilean ezagutarazte aldera, ate irekien kanpaina antolatuko da. Jardunaldiak enplegatuen senideei eta inguruko udalerrietan, Abanto-Zierbenan, Muskizen eta Zierbenan, bizi diren pertsonei daude zuzenduta.
Informazio gehiago Partekatu

Antton Valverderen kontzertua
- Apirilak 20
- Abanto-Zierbenako Kultura Etxean
Antton Valverderen kontzertua
- Apirilak 20
- Abanto-Zierbenako Kultura Etxean
Donostiarrak bere sorbaldan darama bizitza osoa musikari emana. Xabier Lete, Julen Lekuona, Lizardi edota Lauaxeta dira bere ibilbidea markatu duten izen garrantzitsuetako batzuk.
Informazio gehiago Partekatu

Ibilaldia 2018
- Maiatzak 27
- Santurtzi
Ibilaldia 2018
- Maiatzak 27
- Santurtzi
Batetik, berrogeita hamar urte betetzen dira Petronor sortu eta kokatu zela (1968-2018) Somorrostro deitu inguruan eta, bestetik, Ikastolen Elkarteak Santurtzin eratuko du, maiatzaren 27an, aurtengo Ibilaldia, bertako Bihotz Gaztea ikastolak esku artean duen proiektu berria finantzatzeko.
Informazio gehiago Partekatu

Petronorren 50. urteurrena ospatzeko kontzertua
- Ekainak 14
- Euskalduna Jauregia
Petronorren 50. urteurrena ospatzeko kontzertua
- Ekainak 14
- Euskalduna Jauregia
Bilboko Korala
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Obertura Op. 1, J. C. Arriaga
IX Sinfonia, L. V. Beethoven
Sopranoa: Marta Ubieta
Mezzosopranoa: Maite Maruri
Tenorra: Juan Antonio Sanabria
Baritonoa: Jochen Kupfer
Zuzendaritza: Miguel Romea


“Petronor 50 urte energiaz” erakusketa ibiltaria
- Ekainaren 15(e)tik Abenduaren 31(e)ra
- Kultura-zentroetan eta ikastetxeetan
“Petronor 50 urte energiaz” erakusketa ibiltaria
- Ekainaren 15(e)tik Abenduaren 31(e)ra
- Kultura-zentroetan eta ikastetxeetan
“Petronor, 50 urte energiaz” erakusketa honen bitartez, bisitariek plantak mende erdi honetan bete dituen etapa desberdinak eta gaineratuz joan den berrikuntza teknologikoak ezagutu ahal izango dituzte.
Erakusketa ibiltaria denez gero, eskaera egiten duten kultura-zentroetan eta ikastetxeetan izango da ikusgai datozen hilabeteotan.


Bravo3 Repsol taldearen aire akrobazien erakustaldia
- Uztailak 13
- La Arena hondartza, Muskiz
Bravo3 Repsol taldearen aire akrobazien erakustaldia
- Uztailak 13
- La Arena hondartza, Muskiz
Repsolen hegaldi akrobatikoko taldeak erakustaldia eskainiko du Zierbenako La Arena hondartzan, 18.00etatik 20.00atara bitartean.
Hamarkadatik gorako esperientzia dutela, Bravo3ko pilotuek aire-ikuskizun aparta eskainiko dute bi hegazkin txikiren laguntzaz, bertaratutakoak zur eta lur utziko dituzten hegaldi zirraragarriak osatuz.


“68aren Ostean” erakusketa handia
- Urriaren 7(e)tik Apirilaren 28(e)ra
- Bilboko Arte Ederren Museoa
“68aren Ostean” erakusketa handia
- Urriaren 7(e)tik Apirilaren 28(e)ra
- Bilboko Arte Ederren Museoa
68aren ostean. Artea eta praktika artistikoak Euskal Herrian, 1968-2018 izenburupean, Euskal Herriko artearen ikuspegi zabal eta ezezaguna egongo da ikusgai, museoaren eraikin modernoan, 2018ko azarotik 2019ko apirilera arte, Petronorren bilakaera historikoaren kokaleku den eskualdearen historia ekonomiko eta industrialarekin batera joan dena.
Erakusketak 1968. urte enblematikoan izango du abiaburua, Gaur taldea sortu eta bi urtera, orduan berrogeiko hamarkadan jaiotako euskal artisten belaunaldi berri bat azaldu baitzen eszena artistikoan, Euskal Eskolako taldeetako kide beteranoekin batera jarduteko, eta gaurdaino iritsiko da, egungo sortzaileen esperientzia artistikorik berrienekin.


Fair Saturday 2018
- Azaroak 24
- Bilbo
Fair Saturday 2018
- Azaroak 24
- Bilbo
Kulturaren bitartez etorkizuna eraikitzeko helburuarekin Bilbon jaio den kultura globaleko mugimendua.
Informazio gehiago Partekatu

“XXI. mendeko hiriak mugitzen” biltzarra
- Otsailaren 20(e)tik Otsailaren 21(e)ra
- Bilbo
“XXI. mendeko hiriak mugitzen” biltzarra
- Otsailaren 20(e)tik Otsailaren 21(e)ra
- Bilbo
Petronorrek eta Bilboko Udalak “XXI. mendeko hiriak mugitzen” izenburua daraman mugikortasun iraunkorrari buruzko nazioarteko biltzarra antolatuko dute. Bi egunetan, hiri iraunkorragoen garapenak dakartzan erronkak aztertu eta hiri-mugikortasuna, energia garbiak eta digitalizazioa ardatz dituzten etorkizuneko aukerak eta esperientziak partekatuko dira.
Informazio gehiago Partekatu
Beste ekimen batzuk

2018ko egutegia: 50 urte, 12 hilabetetan
- Mende erdiko historia, 50 urte energiaz beteta, 12 hilabetetan laburtutak
2018ko egutegia: 50 urte, 12 hilabetetan
Petronorrek 2018ko egutegi berriak kaleratu du, bere 50 urteko historia laburtzen duten 12 irudiz. Findegiaren eta inguruaren argazkiak, mende erdi honetan Lurran aztarna utzi duten hainbat une eta gertaera historikoekin batera; gizakia Ilargira heldu zenean, adibidez.


Petrolio-industriaren hiztegi eleaniztunaren sorrera
- Petronorrek eta Elhuyarrek petrolio-industriaren hiztegi eleaniztuna egingo dute.
Petrolio-industriaren hiztegi eleaniztunaren sorrera
Petronorrek eta Elhuyarrek “Petrolio Industriaren Hiztegi Eleaniztuna” sortuko dute. Interneten kontsultak egiteko aplikazio eleaniztun berriak sektore honekin loturiko 300 definizio tekniko eta 1.500 kontzeptu espezializatu inguru bilduko ditu, sailen arabera antolatuta, eta honako lau hizkuntza hauetan: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa.


Juan Luis Goenaga margolariari buruzko liburuaren argitalpena
- Petronorrek "Juan Luis Goenaga" izenburuko liburua argitaratuko du margolari donostiarraren bizitza eta lana errepasatzeko.
Juan Luis Goenaga margolariari buruzko liburuaren argitalpena
Petronorrek "Juan Luis Goenaga" izenburuko liburua argitaratuko du margolari donostiarraren bizitza eta lana errepasatzeko. Mikel Lertxundiren testuak bilduz, liburua euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz argitaratuko da, Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendaria den Miguel Zugaza arte-historialari eta museografo ospetsuaren hitzaurreaz.
Liburua 2018ko urrian editatu eta plazaratuko da.


Euskal Herriko Etnografi Atlasaren digitalizazioa
- Petronorrek eta Labayru Fundazioak aita Barandiaranen Euskal Etnografi Atlasa digitalizatzea hitzartu dute.
Euskal Herriko Etnografi Atlasaren digitalizazioa
Labayru Fundazioak eta Petronorrek Euskal Herriko Etnografi Atlasa digitalizatzea ahalbidetuko duen hitzarmena sinatu dute.
Hitzarmen honi esker, euskal herritarron bizimodu, sinesmen eta ohitura desberdinei buruzko informazio-bolumen handi bat kontsultatu ahal izango dugu Internet bidez. Etniker Euskalerria Departamentuen barruan federatutako 100 ikertzailek baino gehiagok landu dute corpus hau, 40 urtetan baino gehiagotan.


Urteurrenaren puzzlea
- Petronorrek findegiaren puzzlea kaleratu du
Urteurrenaren puzzlea
50. urteurrena dela eta, antolatuko diren ekintzetan banatuko da eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako auzokideek, nahi izatekotan, emailez eskatu dezakete, prentsa@petronor.com postan, bere izen abizenak eta helbidea aipatuz.
Informazio gehiago Partekatu