Page 21 - INFORME 2023 TXOSTENA
P. 21
Inbertsioa: I+G proiektuak 03
INBERTSIOA
”
2023an 9M € bideratu dira I+G
proiektuetarako.
Nabarmendu behar da IRIA proiektua abian jarri dugula. Ekimen hori, REPSOL S.A.
(REPSOL), PETRÓLEOS DEL NORTE S.A. (PETRONOR) eta TRADIA TELECOM S.A.
konpainiei esker gauzatu da, eta Europar Batasunak finantzatu du NextGenerationEU
funtsen bidez. IRIA proiektuari esker, 5G sare pribatua izango dugu industria-esparruan,
zenbait erabilera-kasu zabaltzen laguntzeko, hala nola robotak, urruneko laguntza aditua
edo konektatutako gailu pertsonala. Horrez gain, konpainiaren eraldaketa digitalean
aurrera jarraituko dugu.
Bestalde, PRESTAMAR proiektua (amarraduren egonkortasunaren iragarpena) soluzio
berritzaile ez-intrusiboa izango da gure itsas terminalean erabakiak hartzen laguntzeko,
eta portuko eragiketak modu azkar, eraginkor eta iraunkorrago batean egiteko zama-
lanak egiten diren bitartean. Proiektu hori Ports 4.0 kapital funtsak finantzatu du,
Espainiako Portuek eta Espainiako Portu Agintaritzek erabiltzen duten berrikuntza ireki
korporatiboaren eredua dena.
Hidrogenoaren eta ekonomia zirkularraren esparruan, aurrera egiten jarraitu dugu
I+G+Dko 5 proiekturen eta Europako proiektu baten garapenean.