Page 25 - INFORME 2023 TXOSTENA
P. 25
Pertsonak 07
PERTSONAK
Ekimen
Garrantzitsuak 2023an
• Liderren eskola martxan jartzea erdi-mailako arduradunei.
Horri esker, haien rola sustatu da, ahaldunduz, jabetuz, eta
erreferentziako lan-arloan taldeak kudeatzean dauden tresna
eta murrizketen ezagutzan sakonduz.
• Petronorren II Berdintasun Plana argitaratzea, aniztasunaren
integrazioa bultzatzeko eragile gisa. 2023An zenbait tailer egin
dira langile guztiekin, gaian kontzientziatzeko eta haren aurrean
sentikor agertzeko.
• Lan-harremanak egonkortzea, XVIII Hitzarmen Kolektiboa
sinatuz. Hor, baldintza ekonomikoen hobekuntzaz gain,
kontratazio finkoaren igoera ere jasotzen dira. Beste onura
batzuen hobekuntza eta bateratze-neurriak ere arautzen ditu,
hala nola telelana edo ordutegi-malgutasuna.
• Irteera plana, elkarrekin adostuta 63 urteko pertsonentzat.
Plana belaunaldi aldaketan laguntzen ari da, eta 2023an 18
pertsonak utzi dute enpresa.