Page 23 - INFORME 2023 TXOSTENA
P. 23
Kalitatea 05
KALITATEA
Petronor murgilduta daogen eraldaketa prozesuaren barruan, Kudeaketa Hobetzeko Arloa
sortu da 2023an, etengabeko hobekuntza-ekimena garatzeko eta koordinatzeko
erakundearen maila guztietan.
Horrez gain, ONELAB eraldaketa proiektua ere abian jarri dugu, finketa eta kimikako zazpi
laborategiekin batera. Erakunde berriaren helburua da efizientzia eta malgutasuna
hobetzea lan egiteko moduan, eta kostu/kalitate ratioa murriztea. Horretarako, eskari
analitikoa asetzeko modua eraldatuko dugu.
ONELAB ereduak sinergiak, lankidetza eta komunikazio eraginkorra maximizatzen ditu
laborategi guztien artean, besteak beste, baliabideak, esperientziak eta ezagutzak
partekatuz, eta prozesuen estandarizazioa eta langileen trebakuntza sustatuz. Eraldaketa
hori, eragiketen bikaintasunaren, digitalizazioaren eta prozesuen automatizazioaren bidez
lortzen da.
Kalitate-kudeaketako sistemaren ziurtagiria berritu da aurten, ISO 9001:2015 Arauan
oinarritutakoa, AENOR erakunde ziurtagiri-emaileak egindako auditoretza gainditu
ondoren, bai eta itsas terminalean solteko zama solido eta likidoak salerosteko zerbitzu-
kalitatearen erreferentzialen gaineko auditoretza ere.
Bestalde, betun asfaltikoen ziurtagiria mantenduko dugu, CE markako eta bioerregai
jasangarrien eskemaren arabera, betiere honako eskema hauetan ezarritako betekizunei
jarraikiz: ISCC EU, ISCC PLUS eta Estatukoa (SNVS).