Archivo por autor

Uraren kalitatea “bikaina” da La Arena hareatzan

Uraren kalitatea “bikaina” da La Arena hareatzan, Muskiz inguruan zein Zierbena aldean, eta beste horrenbeste Bizkaiko hondartzarik gehienetan, hau da: Ereaga, Arrigunaga, Azkorri, Barinatxe, Atxabiribil-Arriatera, Muriola, Plentzia, Gorliz, Bakio, Aritzatxu, Laida (itsasoko partea), Laga, Ea, Ogella eta Karraspio (erdialdea) hareatzetan.
01 Ira 2018
ALBISTEAK

Serratek Euskaldunan emango duen kontzerturako, sarrera bikoitzaren zozketa

Sarrera bikoitza zozkatzen dugu, Joan Manuel Serratek Euskalduna Jauregian emango duen kontzerturako, datorren irailaren 16an, iluntzeko 19:00etan. Aukera paregabea, mende erdi luze plazarik plaza eta musikaz musika jardun duen kataluniar kantautore ospetsu hau bertatik bertara entzuteko.
31 Abu 2018
ALBISTEAK

CG6 Kogenerazio Unitateko turbinaren etenaldia

Petronorrek jakinarazi nahi du gaur arratsaldean zehar, abuztuak 29, CG6 Kogenerazio Unitateko turbina gelditzeari ekingo zaiola, mantenu lanak egin ahal izateko. Berriro abian jartzea bihar goizerako, abuztuak 30, aurreikusten da. Bitarte honetan, neurriren batean behintzat, argindarraren ekoizpena murriztuko da.
29 Abu 2018
ALBISTEAK

Turbo Expander unitatea berriro abian

Petronorrek jakinerazi nahi du, FCC unitateari dagokion Turbo Expander energia berreskuratzeko unitatea abian jartzeari ekingo zaiola gaur, arratsaldeko hiruak aldera hasita, aurreko larunbatean, hilak 25, doikuntza-operazioak egiteko geratu ostean.
28 Abu 2018
ALBISTEAK

Turbo Expander Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinerazi nahi du, FCC unitateari erantsitako Turbo Expander energia berreskuratzeko unitatea gelditzeari ekingo zaiola biharko egunean zehar, abuztuaren 25ean, doikuntza-operazioak egiteko. Ez du ekoizpenean eraginik izango.
24 Abu 2018
ALBISTEAK

La Arena hondartzako ura, “bikaina”

Atzo bertan, abuztuak 23, Bizkaiko bainu eremuen osasun-kontrolerako Eusko Jaurlaritzak egindako ikerketak ziurtatzen du La Arena hondartzaren egoera ona dela eta bertako uraren kalitatea, berriz, bikaina.
24 Abu 2018
ALBISTEAK

3. Plantako galdara berriro abian

Petronorrek jakinarazi nahi du gaur goizean zehar, hilak 23, osteguna, 3. Plantako galdara abian jartzeari ekingo zaiola, aurreko astelehenean geldiarazi zenean aurreratu bezala
23 Abu 2018
ALBISTEAK