PRIBATUTASUN POLITIKA

Petróleos del Norte, SAk interesatuei jakinarazi nahi die zer politika egin den datu pertsonalak tratatzeko eta babesteko. Zurekin harreman gardenak izan nahi ditugu, adierazten diguzun edozein datu modu seguruan biltzeko eta tratatzeko moduaren berri emanez. Horretarako, Pribatutasun Politika hau egin dugu (aurrerantzean, “Politika”), behar duzun informazioa kontsultatzeko eta izan ditzakezun zalantzak argitzeko.

Era berean, jakinarazten dizugu zure datuak datu pertsonalen babesari buruz indarrean dauden araudietan xedatutakoaren arabera tratatuko direla, eta, zehazki, Pertsona Fisikoen Babesari buruzko 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan (datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez) ezarritakoaren arabera.

Garrantzitsua da politika hau arretaz irakurtzea; izan ere, beharrezko informazioa emango dizu, datu pertsonalak ematean hautapen arrazoitua egin ahal izan dezazun.

Jakin ezazu Petróleos del Norte, S.A. enpresaren edozein programa edo jardueratan ematen dituzun datu pertsonalen tratamendu guztiei aplikatzen zaiela politika.

Zauden herrialdeak hala eskatuz gero, politika hau toki-xedapenekin osatu ahal izango da. Politika hau ez zaie aplikatzen hirugarrenen webguneei, gure ingurunetik web esteka baten bidez eskura ditzakezunak barne.

Informazio hau baliagarria izango zaizulakoan gaude; hala ere, beste edozein alderdi argitu behar baduzu, gurekin harremanetan jartzeko aukera izango duzu.

Zer definizio ezagutu behar ditut politika hau hobeto ulertu ahal izateko?

Lehenik eta behin, dokumentu honetan aurkituko dituzun termino batzuen definizioa eman nahi dizugu:

“Datu pertsonalak”.- atala identifikatzen edo identifikagarri egiten dituen pertsona fisikoei buruzko edozein informaziori dagokio (hau da, nolabait zure identifikazioa ahalbidetzen duen edozein informaziori).

“Erabiltzailea” o “interesduna”.- atalean hirugarren interesdunen datuak ematen dizkiguzunean izan ezik, zure datuen titularra zeu zarela ulertu beharko duzu.

“Tratamenduaren erantzulea”.- tratamenduaren helburuak eta bitartekoak zehazten dituen pertsona fisiko edo juridikoa, agintaritza publikoa, zerbitzua edo beste erakunde bat.

“Tratamenduaren arduraduna”.- tratamenduaren arduradunaren kontura datu pertsonalak tratatzen dituen pertsona fisiko edo juridikoa, agintaritza publikoa, zerbitzua edo beste erakunde bat.

“Hirugarrena”.- interesduna, tratamenduaren erantzulea, tratamenduaren arduraduna eta erantzulearen edo arduradunaren agintaritzapean datu pertsonalak tratatzeko baimendutako pertsonak ez diren pertsona fisiko edo juridikoa, agintaritza publikoa, zerbitzua eta/edo erakundea.

“Hartzailea”.- datu pertsonalak komunikatzen zaizkion pertsona fisiko edo juridikoa, agintaritza publikoa, zerbitzua edo beste erakunde bat, hirugarren bat izan edo ez.

“Adostasuna”.- borondate-adierazpen aske, zalantzarik gabeko, zehatz eta informatu ororen baliokidea da; horren bidez, zure datuen tratamendua onartzen duzu, adierazpen baten bidez edo baiezko ekintza argi baten bidez.

“Datu pertsonalen tratamendua”.- datu pertsonalen edo datu pertsonalen multzoen gainean egindako edozein eragiketa edo eragiketa-multzo, prozedura automatizatuen edo automatizatu gabeen bidez egindakoak, hala nola bilketa, erregistroa, antolaketa, egituraketa, kontserbazioa, egokitzapena edo aldaketa, erauzketa, kontsulta, erabilera eta transmisio bidezko komunikazioa, bai eta hedapena edo sarbidea gaitzeko, erkatzeko edo interkonektatzeko, mugatzeko, ezabatzeko edo suntsitzeko beste edozein modu ere.

“Datuak lagatzea” o “datuak jakinaraztea”.- Pertsona fisiko edo juridiko bati, agintaritza publiko bati, zerbitzu bati edo beste erakunde bati datuak jakinaraztea, hirugarren bat izan edo ez.

“Petronor”.- Petróleos del Norte, SA enpresari buruz hitz egiteko modu laburtua, zeina, edonola ere, tratamenduaren arduraduna izango baita.

1. BA AL DU PETRONORREK DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIRIK?

Petronorrek ez du datuak babesteko ordezkaririk, ez baita legezko errekerimendua, egiten duen jarduera ez baita merkataritza-tratamendukoa, eta egiten duen datu-tratamendua bere estatutuetan jasotako helburuak eta xedeak betetzeko beharrezkoa den tratamendura mugatzen baita.

2. NOR DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?

Zure datu pertsonalak biltzen ditugun bakoitzean, zergatik eta zertarako erabiliko ditugun jakiteko behar duzun informazioa emango dizugu, baita datu horien tratamenduaren lege-oinarria, zure eskubideak eta harremanetarako datuak ere.

3. ZEIN DATU PERTSONAL TRATATZEN DITUGU ETA NOLA LORTZEN DITUGU?

Adibide gisa, honako datu pertsonal hauek landuko ditugu:

  • zuk borondatez emandakoak,
  • zerbitzua eskuratu eta erabiltzearen edo Petronorrekin duzun harremanaren ondoriozko informazioa, baita irudia ere, irudiak hartzeko aukeraren berri aldez aurretik ematen bazaizu,
  • gurekin dituzun komunikazioetatik eratorritako datuak
  • zure irudia (bideozaintzako tratamenduetan edo oihartzun publikoa duen ekitaldiren batera joaten zarenean), beti jakinarazi badizute haren irudiak hartzeko aukera duzula,
  • tratatzen ditugun datuetatik legez ondoriozta dezakegun informazioa,
  • zure nabigazioari dagozkionak gure webgunean, IP helbidea edo cookieen edo antzeko gailuen ondoriozko informazioa barne (horri buruzko xehetasun gehiago lor ditzakezu gure webguneko cookieen politikan),
  • sare sozialetan dituzun profilei dagozkienak,
  • jendeak eskuragarri dituen iturrietan eskuragarri egoteagatik legez eskura genezakeen informazioa,
  • hirugarrenei buruz ematen diguzun informazioa, interesdunen baimena jaso ondoren,
  • hirugarren pertsonek ematen dizkigutenak zure adostasunaren aurretik edo legezko oinarri bat dagoenean

4. ZERTARAKO ETA ZER LEGITIMAZIOREKIN TRATATZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?

1. Petronorren edozein programatan izena emateko eskaera kudeatzea

Gure programetan parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik erregistratzea; horretarako, programaren arabera behar-beharrezkoak diren datuak eskatuko dizkizugu, eta erregistratzeko unean ematen dizugun informazioaren arabera tratatuko ditugu. Gogoratu behar baduzu, gure politikan kontsulta dezakezu edo kontsulta bat helaraz diezagukezu.

Zure erregistro-eskaera eta erregistratzean erakusten duzun baimena dira tratamendurako gaitzen gaituzten legezko oinarriak.

2. Gurekin dituzun harremanak kudeatzea

Zure datu pertsonalak tratatzen ditugu, batez ere, gurekin edo Petronorri edozein modutan lotutako erabiltzaile edo interesdunarekin dituzun harremanak kudeatzeko, bai eta helarazten dizkiguzun kexa, zalantza, galdera edo iradokizunei erantzuteko ere.
Harremana bera betearaztea da tratamendurako gaitzen gaituen legezko oinarria.

3. Kontabilitate-, lege-, zerga- eta administrazio-arloko betebeharrak betetzea

Petronor behartuta dago kontabilitate-, lege-, zerga- eta administrazio-arloetan indarrean dagoen araudia betetzera. Legezko betebeharrak betetzeko beharrezkoa den neurrian tratatuko ditugu zure datuak.

Tratamendu hau jasotzeko legezko oinarria legea betetzea da.

4. Erabiltzailearentzako arreta-zerbitzuen kudeaketa

Zurekin ditugun harremanetan, gure harremanetarako datuak, posta arrunta, telefonoa eta/edo posta elektronikoa aurkituko dituzu, edozein iradokizun, kexa edo kontsulta egin nahi baduzu.

Erabiltzailearen/boluntarioaren/abarren arretarako gure zerbitzura jotzen baduzu gaitutako edozein bide erabiliz, zure datuak tratatuko dira zure eskaerari erantzun ahal izateko.

5. Zure nabigazio-ohiturak aztertzea

Gure on-line inguruneetan nabigatzearen ondoriozko datuak gure cookieen politikan jasotakoaren arabera tratatuko ditugu, zure nabigazioa aztertzeko, zure eskaintza pertsonalizatzeko eta gure on-line zerbitzuak eta edukiak hobetzeko.

Tratamendu hori egiteko legitimatzen gaituen oinarria zure baimena da.

6. Ekitaldiak

Petronorrek antolatutako edo sustatutako ekitaldiren batera gonbidatzen edo apuntatzen diren pertsonen kudeaketa ere Petronorrek egin dezakeen tratamenduetako bat da. Ekitaldien kasuan, baliteke Petronorrek haren irudiak hartzea jendaurrean zabaltzeko, eta interesatuari horren berri emango zaio, ekitaldira joateari uko egin edo bere eskubideak baliatu ahal izan ditzan.

Interesdunaren adostasuna da kasu honetan zure datuak tratatzeko gaitzen gaituen legezko oinarria.

5. NOLA TRATATZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?

Zure datuak aplikatu beharreko araudian ezarritakoaren arabera tratatzeko konpromisoa hartzen dugu, eta, bereziki, eskura ditugun datuak tratatzeko, segurtasun-maila egokia bermatzeko neurri tekniko eta antolamendu-neurri egokiak aplikatuz, betiere tratamendu-sistemen eta -zerbitzuen konfidentzialtasuna, osotasuna, eskuragarritasuna eta erresilientzia iraunkorra bermatuz.

6. ZEIN HARTZAILERI JAKINARAZIKO ZAIZKIO ZURE DATUAK?

Zure datu pertsonalak legez lagatzea edo jakinaraztea aurreikusten dugunean, datu horiek jasotzen ditugun unean jakinaraziko dizugu hartzaile-kategoriari edo -identitateari buruzko informazioa, hala nola:

  • Legezko betebeharragatik zure datuak jakinarazi behar dizkiegun hirugarrenak, adibidez, agintari administratibo fiskalak edo gizarte-segurantza.
  • Zure datuak partekatu behar ditugun hirugarrenak, kolektibo jakin bateko kide zarela egiaztatzeko, kolektibo horrekin duzun loturaren ondorioz parte hartu ahal izateko.
  • Harremanaren oinarrizko helburuak betetzeko zure datuak jakinarazi behar dizkiegun hirugarrenak.
Azkenik, jakinarazten dizugu harremanak ditugula zerbitzu jakin batzuk ematen dizkiguten hornitzaileekin. Hornitzaile horiek zure informazioa eskuratu ahal izango dute, baina tratamenduaren arduradun gisa tratatuko dute, guk zure datuen tratamenduan aplikatzen ditugun berme berberekin.

Jakinarazten dizugu Petronorrek Europar Batasuneko lurraldera mugatzen dituela datu pertsonalen tratamenduak, eta Europar Batasunetik kanpo sartzen bada gure tratamendu-arduradunen batetik, horren berri emango genizuke politika honen bidez.

7. Zenbat denboran gordetzen ditugu zure datu pertsonalak?

Kasu bakoitzean, tratamenduaren iraupenaren berri emango dizugu, nahikoa izango baita zurekin eta dagozkion agintariekin ditugun betebeharrak betetzeko. Nolanahi ere, ematen dizkiguzun datu pertsonalak zurekin ditugun harremanak irauten duen bitartean gordeko dira, baldin eta datu horiek ezabatzea eskatzen ez baduzu. Ondoren, eta hala badagokio, erantzukizun penalak, zibilak, merkataritzakoak eta/edo administratiboak preskribatzen diren bitartean blokeatuta eduki ahal izango ditugu.

8. Zer eskubide dituzu datuak ematen dizkiguzunean?

Edozein unetan, zure datuen tratamenduari buruzko eskubide batzuk baliatu ahal izango dituzu. Eskubide horiek pertsona bakoitzari datxezkio, eta, beraz, ukaezinak dira. Jarraian, horiek deskribatu eta horietako bakoitza zertan datzan azalduko dizugu:

  • Sartzeko eskubidea. Eskubide hori erabiliz, zure datu pertsonalei buruz egiten dugun tratamenduari buruzko informazioa ezagutu ahal izango duzu.
  • Zuzenketa-eskubidea. Zure datuak zuzendu edo alda ditzakezu, zehaztugabeak edo osatugabeak badira, zuri buruz izan dezakegun informazioa zuzena dela bermatzeko.
  • Ezabatzeko eskubidea (edo ahazteko eskubidea). Zure datu pertsonalak ezabatzeko eskatu ahal izango duzu aurreikusitako kasuren bat gertatzen denean. Adibidez, datuen legez kontrako tratamendua, edo tratamendua edo bilketa eragin zuen helburua desagertu denean. Hala ere, zenbait salbuespen arautzen dira, eta horietan ez da bidezkoa izango eskubide hori. Adibidez, adierazpen- eta informazio-askatasunerako eskubidea gailendu behar denean.
  • Aurka egiteko eskubidea. Eskubide honen bidez, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egin ahal izango duzu: (i) zure egoera pertsonalarekin zerikusia duten arrazoiengatik, zure datuen tratamendua eten behar denean, interes legitimoa egiaztatzen ez bada, edo erreklamazioak gauzatzeko edo defendatzeko beharrezkoa ez bada, edo (ii) tratamenduaren helburua zuzeneko merkatuteknia denean.
  • Tratamendua mugatzeko eskubidea. Zure datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango diguzu datuak tratatzean (i) datuen zehaztasuna aurkaratzen denean, aurkaratze hori egiaztatzen dugun bitartean (ii) tratamendua legez kontrakoa denean, baina zure datuak ezabatzearen aurka zaudenean eta zure ordez tratamendua mugatzeko eskatzen duzunean (iii), zuk behar dituzunean erreklamazio baten kasuan (iv), bai eta zuren datuen tratamenduaren aurka egin duzunean ere interes publikoko misio bat betetzeko edo interes legitimo bat betetzeko (hori, egiaztatu egin beharko da). Kasu horietan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.
  • Eramangarritasun-eskubidea. Zure datuen eramangarritasuna formatu elektronikoan eskatu ahal izango duzu, baita beste erakunde bati transmititzeko aukera ere.
Eskubide horiek baliatzeko, Petronorrera jo dezakezu, zure datuak jasotzeko unean eskainiko zaizun helbidera, zure NANaren edo dokumentu baliokidearen kopia erantsita eta erreferentziako tratamendua adierazita.

Era berean, edozein unetan, emandako baimena ken dezakezu, egindako tratamenduaren zilegitasunari eragin gabe, aurreko paragrafoan adierazitako helbidera bidalita zure eskaera. Kasu horretan, beharrezkoa da, halaber, zure eskaerarekin batera zure NANaren kopia bat edo zure nortasuna egiaztatzen duen agiri baliokide bat aurkeztea.

Zure datuak datu pertsonalen tratamenduari buruzko araudiarekin bat ez datorren modu desegokian tratatu ditugula uste baduzu, edo zure eskubideak nola erabili ditugun kontuan hartzen ez baduzu, kontrol-agintaritzara jo dezakezu; Espainiaren kasuan, Datuak Babesteko Espainiako Agentziara www.agpd.es.

9. ZEIN DA GURE POLITIKA ADINGABEEN DATU PERTSONALEI DAGOKIENEZ?

Kasu gehienetan, Petronorrek 18 urtetik gorakoen datuak baino ez ditu tratatzen. Hala ere, kasu zehatz bat gerta daiteke, batez ere adingabeei buruzko datuak tratatzen dituen sustapen-ekintza, programa edo egintzaren batean; kasu horretan, onarpena eta baimena eskatuko zaie gurasoei edo tutoreei, adingabeak oraindik 14 urte bete ez baditu. Adingabea bazara eta ziur ez bazaude azaltzen dizugun zerbait ulertzeko orduan, eskatu laguntza gurasoei edo tutoreei.

Sare sozialen erabilerari dagokionez, gurasoek edo tutoreek beren seme-alaben Interneteko jarduera aldizka egiaztatzea eta gainbegiratzea gomendatzen dugu. Mesedez, ziurtatu zure seme-alabek ez digutela datu pertsonalik ematen zure onarpena eta baimena eskatu gabe.

Edozein unetan erabil ditzakezu zure kargura dauden 14 urtetik beherakoen eskubideak, zure legitimazioa egiaztatuz.

10. ZER GERTATZEN DA HIRUGARRENEN DATUAK EMATEN BADIZKIGUZU?

Gurekin harremanetan zauden bitartean hirugarrenen datuak ematen badizkiguzu, gogorarazten dizugu zeu zarela Petronorri datuak jakinarazteko aldez aurreko baimena lortu izanaren erantzule bakarra, kasu bakoitzean jakinarazten zaizun helburuarekin, bai eta politika honen existentziaren eta edukiaren berri eman izanaren erantzule bakarra ere.

Petronorri hirugarrenari informaziorik eta/edo baimenik ez ematearen ondorioz sor daitekeen edozein erantzukizun ez eragiteaz arduratuko zara.

11. NOLA TRATATZEN DITUGU ZURE DATUAK SARE SOZIALETAN?

Sare sozialetan gurekin harremanetan jartzen zarenean informazio pertsonala –zurea edo hirugarrenena– ez sartzea gomendatzen dizugu. Dena dela, hori gorabehera, informazio pertsonala sartzea erabakitzen baduzu, jakin ezazu zure datuak politika honen arabera tratatuko ditugula.

Zehazki, edozein sare sozialen bidez ematen dizkiguzun datuak sare sozialetan zurekin erlazionatzeko eta elkarreragiteko erabiliko dira, hobeto ezagut gaitzazun, bai eta gure jarduerak edo balioak ezagutzeko ere. Bide hori ez da egokia kexak edo iradokizunak egiteko; hala ere, sare sozialen bidez gure edozein programa edo jarduerarekin lotutako eskaera, erreklamazio, iradokizun edo kexaren bat helarazten badiguzu, jakin ezazu aztertuko dugula eta erantzun bat emango dizugula.

Tratamendu honen oinarri legitimoa gure profil sozialaren erabiltzaile-laguna edo jarraitzailea izatea da. Jakinarazten dizugu zure datuak 2 urterako tratatuko ditugula, gure profil soziala jarraitzen ez duzunean. Garrantzitsua da kontuan hartzea sare sozialen bidez gurekin elkarreraginean jardutean, sare sozialaren titularrak ezarritako erabilera-baldintzak gure kontroletik kanpo geratzen direla. Beraz, horiek ez ditu politika honen edukiak estaltzen. Zure lege-baldintzak eta pribatutasun-arauak ezagutzen dituzula eta horiekin ados zaudela ziurtatzea gomendatzen dizugu, erabiltzen jarraitu edo edozein motatako informazio pertsonala eman aurretik.

12. POLITIKAREN TERMINOAK ALDA DITZAKEGU?

Edozein unetan alda dezakegu politika hori, baina beti emango dizugu edozein aldaketa esanguratsuren berri, dagokion abisuaren bidez. Nolanahi ere, aldaketak ez dira atzeraeraginez aplikatuko, eta argitaratzen diren egunetik aurrera jarriko dira indarrean. Politika aldian behin kontsultatzea gomendatzen dizugu.

13. ZEIN DIRA ZURE ERANTZUKIZUNAK?

Ematen diguzun datu bakoitzaren erantzulea zara, datu horien egiazkotasuna, zehaztasunik eza, eguneratzea, indarraldia eta benetakotasuna, bai eta datuok erabiltzeko eta/edo tratatzeko ematen duzun baimena ere. Ematen dizkiguzun hirugarrenen datuen erantzule ere bazara, haien baimena lortu behar baituzu. Eta ez ahaztu politika hau eta egin daitezkeen eguneratzeak aldizka kontsultatzeko ardura duzula.