Archivo por autor

3. Plantako galdara-etenaldia

Petronorrek jakinarazi nahi du gaur goizean zehar, hilak 20 eta astelehena, 3. Plantako galdara bat gelditzeari ekingo zaiola. Berriro abian jartzea ostegunean egitekotan da, abuztuaren 23an. Ez du ekoizpenean eraginik izango.
20 Abu 2018
ALBISTEAK

Ez da isurketa gehiagorik egingo Barbadun ibaian

Hiru urtetik beherako epean, Muskizko HUAk (Hondakin Uren Araztegia), Petronorrek 1999az geroztik erabiltzen duen Punta Luceroren kanpoaldeko gune berean isuriko du araztutako ura. Aurrerantzean ez da isurketarik egingo Barbadun ibaian.
14 Abu 2018
ALBISTEAK

Naukas’2018, irailaren 13tik 16ra.

Naukas-en zortzigarren ekitaldia irailaren 13tik 16ra bitartean izango da aurten, Bilboko Euskalduna Jauregian, Petronorren laguntzaz, besteak beste. Euskal Herrian eratu ohi den zientzia-zabalkunderako jardunaldirik nabarmenena da segurutik.
13 Abu 2018
ALBISTEAK

Zierbena Ondarroako Banderaz jabetu… behingoz!

Ondo merezita irabazi zuen Zierbenak XXXIX. Ondarroako Bandera, larunbat arratsaldean Arrigorriko hondartzaren aurrean jolastu zen estropada estuan. Azken-azken txanpan irabazi zuten galipoek, oriotarren kaltetan.
12 Abu 2018
ALBISTEAK

Bainatu daiteke Bizkaiko hondartza guztietan

Harearen kalitatea ona da, eta bainatu daiteke, Bizkaiko 21 hondartza guztietan. Honelaxe segurtatzen du Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak abuztuaren 10ean. egindako azken kontrolak, bainu eremuen egoera zertan den neurtzeko astero egiten den azterketaren barruan.
10 Abu 2018
ALBISTEAK

Repsolen apustua Wattio euskal teknologiaren alde

Repsolek eta Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) Wattiorekin sinatu duten akordioaren arabera, bi erakundeek 1,5 milioi euroko baterako inbertsioa egingo dute domotikan espezializatuta dagoen euskal enpresa teknologiko honen kapitalean.
09 Abu 2018
ALBISTEAK