Roberto González Apellánizek “erabakigarri” iritzio dio hidrogenoari “etorkizuneko findegira begirako” bidea egiteko
Petronorreko 25/25 egitasmoaren gerente Roberto González Apellánizek “iraganeko findegitik etorkizuneko findegira” igarotzeko beharra azpimarratu zuen asteazkenean eta trantsizio horretan “hidrogenoa erabakigarria” dela iritzi zion. Gonzálezek Tecnaliak antolatutako webinar batean parte hartu zuen, ‘CO2aren atzipen eta erabilerekin lotutako aukera industrialak’ izenburupekoan.
07 Mai 2021
ALBISTEAK