EGUNGO UNITATEEN ERALDAKETA

Alargar su vida útil produciendo nuevos productos bajos en carbono

Petronorrek findegiaren egungo unitateak eraldatzea xede duten 14 proiektu gauzatzea aurreikusi du 2024-2028 aldirako, 542 milioi euroko guztizko zenbatekoarekin.

Lehen Fasea osatzen duten 4 proiektuek frogatutako teknologiak aplikatu eta unitateen koprozesatze-gaitasuna areagotzeko aukera emango dute, erregaien fabrikazioan bio jatorria duten lehengaien ehuneko handiagoa sartuz.​

Bigarren Faseko 10 proiektuek heldutasun txikiagoko teknologiak eta koprozesatze-maila altuak inplikatzen dituzte, eta % 100era igo ahal izango dute bio-produktuen eta hondakinen erabilera erregaien fabrikazioan..

Bigarren Fase honi atxikitako proiektuen artean dago polímero-mailako propilenoa % 99,5eko purutasunarekin fabrikatzea ahalbidetuko duen Unitate Berriaren eraikuntza. Produktu horrek eskaera handia du merkatuan, polimeroen ekoizpenerako lehengaitzat erabiltzen den heinean. Horretarako, 58 milioi euroko inbertsioa egingo da, findegiko produktuen dibertsifikazioa indartuz.​