INSTALAZIOAK
Petronorren findegiak urtean 12 milioi tona (MTm/urte) destilatzeko gaitasuna ahalbidetzen duen bihurketa-eskema du (Eraberritua, FCC, Biskomurrizketa eta Mild-hydrocracker).
220 hektareako azalerarekin, 894.000 m3 petrolio gordin, 1.279.000 tona lehengai, amaitutako produktuen 922 mila m3 eta bitarteko produktuen 254.600 m3 biltegiratzeko gaitasuna du.
EZAUGARRI TEKNIKOAK
Industriagune honek hiru eremu nagusi ditu:
1. eta 2. findegiak: Bi findegi tradizional eta kokizazio atzeratuko instalazio bat daude, produktuen tratamendurako dagozkien unitateak barne, baita hidrogenoa ekoizteko bi unitate eta gasolioak hutsean desulfuratzeko unitate bat ere.FMU: Kokizazio atzeratuko instalazio bat, eta PGL desulfuratu eta tratatzeko eta nafta desulfuratzeko unitate osagarriak.
Bihurketa: Hutsean destilatzeko, biskositatea murrizteko eta FCC, unitateak ditu, baita produktuen tratamendurako unitateak ere, petrolioaren deribatu astunen kopurua minimizatzeko.
ITSAS TERMINALA
Itsas-instalazioek honako elementu hauek dituzte:
- 3.000 metroko kai-muturra eta hiru atrakaleku, 500.000, 150.000 eta 50.000 tonako ontzietarako.
- 3 atrakaleku dituen pantalana; atrakaleku horietako bi 30.000 tonako itsasontzietarako dira eta bestea 3.500 tonako ontzietarako.
- Itsas-erregaia (gasolioa, fuel-olioa) biltegiratzeko andelak.
- Petrolio gordinaren ontziak deskargatzen laguntzeko ponpak.
- Lasta-uren harrera.
OLIOBIDEA
Findegia itsas-terminalarekin konektatzen duen poliduktua honako linea hauek osatzen dute:
- Propilenoa (6″-ko Ø).
- PGL (8″-ko Ø).
- Produktu bereziak (14″-ko Ø).
- 2 gasolina-olio (2 × 12″-ko Ø).
- Gasolioa (14″-ko Ø).
- Fuel-olioa (1 × 20″-ko Ø).
- Petrolio gordina (42″-ko Ø).




