INSTALAZIOAK

Petronorren findegiak urtean 12 milioi tona (MTm/urte) destilatzeko gaitasuna ahalbidetzen duen bihurketa-eskema du (Eraberritua, FCC, Biskomurrizketa eta Mild-hydrocracker).

220 hektareako azalerarekin, 894.000 m3 petrolio gordin, 1.279.000 tona lehengai, amaitutako produktuen 922 mila m3 eta bitarteko produktuen 254.600 m3 biltegiratzeko gaitasuna du.
instalaciones-atardecer

EZAUGARRI TEKNIKOAK

 
Petronor a vista de pájaro
Industriagune honek hiru eremu nagusi ditu:
1. eta 2. findegiak: Bi findegi tradizional eta kokizazio atzeratuko instalazio bat daude, produktuen tratamendurako dagozkien unitateak barne, baita hidrogenoa ekoizteko bi unitate eta gasolioak hutsean desulfuratzeko unitate bat ere.FMU: Kokizazio atzeratuko instalazio bat, eta PGL desulfuratu eta tratatzeko eta nafta desulfuratzeko unitate osagarriak.
Bihurketa: Hutsean destilatzeko, biskositatea murrizteko eta FCC, unitateak ditu, baita produktuen tratamendurako unitateak ere, petrolioaren deribatu astunen kopurua minimizatzeko.

ITSAS TERMINALA

 
terminal-maritimo-petronor
Itsas-instalazioek honako elementu hauek dituzte:
  • 3.000 metroko kai-muturra eta hiru atrakaleku, 500.000, 150.000 eta 50.000 tonako ontzietarako.
  • 3 atrakaleku dituen pantalana; atrakaleku horietako bi 30.000 tonako itsasontzietarako dira eta bestea 3.500 tonako ontzietarako.
  • Itsas-erregaia (gasolioa, fuel-olioa) biltegiratzeko andelak.
  • Petrolio gordinaren ontziak deskargatzen laguntzeko ponpak.
  • Lasta-uren harrera.

OLIOBIDEA

 
oleoducto-instalaciones-petronor
Findegia itsas-terminalarekin konektatzen duen poliduktua honako linea hauek osatzen dute:
  • Propilenoa (6″-ko Ø).
  • PGL (8″-ko Ø).
  • Produktu bereziak (14″-ko Ø).
  • 2 gasolina-olio (2 × 12″-ko Ø).
  • Gasolioa (14″-ko Ø).
  • Fuel-olioa (1 × 20″-ko Ø).
  • Petrolio gordina (42″-ko Ø).
asi-funciona-la-refineria

Honela funtzionatzen du findegiak

curiosidades

Bitxikeriak

estaciones-para-ninios

Zerbitzugunea umeentzat