SEGURTASUN KONPROMISOA

Langileen, kontratisten eta inguruko biztanleen osasuna eta segurtasuna bermatzea erabateko lehentasuna da Petronoren findegian, gizartearekin hitzartu dugun konpromisoa betetzeko funtsezko osagaia baita.

Petronorreko findegian, bada, segurtasunez eta arduratsu jokatzen dugu jarduera guztietan. Indarrean dauden lege eta araudi guztiak betetzen ditugu, baita segurtasunari buruzko nazioarteko kode zorrotzenek adierazitako jardunbide onenak ere.
 

PREBENTZIOA

Hala, lan-arriskuen nahiz industria-arriskuen prebentzioa findegiaren kudeaketa-sistema orokorrean dago aintzat hartuta, eta, prebentzio-sistema horren barruan, arriskuak ebaluatzeko zenbait prozesu, prebentzioari buruzko hainbat jardunbide eta aldian behingo zenbait kontrol gauzatzen ditugu

Instalazio, ekipamendu eta lantokiko prebentzioa

Instalazio, ekipamendu, lantoki eta lanpostuetako prebentzio nahiz zuzenketa neurriak ezartzen ditugu, lanpostuen arriskuei buruzko azterketaren emaitzak aintzat hartuta; prozesuen segurtasuna aztertzen dugu; lege-araudiak ezarritako ikuskapenak egiten ditugu; berraseguratzaileen ikuskapenak jasotzen ditugu; barneko nahiz kanpoko ikuskaritza guztiak egiten ditugu, baita programatutako ikuskapenak ere; aurreikuspenetan, prebentzioan eta zuzenketetan oinarrituta, instalazioak eta ekipamenduak mantentzeko programak garatzen ditugu; suteak hautemateko eta horiei aurre egiteko instalazioak mantentzeko programak lantzen ditugu; produktuei buruzko informazio-fitxak betetzen ditugu; osasuna zaintzen dugu; jazoera guztien ikerketatik ateratako ondorioak aplikatzen ditugu; segurtasuna zaintzeko prebentzio-behaketak egiten ditugu; eta findegiaren segurtasun eta osasun batzordeko langileen ordezkariek proposatutako segurtasun-neurriak ezartzen ditugu.

Langileen lanpostu arriskuak

Langileei beren lanpostuko arriskuen, prebentzio-neurrien eta babesaren gaineko informazioa ematen diegu, eta beren egitekoak betetzeko prestakuntza eta entrenamendua eskaintzen diegu.

Jardunbide zehatzak

Jardunbide zehatzak eskatzen dituzten eragiketak eta lanak gauzatzeko prozedurak eta argibideak ematen dizkiegu, eta horietan guztietan segurtasuna egiaztatuta dagoela bermatzen dugu.

Prebentzio-neurrien katea

Prebentzio-neurrien katean hutsik gertatuz gero suerta daitezkeen ondorioak leuntzeko larrialdi-neurriak finkatuak ditugu.

Lankide guztien osasuna

Lankide guztien osasuna zaintzen dugu Petronorreko laneko osasun-zerbitzuaren bidez.

Enpresa-jarduerak

Enpresa-jarduerak elkarrekin koordinatzen ditugu, enpresa kontratista askok baitihardute Petronorreko langileekin batera findegiko nahiz itsas terminaleko lanetan.