NOR GAREN

Etengabe eboluzioan murgilduta dagoen enpresa gara: findegitzat jaio ginen, eta eraldaketa-prozesu betean gaude enpresa multienergetikoa eta ekonomia zirkularreko Huba izateko asmoz. Etengabeko eraldaketaren eta gizarte-beharretara egokitzeko gaitasunaren adibidea gara, betiere gure ingurunean jarduera ekonomikoa bultzatu eta kalitatezko enplegua sortzearen aldeko konpromisoa errealitate bihurtzeko xedez.

Bizkaiko lurraldean sakon-sakon errotuta dagoen enpresa industrial eta energetikoa gara, bereziki Muzkizen, Abanto Zierbenan eta Zierbenan, izan ere, gure instalazioak udalerri horietan kokatuta daude, eta harro gaude bertan egoteaz. Gure ikuspegiaren osagaia da auzokide onak izatea.

Gure enpresak Repsol (85,98%) eta Kutxabank (14,02%) ditu partaide, eta 1.000 pertsonak baino gehiagok lan egiten dugu zuzenean Petronorren, eta 6.000 pertsonak baino gehiagok gurekin lankidetzan diharduten enpresen bitartez, egunero esperientzia eta ezagutza gehituz Petronor gero eta hobea izan dadin.

Gizartearen eskaerei erantzuteko etengabe eraldatzen ari den enpresa gara. Bilakaera-prozesu honetan, arrakastaz osatu dugu “lehen eraldaketa handia”, eta honi eutsi dion inbertsio-prozesu sendoak fuel-olioaren ekoizpena murriztea izan du helburu, erregai honen ingurumen-inpaktu handia gutxitzearren, baita gasolina, gasolio eta kerosenoaren ekoizpena areagotzea ere, garraiobide desberdinetan mugikortasun garbiagoa lortzeko gizarte-eskaerari erantzunez. Egun, Koke Unitatean egin den ia 1.000 milioiko azken inbertsioaren ondoren, Petronorrek zero fuel-olio ekoitziz funtziona dezake.

Enpresa konprometitua gara, 2050erako zero isurpen garbiko helburua lortzeko lan egiten duena. Petronorretik berrikuntzan eta teknologian inbertitzen dugu. Espiritu honi esker, “bigarren eraldaketa handia” abiarazi ahal izan dugu 2019aren amaieraz geroztik, izan ere, une horretan hartu zuen Petronorrek 2050ean zero isurpen garbiko enpresa izateko konpromisoa, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko gizarte-eskaerari erantzunez. Eraldaketa hau Petronor efizientzia goreneko eta zero isurpen garbiko industria multienergetikotzat jotzen duen ikuspegiaren ondorioa da, energia eta industria tarteko dituen ekosistema integratu baten erdian eratua, energia garbia, ekonomia zirkularra eta berrikuntza ardatz dituen klusterra lideratuz