PETRONORREN ZENBAKIAK
Petronor euskal ekonomia eta industriaren enpresa trakziogilea da, eta urtean batez beste 450 euskal enpresa baino gehiago kontratatzen ditu, 125 milioi euroko fakturazio metatuarekin. 1.000 langile inguru ditu, eta 6.000 lagunetik gorako zeharkako enplegua sortzen du.
2024an zergak ordaindu eta 1.374 milioi euroko diru-sarrerak eragin zizkion Bizkaiko Ogasunari, eta 2009-2024 aldian 1.959 milioi eurotik gorako inbertsioak egin ditu.
Egunean 220.000 kupel petrolio gordin (kbpd) destilatzeko gaitasuna du eta Bilboko Portuko trafiko osoaren % 40 eragiten du.







