Pikondoa

Petronor findegiaren inguruan eta ondoko mendietan zuhaitzik ugarienetariko eta ezagunenetariko bat pikondoa da, basoan zein baratz ugaritan landatuta aurki daitekeena. Pikondoa hosto erorkorrak dituen zuhaitz txiki bat da, oso adaburu handia eta irregularra duena, batzuetan biribildua, oro har adar ugari dituena. Basoko pikondoak zuhaizka forma du eta laborantzakoak, aldiz, zuhaitz itxura.




Basokoak hostoen azpiko aldea pubeszentea du eta latza du goiko aldea, hiru, lau edo bost lobulu horztun dituztenak. Horrez gain, haren loreak errezeptakulu mamitsu batean bilduta daude eta txikiak dira, bi motatakoak dira: arrak, irekiduratik hurbil daudenak eta hiru sepalo eta hiru estamine dituztenak, eta emeak, barnean daudenak eta hiru edo lau sepalo eta obulutegi bakar bat eta obulu bakarra dutenak.

Polinizazioa "Blastophaga grossorum" intsektu himenopteroaren bitartez egiten da, zeinak infloreszentziaren barruan burutzen duen metamorfosia. Intsektua bizkarraldea polenez zipriztinduta duela handik atera eta arrautzak uzteko beste sikonio batera sartzen denean gertatzen da polinizazioa.

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERAErnalkuntzaren ondoren, errezeptakulua heldu egiten da eta barruan gordetzen ditu fruituak, akenio txikiak, pipita forma dutenak, loreen hondarrek eratzen duten pulparekin nahasten direnak. Akenioak ezin dira jan eta berde edo bioleta kolorea dute.

Basoko pikondo arrek sikonioak dituzte, pikuak, androginoak, ezin direnak jan. Laborantzakoa basokoa baino handiagoa da, arbola da, haren hostoak ez dira hain latzak eta lobulu gutxiago dituzte eta infloreszentziak, gehienetan emeak izaten dira.

Fruituak oro har ernaldu gabeko loreetatik datoz (partenokarpia), hau da, pikuak eratzeko eta haiek heldutasuna lortzeko ez dute ernalkuntzarik behar, barietate partenokarpioak aukeratu baitira.

Laborantzako pikondoak enbor laburra eta lodia du, eta azal laua, gris kolorekoa. Adarrak lauak, luzeak eta gogorrak dira; eroritako hostoek utzitako markak dituzte eta basoetan altuera txikietatik ateratzen dira.

Hostoak txandakakoak dira, handiak, eta gutxitan dira osoak. Gehienetan palmeatu edo lobulatuak dira, eta hiru eta zazpi lobulu kamuts bitartean dituzte, hutsune estuez bereiziak, lodiak, larrukarak eta ile laburrak dituztenak, oso latzak.

Hamar eta hogei zentimetro inguru neurtzen dituzte eta goitik berde ilun kolorekoak dira eta azpitik berde argi kolorekoak. Nerbioak oso markatuta ditu. Peziolo luzea du, lau eta sei zentimetro bitartekoa eta zurixka edo horixka koloreko.

Loreak, sexu bakarrekoak eta oso txikiak, pedizeloa dutenak eta zurixka kolorekoak, piku izena duen errezeptakulu mamitsuaren barruan daude, bai arrak bai emeak. Lore arrak gutxiago dira eta errezeptakuluaren goiko partean daude. Emeak, ugariagoak, beste guztian. Lore maskulinoak hiru sepalo eta hiru estamine dituzte eta emeak bi estigma luzeetan bukatzen diren arrautza formadun obulutegia du. Pikondoa erraz ugaltzen da haziaren bitartez eta anduiz ongi hazten da. Adar-aldaxka eta belaunketa bidez ere landa daiteke.

Generoaren izena latinezko "ficus" hitzetik dator, arbola hori izendatzeko erabiltzen zena, eta espeziearena "Carica", "Caria"-n du jatorria, Caria Menorreko eskualdea, pikondoaren jatorria omen dena.

Azkar hazten den espeziea da, baina ez ditu urte asko irauten, zortzi eta hamar metro bitartean neur ditzake eta metro bat eta hiru metro bitarteko perimetroa du bere enborrak. 50-60 urte inguru bizi daiteke, uste denez.

218f copia

LORALDIA

Udaberrian botatzen ditu loreak eta haren fruituak, pikuak, udaren bukaeran heltzen dira. Neguak leunak direnean, zenbait pikondok beste mota batetako fruituak ere ematen dituzte, uztapikuak, partenogenesi bidez polinizatu gabe gelditu diren muturreko infloreszentziak eratzen dutenak. Hauek, arbolan gelditzen dira negu osoan zehar eta udaren hasieran heldutasuna lortzen dute.

Lurzoruaren ezaugarri mineralogikoak nahi direnak direla ere, arbola mendi-hegaletan, ibaien eta errekastoen ertzetan, labarretan, gehienbat kareharrizko haitz-tokietan eta herrietatik hurbil aurki daiteke.

Lurzoru askeetan, freskoetan, sakonetan ongi hazten dira pikondoak, itsas mailaren eta 1.200 metroko altitudearen artean daudenetan, baina gune harritsuetan ere bizi daiteke, zeinetan elikagaiak xurgatzeko sustraiak hondoratzen dituzten.

Goi tenperaturak eta lehorteak ongi jasaten ditu. Klima epeletan hobeto bizi da, baina bere sustraiek hezetasuna behar dute. Hala ere, kalte handiak eragiten dizkiote izozteek, eta zero azpitik 10 ºC-ra hil egiten da.

Litekeena da Asia Txikian jatorria izatea eta Mediterraneo inguruko espeziea da, antzinako Grezian eta Egipton landatzen zutena. Landatutako barietateak Amerikara eta Ekialde Urrunera eraman zituzten.

Erraz basati bihurtzen den arbola da eta, sarri, haren fruituak, pikuak, jaten dituzten hegaztiek sakabanatzen dute, beraz, erraz aurki daitezke hegaztiak gelditzen diren lekuetan, horma eta erlaitzetan, esaterako.

Euskadin erraz aurki daitekeen espeziea da eta lurralde osoan aurki daiteke, haren fruituak lortzeko baratzetan landatzen da eta.
 

 

BITXIKERIAK

219 hi copia

Antzina-antzinatik ezagutzen da pikondoa eta hura nola landatu. Genesis liburuan ere aipatzen da eta baita greziar zein erromatar idazleen lanetan.

Legendak dioenez, otsoak Romulo eta Remo pikondo baten itzalean elikatzen zituen eta badirudi Catón Zentsuratzaileak Erromatar Senatuari agindu ziola hirugarren gerra punikoari ekitea Kartagon bildutako piku ederrak senatarien artera botaz.