Page 30 - INFORME 2023 TXOSTENA
P. 30
Ingurunearekiko konpromisoa 08
KONPROMISOA
Ekoizpenaren etena
2023
Petronorrek urtero bere unitateetako bat gelditzen du, alde batetik,
instalazioaren mantentze-lanak egiteko, eta bestetik, inbertsio
teknologikoak egiteko. Horri esker, deskarbonizazioan aurrera egiten
jarrai dezake, eta bere jardueraren efizientzia hobetu.
2023an findegiko 2. instalazioa eten da. 57 milioi euroko inbertsioa
egin da eta 50 egun baino gehiago egon da etenda. Horrela,
instalazioen eraginkortasun energetikoa hobetzeko, biojet eta 2,5 MW-
eko elektrolizagailua fabrikatzeko eta mantentze-lanen azterketa
egiteko bideratu dira inbertsio teknologikoak.
Enpleguaren eta jarduera ekonomikoaren ikuspegitik, 27 enpresa
kontratatu dira zenbait lan egiteko, eta horietatik, 12, euskal enpresak
izan dira. Bestalde, 1.000 pertsonak baino gehiagok lan egin dute
Petronorren egunero jarduera etenda egon den bitartean, eta zenbait
egunetan, 1.200 pertsona ere bai.