Page 3 - INFORME 2023 TXOSTENA
P. 3

NEUTRALTASUN TEKNOLOGIKOAN ETA LANKIDETZAN
              OINARRITUTAKO TRANTSIZIO ENERGETIKOA
                                                                                                                                                                           AGURRAK







              Asaldaketa geopolitikoak nagusi izaten jarraitu du 2023. urtean, eta
              etorkizunaren inguruko ziurgabetasuna ere ez da nolanahikoa izan enpresetan
              estrategiak ezarri behar izan direnean. Horri guztiari, Europak, teknologiaren
              arloan lidergoa lortzeko helburuarekin, AEB eta Txinarekiko aldea murrizteko
              izan duen erronka gehitu behar zaio. Azken batean, teknologiaren eta
              industriaren arloan autonomia estrategikoaren alde egiten jarraitu nahi du.
              Hori horrela, bere etorkizunari buruzko prozesua hasi du 2023an Europar
              Batasunak, eta zientzia, teknologia, industria eta finantza arloko oinarri
              sendoak izateari lehentasuna eman dio, Europako ikuspegi federalaz baliatuz,
              AEBrekin eta Txinarekin duen harreman estua eta nazioarteko kontzertuan
              duen lidergoa berreskuratzeko.

              Testuinguru horretan, Batzordeak ezarritako trantsizio energetikoa gero eta
              hurbilago dago     neutraltasun teknologikoan oinarritutako deskarbonizazio
              batetik; trantsizio energetikorako beharrezkoak diren lehengaiak kudeatzeko
              jarrera  bateratu    batetik,  eta  trantsizio  digitalaren,  deskarbonizazio
              industrialaren eta salgaien, aireko eta itsas garraioaren premia energetikoei,
              zein segurtasunaren eta defentsaren behar energetikoei erantzuteko aukerei
              gehiago erreparatzen dien ikuspegi batetik.

              Petronor duela 8 urte konturatu zen trantsizio energetikoa eta digitala gure
              estrategian nahitaez sartu behar genituen funtsezko alderdiak zirela,
              Euskadiko industria-sisteman eragile garrantzitsu izaten jarraitzeko. Eta
              2023an, deskarbonizazioan eta ekoizpenaren hobekuntzan erabilgarri dagoen
              teknologiarik onena txertatzeko, ezarrita genuen bide estrategikoari jarraitu
              diogu. Asko dago hobetzeko oraindik, baita sakontzeko ere, teknologia
              digitalak gure ekoizpenaren balio-kate osoan integratzean eta merkatuarekin
              duten loturan batik bat.
   1   2   3   4   5   6   7   8