Page 5 - INFORME 2023 TXOSTENA
P. 5

NEUTRALTASUN TEKNOLOGIKOAN ETA LANKIDETZAN
              OINARRITUTAKO TRANTSIZIO ENERGETIKOA
                                                                                                                                                                           AGURRAK








          Lanean ari garen etorkizuneko ikuspegia ere nabarmendu nahi dut:
          Euroeskualdearena. Petronorrek lehen urratsak eman ditu horretarako,
          Euroeskualdeko industria-eragilea izateko, eta 2024an proiektu zehatza
          gauzatzea espero dut.
          Azkenik, 2023ko ekitaldiko emaitza ekonomikoaren garrantzia adierazi nahi dut,
          finantza-oinarri sendoak baditugu bakarrik ekin ahal zaiolako etorkizunari. Hori
          da gure obsesioa ere bai. Gure sektorean hainbat zailtasun daude, eta horien
          artean, bere jarduera ezarri eta produktu berriak sartzean zerga-betebeharrak
          saihestu edo betetzen ez dituzten eragileak egotea. Produktu horiek, gainera,
          nazioarteko zehapenak jaso dituzten herrialdeetatik datoz, eta ingurumen-
          arauak ez dituzte betetzen. Ez dugu inola ere onartuko zigorrik ez jasotzea.
          Gure jardueretan murgiltzera animatzen zaituztet, eta txosten hau aztertu
          ondoren, finantza-osasun sendoa daukagula egiaztatzen duten datuak ikusiko
          dituzue. Hori horrela bada ere, gure enpresa eta finantza estrategiarekin sendo
          jarraituko dugu.

          Ildo beretik, finantza-zorroztasunari inbertsio teknologikoaren aldeko apustu eta
          zorroztasuna gehitu behar dizkiogu. Horrela bakarrik berma dezakegu
          etorkizuna datozen15 urteetan. Petronorren etorkizuna guztion esku dago.


                                                               EMILIANO L. ATXURRA
   1   2   3   4   5   6   7   8   9   10