Page 8 - INFORME 2023 TXOSTENA
P. 8

Eraldaketaren eragileak


                                                                                                                                                                           AGURRAK







               Azken eragilea, errentagarritasuna da; oreka-puntua. Iraganean Petronor
               eragiketen errentagarritasunari eusteko behar besteko oreka-puntura heldu ezin
               izan zen momentuak egon ziren. Berriena COVIDa izan da, mundu guztia
               hankaz gora jarri zuena. Bat-batean mundu guztiak mugitzeari utzi zion, eta gu
               mugikortasunetik nagusiki nagusiki bizi gara. Bizipen hori gure buruan geratuko
               da betiko. Azken ziklo honetan pasatu duguna, eta nola horretarako
               prestakuntzarik onena oreka-punturik baxuena lortzea den.
               Horrekin batera, gure merkatuak babestu behar ditugu, eta horretan ari gara:
               bolumena eta kuota defendatzen. Eta beste merkatu batzuetara ere atera behar
               dugu. Horietako batzuk oso gertu ditugu, eta gure lurraldearekin mugakidea den
               Frantziako eremuan proiektu zoragarri bat ere badago. Gainera, kultura, historia
               eta nortasun-ezaugarriak partekatzen ditugu harekin. Itsasontziz zein trenez
               erraz hel daiteke, eta portuen sakonera txikia denez, kabotajerako kide egokiak
               gara askoz ere sakonera handiagoa duen gure itsas terminaletik.
               Horrekin guztiarekin, erronka izugarri bati aurre egingo diogu. Horrela, gero eta
               elkartuago dagoen talde bati itxura emango diogu, Petronorrek etorkizunari
               begira dituen erronkei aurre egiteko gai izango denari. Efizientzia, segurtasuna,
               lehiakortasuna, deskarbonizazioa eta digitalizazioa garrantzitsuak dira, proiektu
               handien zein txikiagoen bidez, protagonistak izan nahi dugun eta behar dugun                                                               JOSÉ GREGORIO LUQUE
               trantsizio energetikoan aurrera egin ahal izateko.

               Eskerrik asko.

               (Petronorren 2023ko Urteko Jardunaldian emandako hitzaldiaren laburpena)
   3   4   5   6   7   8   9   10   11   12   13