Page 6 - INFORME 2023 TXOSTENA
P. 6

Eraldaketaren eragileak


                                                                                                                                                                           AGURRAK









                                                                                                   Prozesu harrigarri baten zati aktiboa gara, trantsizio energetikoarena alegia. Gu,
                                                                                                   Petronor, aldaketa baten, eta azken batean, eraldaketa handi baten
                                                                                                   konpromisoarekin bat gatoz erabat.        Hauxe da gure ikuspegia: enpresa
                                                                                                   deskarbonizatua izan nahi dugu. Horretarako, findegia hub multi energetiko
                                                                                                   bihurtu behar dugu. Asmo handiko lana da, eta lehengaia aldatzeaz gain,
                                                                                                   azpiegiturak, produktuak eta prozesuak ere aldatzea ekartzen du horrek. Hub
                                                                                                   multi energetiko batek, hidrokarburo likidoak ekoizten dituen zentroa eskatzen
                                                                                                   du.    Hidrokarburoak fabrikatzen jarraituko dugu, eta CO2 hartzeko eta
                                                                                                   erabiltzeko zentroa egingo dugu.
                                                                                                   Dagoeneko zati bat hartzen dugu, baina askoz ere aurrerago egin behar dugu.
                                                                                                   Energia berriztagarrien soberakinak gordeko ditugu. Hor egongo gara gure
                                                                                                   beste prozesu handi batzuekin batera. Gizartearentzat arazoa diren hondakinak
                                                                                                   erabiliko ditugu, eta gu, izugarrizko azpiegitura garen heinean, prozesu berriak
                                                                                                   dituzten produktu bihurtzeko gai izango gara. Hidrogenoaren ekonomia
                                                                                                   sustatzeko zentroa izango gara, ez bakarrik ekoiztekoa.
   1   2   3   4   5   6   7   8   9   10   11