Page 37 - INFORME 2023 TXOSTENA
P. 37
Deskarbonizazio proiektuak 09
DESKARB.
EICren inaugurazioa
2023ko martxoan Ezkerraldea-Meatzaldea Teknologia Parkea abian
jarri zen, eraikin nagusia inauguratuz, Energy Intelligence Center
(EIC) zentroaren egoitza izango dena. 70 milioiko aurrekontuarekin,
hainbat proiektu estrategiko garatuko dira, hala nola Hidrogenoaren
Euskal Korridorea, eta hidrogenoko zuzeneko hornidura duen lehen
enpresa-gunea da, Petronorrek eta Nortegasek jadanik gauzatutako
hidrogenobide bati esker.
Ekitaldiko burua Iñigo Urkullu lehendakaria izan zen, eta harekin
batera, Unai Rementeria, Bizkaiko diputatu nagusia, ere izan zen. EIC,
euskal industriaren “sorlekua” izatea espero duela esan zuen. Han
kokatuko diren enpresetako ordezkari nagusiekin egon dira.
Enpresa horietako bat Petronor da, eta bere zerbitzu nagusiak
ezarriko ditu han. Horren harira, Petronorreko presidenteak, Emiliano
Lopez Atxurrak, hauxe adierazi zuen: “EIC teknologiaren eta
berrindustrializazioaren aldeko konpromisotik trantsizioari aurre
egiteko adibidea da”.