Page 34 - INFORME 2023 TXOSTENA
P. 34
Deskarbonizazio proiektuak 09
DESKARB.
BasqueEcodesign Center
Petronorren parte-hartzea
Petronorrek bat egin du Basque Ecodesign Center zentroarekin, euskal industria-
egituran ekonomia zirkularra bultzatzeko.
Basque Ecodesign Center zentroa Eusko Jaurlaritzaren eta herrialdeko konpainia
handien arteko lankidetza publiko-pribatuko aliantza da, ekonomia zirkularra
bultzatzeko.
Petronorrek aliantza horiekin bat egitea gure anbizioaren beste urrats bat da, izan ere,
enpresa garbia izan nahi dugu Karbono Emisioetan 2050. urterako. Horretarako,
enpresa-proiektuak egingo ditugu deskarbonizazioaren eta ekonomia zirkularraren
esparruan.
Astelehen honetan onartu da atxikitzea, Batzorde Estrategiko batean, non Arantxa
Tapia, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua buru izan
den. Batzordean bertan, aliantzaren barruan dauden enpresa handien lidergoaren
garrantzia nabarmendu da.
Horrela, 2024. urtea baino lehen 70 proiektu zirkular baino gehiago garatu nahi
dituen ekimenean parte hartzen duten 18 enpresei gehitu zaio Petronor, Ihobe eta
Spri erakunde publiko koordinatzaileekin batera.

