Page 35 - INFORME 2023 TXOSTENA
P. 35
Deskarbonizazio proiektuak 09
DESKARB.
Sorkuntza banatu
iraunkorra
2023an Repsolek partaidetutako Edinor enpresak Tokiko Energia Komunitateen
(TEK) ereduaren garapen ikusgarria lortu zuen. Horrela, 55 TEE sortu zituen, 284
udalerritan, 11 autonomia-erkidegotan. TEK eredua Edinorrek diseinatu zuen, eta
autokontsumo partekatu iraunkorra egitean datza, udal eraikinen estalkietan
eguzki-plaka fotovoltaikoak instalatuz.
Ereduak izandako arrakasta ikusita, 2023ko azaroan, Edinor, ordura arte
Petronorrena zena, Repsolera sartu zen, bere eredua Estatu mailan zabaltzen
laguntzeko, eta Repsolek garatzen dituen energia sorkuntza banatuko beste
proiektuekin bateratzeko. Edinorrek bere ezaugarriei eusten dio enpresa gisa, eta
Abantoko Teknologia Parkean mantentzen du egoitza, Energy Intelligence Center
zentroan.
TEK sarea aurkezteko ekitaldia,
Bilbon, 2023ko azaroan.