Page 33 - INFORME 2023 TXOSTENA
P. 33
Deskarbonizazio proiektuak 09
DESKARB.
Mineralizazio
instalazioa
Petronorrek eta O.C.O Technology bere kideak, 282.000 euroko laguntza jaso dute
mineralizazio-proiekturako, EEren Innovation Fund programaren lehen lan-
paketearekin lotuta dagoena . Programa horrek finantzazioa ematen die proiektu
berritzaileei, karbono gutxiko teknologiak garatzeko.
Zehazki, honetan datza mineralizazio proiektua: karbono negatiboko
ekoagregakinak fabrikatzeko ekoizpen instalazio bat diseinatzea eta eraikitzea,
Karbonatazio Azeleratuko Teknologia (ACT) delakoaren bidez, hiri-hondakinez
baliatuz. Teknologia horrek erraustegien hondakinen balioa handitzen du, eta
mineral karbonatatu bihurtzen ditu, Petronorreko findegian lortutako CO2
finkatuz. Ekoagregakin horiek eraikuntzaren sektorean erabiliko dira.
Proiektua amaitutakoan, karbono negatiboko agregakinen merkataritza-
ekoizpeneko lehen instalazioa izango da EBn. Aurreikuspenen arabera, 22.000 t
hondakin tratatuko ditu urtero instalazioak, eta urteko 56.000 t ekoizteko
ahalmena izango du.