20.000 argi-gunek argiztatzen dute Findegia

Petronorren Findegiaren kanpo-instalazioek 20.000 argi-gune dituzte gutxi gora behera. Hau da joan zen urtarrilean webgune hau jendaurrean jarri zenetik hona internautek sarrien egin duten galderari dagokion erantzuna. Gehientsuenek bonbilok egoera-argiak baino ez direla uste izan arren eta, guztiak berdin samarrak gainera, errealitatea erabat bestelakoa da.

Bonbillarik gehientsu-gehientsuenen egitekoa ez da Findegiaren nondik norakoa gauez adieraztea, tokian tokiko lanpostu guztiak une oro argiztatzea baizik, lan-motaren bat edo beste egin beharra suertatuko balitz langileek gerturatu eta bertatik bertara aritzeko betarik izan zezaten. Beste modu batez esan, ez dira inondik ere itxurak betetzeko argi-uneak, jakineko lan-postuak zehazteko baino. Alegia, zenbat jarduera-postu hainbat argi-une.

Horrez gainera, ez dira argi-gune guztiak berdinak edo antzerakoak, ezta kolore berekoak ere. Hainbat segurtasun-arau zorrotzi jarraituz, tokian tokiko argitasuna lan-premiei egokitua dago. Eta koloreei dagokienez, berriz, nahiz eta argirik gehienak zuriak izan, kolorez aldatzeko gai dira istripu edo matxuraren bat gertatuko balitz berehala ohartarazteko.

Esandako 20.000 argi-une horiek Findegiko kanpo-instalazioetan daudena baino ez dira. Horrez gainera, dezente gehiago dira, jakina, eraikin-barruetan, kontrol-gela, azpiestazio, aldagela, bulego eta abarretan.