Petronor Baimendutako Operadore Ekonomikotzat aitortu dute

Petronor Baimendutako Operadore Ekonomikotzat aitortu du Zerga Administrazioko Estatuko Agentziak. Hauxe da aitorpen hori lortu duen Repsol Taldeko lehenengo enpresa, dagozkion auditoretzak gainditu eta aduana zein zerga betebeharrak behar bezala betetzen dituela frogatu ondoren.

Aintzatespen honek agerian utzi du Petronorrek oso-osorik betetzen dituela Europar Batasunak segurtasun eta sinplifikazio arloan ezarriak dituen betebeharrak, eta horren ondorioz, operadore fidagarri eta segurutzat aldarrikatu du ofizialki, aduana agintaritzarentzat zein hirugarrenentzat.

Aintzatespen honek izaera unibertsala duenez, konpainiak arintasun handiagoaz egin ahal izango ditu naziorteko logistika prozesuak, kontrol dokumentalak murriztuz, finantza kostuak gutxituz eta Europar Batasuneko beste aduana batzuetan deklarazioak egiteko aukera erraztuz.

Petronorrek urteko 4.000 milioi euroko balioa duten inportazio zein esportazioko eragiketak aitortu ohi dizkio Zerga Agentziari, azken 4 urteotako batezbestekoen arabera.