PETRONORREKO EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO PLANA

Imagen de igualdad

Petronorreko Zuzendaritzatik jakinarazi nahi dizuegu 2023an Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana egin eta erregistratu dela. Planak 4 urteko indarraldia izango du, 2023ko azarotik 2027ko azarora.

Horrekin, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunaren aldeko konpromiso irmoa sendotu nahi dugu erakundean, pertsonak inplikatuta gauden lan-eremu guztietan, eta bai barne mailan, bai kanpo mailan.

Berdintasun Planaren edukien berri izan dezazuen, mezu honekin batera doakizue Planaren dokumentu osoa eta horren bertsio laburtua.

Zuen partaidetza izango dugulakoan, zuen harri-koskorra emateko Planaren ezarpenean, har ezazue agur bero bat.