Hiru taldek bisitatu Petronor aurreko astean

Aurreko astean hiru ikasle-taldek bisitatu zuten Findegiaren hainbat instalazio: Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak, UPV-EHUko MBA Global Masterrak eta Zaragozako Unibertsitateko Kimika Fakultateak, hain zuzen ere.

Ikasleek findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten, baita Luzero Puntako Itsas-Terminala ere. Beharreko azalpenak Angel Gil Kanpo Harremanetako teknikariak eman zizkien.

Gaiari dagokion bideo aproposa eta instalazioen zehar egindako joan-etorriarekin batera amaitutzat jo zuten bisita