Lurrun isuria Koke partikulak herrestan eramanez

Gaur goizaldeko lehen orduetan, Fuelolioa Murrizteko Unitatearen (FMU) ohiko programazioaren araberako zulaketa eta mozketa-operazioan zehar izandako lurrunketaren eraginez, kanpora koke partikulak isuri dira, Muskizko San Julian auzoan jausiz.

Lurrunketa koke masaren puntu oso beroarekin kontaktuan jartzean gertatu da, hozteko erabiltzen den ura.

Azkeneko hilabeteetan zehar Petronorrek “enclosure” eta “mallado” (ixte gailu) sistemak berriz diseinatu ditu, beren hobekuntza lurrunketa hauen eraginak murriztuz, baina, tamalez, ezin izan dira guztiz ekidin. Petronor instalazioak hobetzen jarraitzera konprometitzen da, eskuragarri dauden teknika guztiekin eta beharrezko inbertsioak eginez.

Lerro hauek idatzi bitartean Eusko Jaurlaritzaren kideak eta Muskizko alkateordeak instalazioak zein kaltetutako guneak ikuskatzen dihardute, Petronorren teknikariekin batera. Kaltetutako auzokideekin kontaktuan jarri gara eta beharrezko garbiketa zerbitzuak eskaini zaizkie.

Petronorrek eragina sentitzeaz gainera, barkamena eskatu nahi du eragindako eragozpenengatik.