Repsolek % 55eko gorakada izan du hiruhileko ekoizpenean Talisman erosi ondoren eta hirukoiztu egin du finketa-marjina

526.000 petrolio-upeli edo beronen zenbateko baliokideari dagokion ekoizpena izan zuen Repsolek egunean urteko bigarren hiruhilekoan; horrek esan nahi du, aurreko ekitaldiko epealdi berarekin erkatuz gero, % 55eko gorakada izan dela, eta horren karia, zati handi batean behintzat, Kanadako Talisman petrolio-enpresa eskuratu izana izan da.

Hiruhileko horretan, upeleko 9,1 dolarreko finketa-marjina izan zuen Espainian, hots, 2014ko bigarren seihilekoari zegokion kopurua (3,1 dolar) ia halako hiru, ostegun honetan Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari (CNMV) igorri zaizkion eragiketa-munten arabera.

Ekoizpen-jarduerari dagokionez, joan den maiatzaren 8tik aurrera kontabilizatzen du Repsolek Talisman enpresaren ekarpena. Gaur egun, sasoi batean adierazitakoa baino zenbateko handiagoa ekoizten du Espainiako konpainiak, halako moldez non eguneko 658.000 upel tratatzen baititu.

Bigarren hiruhilekoari doakion ekoizpena lehenengo hiruhilekoari zegokiona baino % 48 handiagoa da; aldi berean, Brent upelaren kotizazioak % 43 egin zuen behera 2014ko bigarren seihilekoari zihoakion ekoizpenaren aldean, baina % 14,8ko gorakada izan zuen 2015eko bigarren seihilekoari dagokion zenbatekoarekin erkatuz gero.

Finketa-lanei dagokienez, marjinek gora egin zuten (% 4,6) Espainian bigarren hiruhilekoan lehenengoaren aldean; aldi berean, destilazioaren eta konbertsioaren erabileren arloan % 6,7ko eta %4,5eko igoerak gertatu ziren, hurrenez hurren, zenbateko horiek aurreko hiruhilekoari zegozkion kopuruekin erkatuz gero.