Mondragon Unibertsitatearen ikasleak Findegian bisitari

Bisitariak Luzero Puntako Itsas-terminalean.
Mondragon Unibertsitatearen bi ikasle taldek Petronor bisitatu dute, findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko eta instalazio garrantzitsuenen funtzio espezifikoaz informatzeko asmoz.

Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduraduna haiekin izan zen bisitan zehar. Azalpen bideoa erakutsi eta findegiko jardueraren berri zehatza eman zien. Ondoren, Petronorren instalazioak gertutik ezagutzeko aukera izan zuten.

Ohikoa denez, bisitaldia Luzero Puntako Itsas-terminalean amaitu zen. Bertako instalazioak ezagutarazteaz gainera, petrolio gordinaren hustuketa nola egiten den azaldu zitzaien.