Repsolek 1.860 milioi euroko etekin garbi doia eskuratu du

Repsolek 1.860 milioi euroko emaitza garbi doia lortu zuen 2015. urtean, aurreko ekitaldian lortutakoa (1.707 milioi euro) baino %9 gehiago. Negozioen ibilbidea neurtzen duen emaitza hori petrolio gordinaren eta gasaren prezioak oso makalak ziren testuinguruan lortu zen. Horregatik Repsolek 2.957 milioi euroko ezohiko hornikuntzak egitea erabaki zuen. Ondorioz, emaitza garbia -1.227 milioi eurokoa izan zen.

Konpainiaren jardueraren adierazleak eta adierazle industrialak nabarmenki hazi ziren 2015ean . Alde batetik, urteko azken hiruhilabetekoan hidrokarburoen ekoizpena eguneko 697.500 petrolio upelekoa izan zen, hau da, 2014ko aldi berdinari dagokionez, %88ko hazkundea eman zen. Frogatutako erreserbak %54 hazi ziren 2015ean, 2.373 milioi petrolio upelen baliokidea lortu arte, eta fintze-marjinaren adierazlea upeleko 8,5 dolarrekoa izan zen, aurreko ekitaldian lortutakoaren bikoitza.

Downstream-eko alorrak jokaera paregabea izan zuen 2015ean, bere emaitza garbi doiak %113ko gehikuntza izan baitzuen, 2150 milioi euro lortu arte, fintze-eta kimika-marjinetan bermatuta, eta azken ekitaldietako eraginkortasunean zein hobekuntza operatiboan egindako inbertsioek bultzatuta.

Aldi hartako ezaugarri nagusia petrolioaren zein gasaren prezio makala izan zen; hortaz, Repsolek 2.957 milioi euroko ezohiko hornikuntzak egitea erabaki zuen. Ondorioz, emaitza garbia -1.227 milioi eurokoa izan zen.

Une honetako egoera dela eta, 2016an Repsolek neurri osagarriak jarri ditu abian bere helburu estrategikoak sendotzeko, besteak beste, honako hauek: Talismanen integraziotik sortutako sinergiak 400 milioi eurotara handitzea, hasierako 220 milioi euroen ordez; 2016-2017 aldian inbertsioak %20 osagarrian murriztea (1.800 milioi euro); eta eraginkortasunaren programan sakontzea, 2016an 1.100 milioi euro lortu arte (sinergiak barne).

Repsoleko Administrazio Kontseiluak erabaki du Akziodunen Batzar Nagusiari hurrengo bileran proposatuko diola ordainsari bat 0,30 euro akzioko dibidendu osagarri gisa ordaintzea “Repsol dibidendu malgua” programaren barruan.