Lanbide Heziketan talentu berriztatzailea

Emiliano Lopez Atxurra, Ignacio Egea eta Iñaki Mujika ekintzaile talde, tutore, irakasle eta boluntarioekin.
Repsol Fundazioak FP Energia programa pilotua amaitu du. Ekimen honek berrikuntza sozialeko proiektuak laguntzen ditu, Lanbide Heziketan tituludunek edo ikasleek garatu badituzte. Programak Tknikaren (Euskal Autonomia Erkidegoan Lanbide Heziketarako Ikerketa eta Berrikuntza Aplikatuaren Zentroa) eta Madrilgo Udalaren laguntza du.

Lanbide Heziketan tituludunen eta ikasleen sei taldek, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Madrilgo lau zentrotakoek, FP Energía Repsol Fundazioaren programan parte hartu dute eta gaur beren proiektuak aurkeztu dituzte, hamabi hilabeteetan zehar Fundazioaren laguntza izan ondoren.

Aurkezpena Muñatonesko jauregian egin da eta FP Energia, Lanbide Heziketari aplikatutako berrikuntza energetikoa, programa amaitzeko erabili da. Ekimena Repsol Fundazioak garatu du Tknika (Euskal Autonomia Erkidegoan Lanbide Heziketarako Ikerketa eta Berrikuntzaren Zentroa) eta Madrilgo Udalaren laguntzaz, Lanbide Heziketan berrikuntza soziala eta ekintzailetza sustatzeko.

Ekitaldian Emiliano López Atxurrak, Petronorreko presidenteak, Ignacio Egeak, Repsol Fundazioko presidenteordeak, eta Iñaki Mujicak, Tknikako zuzendariak, parte hartu dute.

2014. urtean abian jarri zen ekimen honi esker, taldeek hamabi mila euroko laguntza ekonomikoa jaso dute proiektua garatzeko eta proiektuko beste hamar mila eurokoa lanbide heziketako zentroetarako, behar zituzten material eta instalazio guztiak eskuratzeko xedez. Gainera, tutore adituen aholkularitza izan dute, hain zuzen ere, lanbide heziketako zentroetako sei irakasle eta hamabi tutore berrikuntza eta garapen teknologikoaren gaietan espezializatuak. Horiek guztiak Repsolen boluntarioak izan dira.

Esperientzia honetan parte hartu duten sei proiektuek hurrengoak izan dira:

  • Energiarekin… “ni lasai”, eraikinetan energia optimizatzeko hardware-softwarearen sistema (Madrilgo Virgen de la Paloma BHI).
  • DISCAPP, mugikortasun mugatua duten pertsonentzat aparkalekuak aurkitzeko aplikazio mugikorra (Portugaleteko CIFP Repélega LHII).
  • EFIROUTE, hornidura ibilbideetan eraginkortasuna eta aurrezpena (Portugaleteko Repélega LHII).
  • GAIZ, edateko ur bihurtzeko sistema eramangarri eta autonomoa (Madrilgo Virgen de la Paloma BHI).
  • GRAFILT, edateko ur bihurtzeko edo urari gatza kentzeko grafeno iragazkiak (Santurtziko San Jorge LHII).
  • TAPI, larrialdiko oharrarekin kontzientziarik gabeko pertsonentzat telelaguntza eskumuturrekoa (Zubietako Usurbil LHII).

Ekimenak garatzeko, modu berean, oinarrizko zeregina izan du lanbide heziketa zentro bakoitzak (Repélega LHII, Usurbil LHII, San Jorge LHII eta La Paloma BHI) baita proiektuetan tutore bezala jardun duten irakasleek ere. Azkenekoek prozesuan zalantzak argitu dituzte.

Gainera, urtean zehar bi prestakuntza saio egin dira eta partaideek tutoreekin biltzeaz gain, enpresa kudeaketarekin zerikusia duten gaietan prestakuntza jaso dute.

Ekimen honen abiapuntua talentuarekin eta ekintzailetzarekin Repsol Fundazioaren konpromisoa da. Oinarrizko hezkuntza-aukera bezala Lanbide Heziketaren aldeko apustua egiten du, produkzio sistema eta enplegagarritasuna garatzeko, beraz, eremu honetan berrikuntza sendotzea beharrezkoa da, garapen teknologiko zentro bezala lanbide heziketa zentroen zereginari balioa emateaz gain.