Europako Batzordeak Petronorren eta Somorrostroko Zentroaren enplegagarritasun-estrategia saritu du

Petronorrek, Somorrostroko Prestakuntza Zentroaren laguntzarekin, ezarri dituen prestakuntza duala eta enplegagarritasun estrategia saritu ditu Europako Batzordeak, Ikastunentzako Europar Itunak hala proposatuta. Aintzatespen hori, aurreko astelehenean hasi zen Lanbide Heziketaren Europako Astean argitara atera da. Saria datorren ostiralean banatuko da Bruselan, Marianne Thyssen Enplegu, Gizarte Gai, Gaitasun eta Laneko Mugikortasunerako Europako komisarioak aurkeztuko duen amaiera ekitaldian.

Petronorrek, Somorrostroko Prestakuntza Zentroaren laguntzarekin, ezarri dituen prestakuntza duala eta enplegagarritasun estrategia saritu ditu Europako Batzordeak, Ikastunentzako Europar Itunak hala proposatuta. Aintzatespen hori, aurreko astelehenean hasi zen Lanbide Heziketaren Europako Astean argitara atera da.

Saria datorren ostiralean banatuko da Bruselan, Marianne Thyssen Enplegu, Gizarte Gai, Gaitasun eta Laneko Mugikortasunerako Europako komisarioak aurkeztuko duen amaiera ekitaldian. José Ignacio Zudaire jaunak, Petronorreko Pertsonen eta Antolaketaren zuzendariak, jasoko du saria Flandriako kristau-demokrataren eskutik.

Europako Batzordeak sei sari ematen ditu enpresen eta lanbide-heziketako ikastetxeen arteko lanean espezializazioaren eta ikasketaren rola sendotzeko. Petronorri emandako saria “enpresa handien” kategoriari dagokio, eta Muskizko findegiaren eta Somorrostroko Prestakuntza Zentroaren artean adostutako prestakuntza duala eta enplegagarritasun-estrategia izan ditu oinarri.

Petronor enpresak eta Somorrostroko Zentroak elkarrekin egin duten planak Lanbideren eta Abanto, Muskiz eta Zierbenako udalerrien laguntza izan du. Horri esker, ekimen desberdinak burutu dira, besteak beste: langabezian dauden pertsonen enplegagarritasuna errazteko prestakuntza-ikastaroak; enpresaren eta ikastetxearen arteko prestakuntza duala eskaintzeko programak; enpresa kontratisten inplikazioa lanik ez duten inguruko udalerrietako pertsonen lan okupazioan, eta Ingurumen Kudeaketako Profesionaltasun Ziurtagiriaren sorrera.