Zudaire: “saria Petronor eta Somorrostro Zentroaren arteko akordioaren fruitua da”

Sergio San Martin eta Jose Ignacio Zudaire saria jasotzen Marianne Thyssen-en eskuetatik. Argazkia: EFE.
Europako Batzordeak Petronor saritu du gaur bere enplegagarritasun estrategiagatik eta, Somorrostro Irakas-gunearen laguntzarekin, ezarri duen prestakuntza dualagatik. Jose Ignacio Zudaire Findegiaren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak eta Sergio San Martin CF Somorrostroren Kanpo Harremanetako arduradunak saria jaso dute, Bruselasen, Marianne Thyssen Enplegu, Gizarte Gai, Gaitasun eta Laneko Mugikortasunerako Europako komisarioaren eskuetatik.

Zudairek “Petronor eta Somorrostro Zentroa elkarrekin egindako esfortzua, Lanbide, Eusko Jaurlaritza eta Abanto, Muskiz zein Zierbenako udalerrien laguntzaz”  azpimarratu du. Horri esker, hainbat ekimen burutu dira, besteak beste: langabezian dauden pertsonen enplegagarritasuna errazteko prestakuntza-ikastaroak; enpresaren eta ikastetxearen arteko prestakuntza duala eskaintzeko programak; enpresa kontratisten inplikazioa lanik ez duten inguruko udalerrietako pertsonen lan okupazioan, eta Ingurumen Kudeaketako Profesionaltasun Ziurtagiriaren sorrera.

Europako Batzordeak sari hauek ematen dituen lehendabiziko aldia da, Lanbide Heziketaren Europako lehen Astearen barne, enpresen eta lanbide-heziketako ikastetxeen arteko lanean espezializazioaren eta ikasketaren rola sendotzeko. Emandako sei sarietatik, Muskizko findegiak “enpresa handien” kategoriari dagokiona jaso du.

EFEk banatutako argazkiak, hemen.