Auditore Liderren urteroko batzarra Petronorren

Petronorren Auditore Liderrak.
Petronorren Auditore Liderrek urteroko batzarra izan dute, barne zein kanpoko kontu-ikuskaritzen garapenaren inguruan iritziak eta informazioa partekatzeko asmoz.

Batzarrean zehar, aurreko urteko auditoretza planaren garapena aztertu eta urte honetarako irizpideak zehaztu dira,  baita bere sustapen zein hobekuntzarako ekimenak ezarri ere.

Auditore Liderren taldeak teknikari zein sailburuek osatzen dute. Honako hauek prestakuntza daukate Petronorren sinestamendutako Kudeaketa Sistemen araudietan (Kalitate ISO 9001, Ingurumen ISO 14001 eta Segurtasun, Lan Osasun zein Istripu Larrien OHSAS 18001) eta kontu ikuskaritzan ere esperientzia handia daukate.

Esan beharra dago 2017 honetarako 19 barne kontu-ikuskapen ezarri direla, kanpoko egiaztatzaile independenteek egingo dituzten beste 16ez gainera.

Azpimarratu beharra dago urte honetarako ISO 9001 eta OHSAS 18001 Kalitate Sistemak berriz egiaztatuko direla, maiatzean zehar. Era berean 2015ko Kalitate eta Ingurumen arau bertsio berriei buruzko prestakuntza espezifikoa auditoreei ematea