Petronorrek amaitutzat jotzen du Etenaldi Orokorra

  • 40 egunez batez beste egunero 55 enpresa eta 1.500 pertsona inguru findegian lanean aritu ondoren, Petronor enpresak etenaldia amaitu du eta plantaren % 75i eragin dio.
  • Guztira 49 milioi euro inbertitu dituzte. 23 milioi euro etenaldian mantentze-lan berezirako erabili dira eta 26 milioi euro berrikuntza teknologikoan inbertsioak egiteko.
  • Azkenekoen artean FCC unitateko konpresore berriak azpimarratu beharko lirateke. Instalazioetan lurruna sortzeko erregaiaren kontsumoa modu esangarrian murriztuko dute. Horrez gain, makina birakarietan itxitura lehorrak daude, olioaren kontsumoak murrizteko eta labeetara iritsi baino lehen airea berotzeko berogailu berriak instalatu dira, erregai gutxiago kontsumitzeko.
  • Petronorrek lehenengo aldiz gelditu du koke planta (URF), hau da, orain dela bost urte Euskadiko historian egindako industria-inbertsiorik handiena ekarri zuenean.
  • Era berean, 2. findegia, bihurtze arearen huste unitatea eta hain garrantzitsuak ez diren beste unitate atxiki batzuk gelditu dira.
  • Segurtasuna eta berrikuntza izan dira prozesu honen helburu nagusiak, Petronorrek pertsonekin eta inguruarekin duen konpromisoa betetze aldera.

 

Petronorrek amaitutzat jotzen du Etenaldi Orokorra, sekula Muskizko findegian izan den etenaldirik handiena, hain zuzen ere. Urtarrilaren 16an hasi zen, sei astebete luzez iraun du, mantenutan zein inbertsiotan 49 milioiko aurrekontuaz baliatu izan da eta, batez beste, 1500 beharginentzeko lana eskaini ahal izan du egunero, baita 2200 lanpostutara iritsi ere zenbait egunetan.

Amaitzear dauden G2 (gasolio) zein N2 (nafta) desulfuratzaileak  eta P2 (platforming) unitatea izan ezik, gainerako instalaziorik gehienak lanean ari dira normaltasun osoz. Bai, behintzat,  findegiaren funtsezko ekoizpen-lerrorik nagusienak, alegia: Kokerra, Hutsa, 2. Gordina, FCCa, Alkilazioa, Hidrodesulfurazioa eta Kogenerazioak.

Bi konpresore berri FCC unitaterako. Instalazioetan lurruna sortzeko erregaiaren kontsumoa modu esangarrian murriztuko dute. Horrez gain, makina birakarietan itxitura lehorrak daude, olioaren kontsumoak murrizteko eta labeetara iritsi baino lehen airea berotzeko berogailu berriak instalatu dira, erregai gutxiago kontsumitzeko. Horiek dira Petronorrek inplementatu dituen hobekuntza batzuk historiako etenaldirik luzeenean.

Berrikuntza

Berrikuntzen atalean jardueraren geldialdia aprobetxatuz, hurrengoak azpimarra daitezke:

  • Instalazioen energia-eraginkortasuna hobetuko da, tximinietako kearen hozteari eta horren ondoriozko energiaren aurrezpenari lotutako inbertsioen bitartez.
  • Ekipoen fidagarritasuna hobetzea: bero-trukagailuak nahiz biltegi batzuk ordezkatuko dira, eta horien ordez material iraunkorragoak dituztenak jarri.
  • Teknologiaren eguneratzea: kontrolari lotutako elektronikaren zati bat ordezkatu egingo da, eta goi teknologiako itxigailu mekaniko batzuk jarriko dira.
  • Gasolinaren eta H2-aren ekoizpena areagotzea beste produktu batzuen balioa handitzeko prozesuetan.
  • Konpresore berriak instalatzea.
  • Mantentzea hobetzea: ekipoen barrualdean sartzeko sarrerak jarriko dira, hobeto ikuskatzeko eta barneko bideak aldatzeko; horrela, horietara hobeto igarotzea lortuko da.
  • Inspîre programan onetsitako proiektuak instalatzea eta abian jartzea.

Enpleguari eta jarduera ekonomikoa sortzeari dagokienez, 55 bat enpresa kontratu dira zeinek, lanak egiteko, 1.500 langile baino gehiago hornitu dizkioten Petronorri egunero, 2.100 langileraino egun batzuetan. 55 enpresa horietatik, gutxi gorabehera % 50 Euskal Autonomia Erkidegokoak dira. Langile guztiek, Petronorreko ohiko langileek nahiz aldi baterakoek, segurtasun-prestakuntza zehatza jaso dute.

Bestetik, Petronorrek etenaldirako antolaketa-lan sutsua egin du eta, besteak beste, Petronorren lursailetan aparkaleku berriak gaitu dira. Halaber, garraio kolektiboa jarri du eskura langileek ibilgailu pribatuak ez erabiltzeko eta etenaldiko hornitzaileei erraztasunak eman dizkie, langileentzat garraio kolektiboa jar dezaten.

Era berean, tokiko administrazioekin eta ostalaritza elkarteekin bildu dira. Azkenekoetan Petronorrek 50.000 banako mahai-zapi banatu ditu, etenaldia adierazteko. 12.000 informazio-liburuxka, aparkalekuetarako sarbideekin 2.500 kokapen-plano, etenaldiaren logoarekin 2.000 bolaluma, informazio-plakak eta bestelako euskarriak (zonako Bizkaibusen markesinetan kartelak) editatu ziren. Bestetik, barneko 19 newsletter argitaratu dira, Petronorren web orrian zintzilikatzeko eta etenaldiari buruzko informazioa eta gaurkotasuna izan dute.

Petronorri buruz

Petronorrek urtean 11.000.000 tonako produkzio-ahalmena du, eta Espainiako findegirik handiena da. Plantillan 940 langile ditu, eta beste 6.200 pertsonarentzako enplegua sortzen du. Azken bost urteotan 1.200 milioi euroko inbertsioak aurreikusi ditu.

Petronorrek eragiten duen trafikoa Bilboko Portuko mugimenduaren % 40 baino gehiago da. Bere produkzioaren herena baino zertxobait gehiago esportatzen du; hau da, Bizkaiko esportazio guztien % 18,21 eta Euskadiko produkzioaren guztizko zenbatekoaren % 9,7.

Ogasunari egindako batez besteko urteko ekarpena 800 milioi euro ingurukoa da; beraz, Bizkaiko bilketa garbiaren % 12 baino pixka bat gehiago.



Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. CERRAR