Segurtasuna hobetzeko SHE proiektua, abian Petronorren

SHE priektua petronor
SHE proiektuaren inguruko prestakuntza jardunaldia, Petronorren.
Segurtasuna Hobetzeko Ekipoak (SHE) Proiektua aurkeztu zen atzo Petronorreko lantaldeetako buruzagien aurrean. Funtsezko tresna izango da segurtasuna hobetu eta zero istripuko erronka lortzeko.

José Terol SMA Industrialeko zuzendariak, Alfonso Menéndez SMAko Proiektuen arloko buruak, Francisco González Santos Puertollanoko Industriaguneko Mugimendu eta Entregen arloko buruak eta Mónica Ruiz Astenta enpresakoak prestakuntza eman zieten inplikatuta dauden sail guztietako buruei. Ondorengo jardunaldietan, teknikarien prestakuntza osatuko da.

SHE proiektuaren behin-betiko hedapena apirilean egingo da. Espezializatutako profesionalek proiektua abiatzen eta gauzatzen nahiz metologia eta tresna egokiak erabiltzen lagunduko diete parte-hartzaileei, hobekuntzaren erraztaile gisa.

Segurtasuna Hobetzeko Ekipoak (SHE) Proiektuaren bitartez, Petronorren Plan Estrategikoan zehaztuta dauden segurtasunaren arloko helburuak betetzen lagundu nahi da, zero istripuko erronka lortzeko asmoz.