6. Mello Sarian izena emateko epea zabalik

6. Mello Saria martxan da!
Mello Sariaren seigarren edizioa martxan dago, aldaketa batzuekin ibilbidean eta helburu solidarioarekin: BIOCRUCESekin kolaboratu umeen minbiziaren aurkako borrokan eta ikerkuntzan. Froga Muskizen izango da datorren apirilaren 23an eta izena emateko epea zabalik dago.

Petronorren babesa duen, Mello Saria lasterketa zein martxak zale eta profesionalentzat zuzendurik dago eta 24.5 kilometroko eta 2.800 metroko aldea du. Muskiz inguratuko du herriko mendi eta leku adierazgarrienetatik pasatuz, Donibane Plaza irteera eta helmuga gunea izanik, baina “Peña Amarilla”-ra igoko da, eta zonalde batzuetan ohiko ibilbidea moldatuko da.

Mendi Martxa eta Lasterketaz gainera, 12.3 kilometroko eta 1600 metroko aldeko 12K froga izango du, baita umeentzako Martxa Txikia, 8.5 kilometrokoa. Seigarren edizio honetan Mello Saria Martxaren bertsio laburra antolatuko da, 9. kilometroan Martxa Txikira lotuko dena, Donibane Plazara heldu arte. Guztira 15 kilometro dira, 1600 metroko aldeaz.

Esan beharra dago, 6. Mello Sariak lehendabiziko aldiz Canicross froga izango duela. “Mello Saria Txakur Trail” Euskal Txakur Ligaren azkeneko froga izango da eta apirilaren 22an, larunbata, arratsaldeko 18:00etatik aurrera egingo da, San Juan Plazan irteera eta helmuga gunea izanik.

Gainera, frogak helburu solidarioa izango du eta inskripzioen diruaren parte bat, gehi Martxa Txikian batutako guztia (bi euro ume bakoitzeko eta gurasoek emandakoa) BIOCRUCESi emango zaio, umeen minbiziaren aurkako borrokan eta ikerkuntzan laguntzeko xedez,  baita hezur-muinaren dohaintzan kontzientziatzeko ere. Zozketa solidariorako txartelak salduko dira eta El Cerro Kirol zein Kultura Elkarteak, Mello Sariaren antolatzaileak, beraien funtsetatik dirua emango du.

Informazio gehiago, hemen.

Izena eman, hemen.