Repsol Fundazioak 100.000 euro ere banatuko ditu desgaitasuna duten pertsonen integrazioa prestakuntzaren bidez sustatzeko

repsol fundazioa amadip esment fundació
Amadip Esment Fundació, azken edizioan saritutako proiektuetako bat.
Repsol Fundazioak Tu proyecto cuenta delako lehiaketa zabaldu du, desgaitasunen bat duten pertsonen gaikuntza pertsonala eta profesionala hobetzen dituzten proiektu berritzaileak saritzeko. Saria 100.000 eurorainoko laguntza ekonomikoa izango da, epaimahaiak aukeratutako proiektu bat edo gehiago garatzeko. Proposamenak aurkezteko epea apirilaren 28an amaituko da.

Ekimen hau estu-estu lotuta dago, prestakuntzaren bitartez autonomia pertsonala, gaitasunen hobekuntza eta desgaitasuna duten pertsonen trebetasunak sustatzea xede duten proiektu berritzaileen aldeko apustuarekin.

Repsol Fundazioak desgaitasuna duten pertsonen garapen integralaren arloan erreferentzia bilakatu diren bost erakunde hauen laguntza izan du: Ezgaitasunerako Enpresen Elkartea (AEDIS), Desgaitasun Fisiko eta/edo Organikoa duten Pertsonen Espainiako Konfederazioa (COCEMFE), Pertsona Gorren Espainiako Konfederazioa (CNSE), Pertsona Gorren Familien Espainiako Konfederazioa (FIAPAS) eta Feafes Enplegu Elkartea (osasun mentalaren aldeko elkartea).

Eskaerak jasotzeko epea amaituta, ebaluazio-prozesua abiatuko da. Bost erakunde laguntzaileek 13 proiektu finalista aukeratuko dituzte guztira, eta ondoren, aholkulari adituek eta gaiari lotutako erakundeetako kideek osatutako diziplina anitzeko epamahaiak ebaluatuko ditu, proiektu bat edo gehiago saridun hautatzeko aukerarekin.

Proposamenak aurkezteko epea apirilaren 28an amaituko da eta deialdiko ebazpena ekainerako aurreikusita dago. Parte hartu nahi duten erakundeek Repsol Fundazioaren webguneko formularioa bete behar dute. Bertan dituzte, halaber, lehiaketaren oinarriak.

Parte hartu, hemen.

Lehiaketaren oinarriak, hemen.