CG6 Kogenerazio Unitateko turbinaren geldialdia eta abian jartzea

Petronorrek jakinerazi nahi du gauean CG6 Kogenerazio Unitateko turbina gelditzeari ekin zaiola, mantenu lanak egin ahal izateko. Bere abian jartzea hurrengo orduetan zehar hasiko da. Ez du produkzioan eraginik izango.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.