Muskizek Somorrostro omendu du Hirugarren Mailara igotzeagatik

zorionak somorrostro
Zorionak Somorrostro!
Muskizek, pasa den larunbatean, J.D. Somorrostro omendu zuen, bere historian lehendabiziko aldiz, Hirugarren Mailara igotzeagatik.

Arratsaldeko 20:00etan Muskizko taldeak, zaleekin batera, kalejira hasi zuen Maleconetik Udaletxera. Bertan, ohorezko aurreskua eta Hirugarren Mailara igotzeagatik omenaldia eskaini zitzaien.

Jarraian, 21:00ak aldera, luncha antolatu zen eta zaleek beraien poztasuna jokalariekin batera partekatu zuten.

Zorionak Somo!