Burdinmendi-Bide Berdeko lehen Megaduatloia

Antolatzaileen eta babesleen arteko aurkezpena
Burdinmendi-Bide Berdeko Megaduatloiaren lehenengo edizioa azaroaren 5ean egingo da. Ibilbideak 74 kilometro izango ditu Sopuertatik Pobeñara, joan eta etorri, eta launa pertsonak osatutako taldeetan egingo da, hiru korrika eta laugarrena mendiko bizikletaz.

Enkarterrialde Landa Garapenerako Elkarteak, Artzentales, Sopuerta, Galdames, Abanto-Zierbena eta Muskizko udalekin batera eta Petronorren babespean, besteak beste, Burdinmendi-Bide Berdeko Megaduatloiaren lehenengo edizioa aurkeztu zuen atzo.

Launa lasterkarik osatutako taldeen arteko lasterketa hau errelebotan egingo da. Lehenengo hiruek elkarri lekukoa hartuko diote Sopuertatik Muskizera (37 km.), hiru etapatan: Beci-La Aceña, La Aceña-Galdames eta Galdames-Pobeña. Eta laugarrenak BTTz egingo du bueltako bidea, Pobeñatik Becira.

Izena emateko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik www.desconecta.com webgunean, eta interesatuta daudenek talde, adin, kategoria, prezio eta abarri buruzko informazio zehatza aurkitu ahal izango dute bertan.