Petronor, 40 urte odola ematen

Eduardo Conde, Petronorren Lan-Osasuneko arloburua, omenaldian zehar
“Petronor orain 50 urte sortu zen, azken 40 urteotan lanean ari gara Bizkaiko Odol emaileen Elkartearekin, eta beste 50 urtean ere lanean jarraitu nahi genuke” adierazi zuen, atzo, Eduardo Condek, Petronorren Lan-Osasuneko Arloburuak, odol-emaileei egindako omenaldian zehar.

Odol-ematearen Munduko Eguna dela-eta, Bizkaiko odol-emaileen elkarteak atzo luzatu zion Petronorri diploma egiaztatzailea, non eskertzen den haren “azken 40 urteotako lankidetza eta odol-ematearekiko atxikimendua”.

Petronorren izenean jaso zuen egiaztagiria Eduardo Conde medikuak, konpainiaren Lan-Osasuneko Arloburuak, zeinek adierazi zuen “ezinbesteko poztasuna hain programa altruista, solidario eta garrantzitsuan parte hartu ahal izanagatik”.