Petronorrentzako saria, laneko ezbehar-kopurua murrizteagatik

Eskuinean, Javier Monge , saria eskutan duela, eta bere ondoan, Jorge Suarez
Petronorrek sari bat jaso du 2016an laneko ezbehar-kopurua murrizteko egin duen ahaleginagatik. Hala egiaztatzen duen diploma Jorge Suarez Segurtasuneko Eragiketa arloko teknikariak eta Javier Monge Prebentzioko teknikariak jaso dute, COASHIQ elkarteak Industria Kimikoko Laneko Segurtasunaren Kudeaketa saritzeko urtez urte banatzen dituen golardoak emateko ekitaldian.

Industria Kimiko eta Antzekoetako Laneko Segurtasun eta Higienearen Batzorde Autonomoa (COASHIQ) profesionalek eta enpresariek osatutako irabazi-asmorik gabeko erakundea da, “pertsonei, ingurumenari eta enpresen jabetzei eragindako kalteak ahal den neurrian prebenitu, kontrolatu, murriztu eta deuseztatzea eta, aldi berean, Lan-Arriskuen Prebentzioa, Industria-Segurtasuna eta Ingurumena enpresa-kudeaketaren oinarrizko osagaitzat gara daitezela bultzatzea” xede duena.

Petronor, iaz laneko ezbehar-kopurua gehien murriztea lortu duten sei enpresa espainiarretako bat da.